2022-02-25
EGURALDIA
BAT TALDEA
Asteazkena 16an,gure geletara Tere eta Marga etorri ziren Bat Taldea aurkeztera.
BAT Taldearen lana bullying-ari aurka egitea eta laguntza behar badugu beraiei eskatzea.
Azkenean, bideotxo bat erakutsi ziguten.
Hemen duzue guk ikusitako bideoaren esteka:
https://view.genial.ly/61edba287333200013a8a3e8/video-presentation-bat-taldea-amaituta-musika-barik
Egileak: Liher eta Garazi.
Abadiñoko Emakumeen Saskibaloi Taldea
2018an lehenengo saskibaloiko mutil taldea agertu zen. Orain, emakume talde bat ere dabil entrenatzen, eta datorren denboralditik aurrera Bizkaiko ligan aritu gura du. Jokalariak 16-18urtera. Traña-Matienako kiroldegian entrenatzen dira.
Egileak: Liher eta Garazi.
IÑAUTERIAK
Gogoratu datorrean Asteartean iñauteri eguna dela (Martxoak 1). Inauteriak izango direla eta jantokian geratzen direnak 15.00ak arte izango direla, berriz etxekoak 13.30ak arte.
DISFRUTATU ETA EZ AHAZTU MOZORROTZEA!
2022-02-18
UDAN ITXITA EGONGO DIRA ABADIÑOKO IGERILEKUAK
KATALAMIXON
EGURALDIA
2022-02-11
MASKARAK DERRIGORRAK IZATEARI UTZI DIO ESKOLAKO PATIOAN
Eskolaz kampoko jarduerak Gabonen aurreko prebentzio - neurrietara bueltatu dituzte.
Eusko jaurlaritzak gutuna bidali die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoaklo ikastetxeei. Bertan jakinarazi du patioetan eta haire zabaleko jardueretan maskara derrigorrez erabili beharra zioen neurria indargabetu egin duela. Era berean, eskolaz kampoko jarduerak Gabonetako oporren aurreko prebentzio neurri berdinetan berraktibatu dituzte.
Egileak : Uxue eta Ager
Eguraldia
Gaur goizean zerua estalia egongo da eta euria egingo du, sarriago eta ugariago iparraldean. Arratsaldean atertzera egingo du eta hodeiak gutxituz joango dira, hegoaldean bereziki ostarteak agertuko dira, iparraldean, berriz, behe-hodei dezente ikusiko dugu oraindik. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoa nabarmen jaitsiko da;
Egileak: Jokin eta Uxar.NESKEN AHALDUNTZE ISTORIOA
ETB1ek ´irabazi arte!´ telesaila estreinatuko du gaur gauean, gazteak erakartzeko asmoz
Zortzi atal izango ditu, eta gaur estreinatuko dute ETB1en 21:00etan.
Pausoka ekoiztetxeak sortu du ETBrentzat,hau da, Go!azen egiten duen ekoiztetxe berak.
EGILEAK:Cristian eta MikeleAthletic (1-1) Valentzia
Athleticek berdindu egin du Valentziaren aurka Espainiako Kopako finalerdien joanekoan, San Mamesen (1-1). Muniainek erdiratu kanpotik barrura, eta Raul Garciak gola. Golak itzali egin zuen erabat Valentzia. Baina ez zen asko piztu Marcelinoren taldea. Martzoaren 2an askatuko da korapiloa.
Egileak: Jokin eta Uxar.
2022-02-04
FINALERDIETARA BERRIZ ERE
Athleticek irabazi egin dio Real Madrili(1-0), eta Espainiako Kopako finalaren atarian da. Berenguerrek egin du gola89. minutuan
Real Madrili irabazi zion San Mamesen atzo, 1-0 azken unean, eta gaur ezagutuko du aurkaria: Betis, Valentzia edo Rayo Vallecano.Egilea: Beñat G.
Idi bat ihes eginda ibili da Abadiñoko San Blasetan
Idi-probetarako pisaketak egiten zebiltzala gertatu da.
Abadiñoko San Blas azokako bisitariak gertaera bitxi baten lekuko izan dira gaur goizean. 10:00 inguruan, idi-probetan parte hartuko duten idiak pisatzen zebiltzala, euretako batek ihes egin du. Idia urduri zebilen batetik bestera eta une batean gizonezko bat bultzatu du eta zauri bat egin dio buruan. Azkenean, lortu dute idia harrapatu eta bere tokira eramatea.
Irati Perez
EGURALDIA
Gaur arratsaldean fronte ahul batek lurraldea zeharkatuko du. Zerua estalita geratuko da arratsaldean, eta euri pixka bat egingo du, bereziki ipar isurialdean. Eguerditk aurrera ipar haizea nagusitu eta bizitu egingo da. Tenperatura maximoak bizpahiru gradu jaitsiko dira eta beroenek ez dituzte 13-14 ºC-ak gaindituko.
Egilea: Beñat G.San Blas azoka, betikoa; jai giroa, ezohikoa
Azokara zenbat jende hurbilduko zen. Galdera hori airean egon da egunotan, baina erantzuna argi geratu da: Euskal Herriko bazter guztietatik iritsitako bisitariek gogotsu hartu dute San Blas eguneko azoka. Hori bai, askok jaiaren gatza eta piperra bota dute faltan.
Irati Perez