2026-05-22
Gaur ere giro eguzkitsu eta beroa izango dugu. Egunsentian lanbro apur bat ager daiteke eta tenperatura minimoak altuagoak izango dira. Arratsaldean bero-hodei batzuk ager daitezke barnealdean, baina ez dute ondoriorik izango. Tenperatura maximoak 30-35 ºC artean ibiliko dira eta beroa izango da protagonista. Ekialdeko eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da, indar handirik gabe, eta eguerditik aurrera brisa sartuko da kostaldean; gauean litekeena da haizeak mendebaldera egitea kostaldean, bolada gogorrekin.
2026-05-23
Larunbatean eguerditik aurrera ipar-ekialdeko haizea sartuko da eta, horren ondorioz, tenperatura ez da aurreko egunetan bezain altua izango Kantauri isurialdean, bereziki kostaldean; bertan beroenak 30 ºC azpitik geratuko dira. Gainerako tokietan, berriz, bero zakarra izango da berriro. Zerua oskarbi egongo da, goizaldean eta arratsaldean bero-hodei batzuekin barnealdean. Pirinioetan baliteke ekaitzen bat sortzea.
2026-05-24
Igandean bero handia egingo du berriro. Iparraldeko haizearen ordez, ekialdeko haizea ibiliko da eta, ondorioz, Kantauri isurialdean tenperatura igo egingo da aurreko egunarekin alderatuz. Gainerako tokietan maximoek ildo beretik jarraituko dute. Zerua oskarbi agertuko da, baina arratsaldean barnealdean bero-hodei batzuk ager daitezke. Pirinioetan arratsaldean trumoi-ekaitzak jo dezake puntualki.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Idatzi hemen zure iritzia