Gorputz Hezkuntzako saioetan eta beste pare bat asteetan zehar 1. zikloko ikasleak Zirkoa lantzen ari dira; bertan malabareak, orekak, domadoreen lana, animalien mugimenduak eta pailazoen antzerkia lantzen ari dira. Hona hemen malabareak prestatzen egon direnen argazkiak;
2016-02-24
PERTSONAI MISTERIOTSUA
ZELAIETAKO AGENDA 21 EKO LOGOA
Gure eskolako ikasturte honetako logoa, 6. Mailako Unax Jauregik egin du. Guri asko gustatu zaigu, ea zuei ere!!! Hona hemen bere argazki bat.
PLASTIKAZKO LANAK 2.ZIKLOAN
3.ZIKLOKOAK TRINKETERA GOAZ
Aurreko astean 3. ziklokoak joan ginen esku pelotan jolasten eta ikasten Tornosolo trinketera, oso ondo pasatu genuen. Aste honetan palan eta xarean ibili gara. Hemen dituzue argazki batzuk.
2016-02-10
IÑAUTERIAK 2016
Aurreko ostiralean Inauteriak ospatu genituen. Eguna hasteko kalejira egin genuen, gero txokolatea dastatu eta jolasordura irten ginen. Hau amaitu eta gero prestatutako koreografia
jendeari erakutsi genien. Hemen dauzkazue eguneko argazki batzuk:
jendeari erakutsi genien. Hemen dauzkazue eguneko argazki batzuk:
1. ZIKLOKOEN LANAK
1. Ziklokoek txotxongiloak eta plastilinazko lan batzuk egin dituzte. Begira zelako politak diren !!!!
5 ETA 6. MAILAKO IRTEERA URKIOLARA.
Martxoaren 4an 6.eta 5. mailakoak Urkiolara joango gara, zuhaitzak ikustera. Egun guztia egongo gara eta Matienako 6. eta 5. mailakoarekin joango gara. Argazkiak aterako ditugu gero bertan ipintzeko eta zuek ikusteko. Ea horrelako egun polita egiten digun.
2. ZIKLOKOEN LANAK
Otsailaren 10 ean 2. ziklokoek lan polit hauek egin zituzten. GHB ean egin zituzten. Hemen dauzkazuez argazki batzuk.
IKERKETA GELA. 2016.
Asteazkenero, 13.00tik 14.00etara Ikerketa gelan, ordenagailuak daude jolasteko. Jolas mota ezberdin asko daude aukeratzeko. Hona hemen argazki bat eta 2. Hiruhilabeteko txandak.
EGUEN ZURI 2016
Kaixo, aurreko ostegunean otsailak 4 Eguen Zuri ospatu zen. 1. ziklokoek Zelaietatik abestu zuten, 2. ziklokoek Muntsaratzetik eta gu 3. ziklokoek Gaztelutik. Hemen daukazue argazkitxo bat.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)