Urriaren 24an gure eskolan Zelaieta TB hasi zen.Lehenengo saioa hirugaren zikloko irakasleek egin zuten, Leire, Iosu , Iñaki, Rober eta Rubenek aurkeztu zuten programa.Ideia asko hartu ditugu gure aurtengo saioak politagoak izateko.Ostiralero etxean ikusi ahal izango dituzue Youtuben edo blog honetan.
GORA ZELAIETA TELEBISTA!!!!!!!!
https://www.youtube.com/watch?v=hxyxyDH615Y
2019-10-25
1.ZIKLOKOAK BILBON
1.ZIKLOKOAK BILBON
Urriak 11, ostirala, 1 zikloko ikasleek Bilbora egin zuen irteera. Goizean Arte Ederretako Museoa bisitatu zuten eta gero Artxandan bazkaldu eta jolastu zuten.
Egun ederra pasa zuten!
Egileak: Orhi Horrillo eta Lur Arkarazo
Urriak 11, ostirala, 1 zikloko ikasleek Bilbora egin zuen irteera. Goizean Arte Ederretako Museoa bisitatu zuten eta gero Artxandan bazkaldu eta jolastu zuten.
Egun ederra pasa zuten!
Egileak: Orhi Horrillo eta Lur Arkarazo
NEGUKO ORDUTEGIA
Urriaren 26tik 27rako gauean, neguko ordutegia jarriko da indarrean , eta ondorioz erlojua ordu bete atzeratu beharko dira: 03:00etan 02:00ak izango dira. Horrenbestez, batetik lo egiteko ordubete gehiago izango dugu, baina datorren astetik aurrera egunak laburragoak izango dira.
EGILEAK: Oihan eta Zuhaitz
ARRIANDIKO INDUSTRIAGUNEKO ALMAZEN BATEAN SUTEA IZAN ZEN
Urriaren 18an Iurretan, 12:20 inguruan Arriandi industrialdeko enpresa baten sua pistu zen, Euskal kataforesis enpresak industrigune horretan duen almazen baten.Ertzainak jakitera eman zuenez suhiltzaileek sua kontropean zuten. Bestalde, ez zela inor zauritu jakitera eman zuten.
EGILEAK:AIMAR C. ETA OLATZ A.
2019-10-18
ASTELEHENETAN BERTSOLARITZA
EGILEAK: AIMAR C, JUNE G, JURGI G, OLATZ A, ADAMA D ETA ZUHAITZ S.
BATZORDEAK ETA ZERBITZUAK HASI DIRA
Asteazkenean, batzordeak eta zerbitzuak hasi ziren: jantoki batzordea , euskara batzordea, elkarbizitza batzordea eta agenda 21 daude. Ortuko zerbitzuetik kexa bat heldu zaigu: tirolina inguruan dagoen zelaian plastiko asko batu zituzten, mesedez, ez gaitezen txerriak izan!Eta plastikoa zakarrontzira bota!
June G eta Aimar C.
NISHTHA GURE ESKOLAN
KOSGEIK MARATOIKO MUNDUKO MARKA BERRIA EZARRI DU
Brigid Kosgei 2 ordu, eta 14 minutu eta 4 segundo marka egin du Chicagoko maratoian.
2019-10-01
LARRIALDI KLIMATIKOA ZELAIETA ESKOLAN
Milla esker pasa den ostiralean mobilizazioan parte hartu zenuten ikasle eta irakasle guztiei agenda 21eko batzordearen eta planetaren partez!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)