Begira zenbat arropa dagoen kuboan. Zerbait galdu baduzue bertan begiratu ezazue. ESKERRIK ASKO.
2016-04-27
LIBURUAREN EGUNA
Ostiralean ospatu genuen eskolan liburuaren eguna, jolas orduan futbol zelaian liburuak trukatu genituen. Pertsona hurbildu asko ziren eta liburu gutxi gelditu ziren hartu gabe , gelditu ziren liburuak liburutegira eraman zituzten.
ALAINE AGIRRE IDAZLEA.
ALAINE AGUIRRE
Bariku arratsaldeko azken bi saioetan Alaine Aguirre idazlea etorri zen gure eskolara, 2. ziklora. Idazteko aholkuak eman zituen. Umeentzat baditu hainbat liburu, badu bilduma bat ere ETA ZER izenekoa . Bera Bermeotarra izan arren Donostin bizi da bere 2 txakurrekin (Ura eta Sua). 26 urte ditu. Opari bezala 2 liburu ekarri zizkigun, gure liburutegirako.
Bariku arratsaldeko azken bi saioetan Alaine Aguirre idazlea etorri zen gure eskolara, 2. ziklora. Idazteko aholkuak eman zituen. Umeentzat baditu hainbat liburu, badu bilduma bat ere ETA ZER izenekoa . Bera Bermeotarra izan arren Donostin bizi da bere 2 txakurrekin (Ura eta Sua). 26 urte ditu. Opari bezala 2 liburu ekarri zizkigun, gure liburutegirako.
ESKOLAKO LANAK
FRUTA EGUNA
Asteartero patio orduan fruta banatuko dute jantoki batzordekoek. Fruta azalekin gero konposta egingo dutelarik.
PROBLEMA MATEMATIKOA
Problema matematikoa;
Zenbat da metro batean dauden zenbakien (zentimetroenak)batura? Eragiketa dotoreekin egin behar duzue. Pista; 1.000 eta 10.000 artean dago erantzuna.
Aurreko asteko erantzun zuzena :
204 karratu; 8x8 + 7x7 + 6x6 +...
2016-04-20
3.maila A ongi etorria eman bhear diote Alaine Agirreri (Idazlea)
Ostiralean etorriko da Alaine Agirre idazlea, 2.ziklora , bertan hitzaldi txiki bat emango die. Ongi etorria emateko pankarta txiki bat prestatu diote.
INGELEZEKO ANTZERKIA
One group of 3rd and 4th level is preparing the play “Noises in the night”. They are
doing their best to be good actors.
Keep it up!!
doing their best to be good actors.
Keep it up!!
PROBLEMA MATEMATIKOA
Problema Matematikoa; Zenbat karratu txiki, ertain eta handi ikusten dituzu marrazkian? Pista; erantzuna 100 eta 300 artekoa da. Erantzuna hurrengo astean.
PERTSONAI MISTERIOTSUKO SARITUAK
Aurreko astean Pertsonai Misteriotsu txapelketako irabazleek sari ezberdinak jaso zituzten, hemen ikusi ahal dituzue poz-pozik hauek jaso eta gero!!
BELODROMO
Orain dela bi aste 3. ziklokoak belodromora ezin izan zuten joan baina haurreko astean eta honetan 3.ziklokoak belodromora joan ziren (gara), eguraldi oso ona egin zuelako.
LIBURU EGUNA
Datorren apirilaren 23a liburu eguna dela eta, liburu-trukea proposatu nahi dizuegu. Irakurri eta etxean bazter batean duzun liburu polit, interesgarri, barregarri, atsegin… eskolara ekarri.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)