Eskolan pintza jolasa modan jarri da. Jolasak norbaiteri pintza ipintzea datza baina ez da hori bakarrik. Pintza ipini behar diozu erropan eta bost segundu baino gehiago pasatu behar dira bera konturatu baino lehen eta gero berak edukiko du pintza konturatu arte eta konturatzen denean beste bati ipiniko dio eta horrela ordua heldu arte. Lau terdietan pintza duenak froga bat egin beharko du. Gehien bat 3.zikloan jolasten da, 6. mailako neskak eskolara ekarri zuten jolas hori eta jendeari gustatu egin zitzaionez kuadrila esberdinak jolasten dute pintza esberdinekin. Ona hemen argazki batzuk: 👀💛⬇⬇
2017-12-05
EUSKARA EGUNA 2017
GOIZEKO PROGRAMA:
Goizean 3.ziklokoak klase normala eduki zuten 12:00arte. 3.ziklokoak 1.ziklokoei 2 antzerki egin genizkien .
2.ziklokoak marrazten egon ziren , eta HH-koei txisteak eta abar aurkeztu zizkieten. Eta patio ostean bideoak ikusi zituzten geletan.
ARRATSALDEKO PROGRAMA:
15:15-etan denak gimnasioan elkartu ginen.
- 3. ziklokoek kloparik politenak abestu.
- 2. eta 3.zikokoen eskultura erraldoila osatuko dugu
- 2. ziklokoen ´´ahoa bizi,belarriak prest!´´datza.
- 1.ziklokoen eskultura erraldoia osatuko dugu.
- Abadiño esagutzen lehiaketaren sari banaketa.
- 1. ziklokoen ´´euskararen txantxangorria´´dantza.
- HH-koen eskultura erraldoia osatu.
- 3.ziklokoen´´Gure nahia´´ dantza.
Eta jajaldiari bukaera emateko gaztainak jan genituen gelan.
3.ZIKLOA AKROSPORT
3.ziklokoek Akrosport egiten aritu dira. Ba al dakizue zer den Akrosport? Gimnasia akrobatikoa da, dorreak eta beste eraikin batzuk egitea datza. Akrosport egiteko oreka, indarra, itsulipurdiak, gurpilak... egin behar dira. Lehenago Txinan, Egipton eta Grezian praktikatzen zuten. 1973an kirol akrobatiko bezala onartu zuten.
3 saiotan hau egiteko edo gutxienez saiatzeko gai izan gara:
DRAGOI BERDEA
3 urteko gelakoek joku bat egin dute; Dragoi Berdea. Lehenengo dragoi baten burua egin zuten kutxa batekin eta gero kalera joan ziren jolastera. Bi umek burua hartzen zuten eta korro batetik bueltak ematen zebiltzatela, hau abesten zuten:
Sutan dator haitzulotik dragoi berdea
bidean galdu zaio buzten luzea.(BIS)
Kopla hau amaitzen zenean pertsona bat tokatzen zen eta berriro abesten zuen dragoiak:
Zatozte, bai, bai nirekin,
ezarri zaitezte atzetik.
Eta umeak abesten zion:
Bai, bai, bagoaz zurekin,
helduta zure gerritik.
Eta horrela ume denak dragoiaren buztana egin arte.
ABAY ETA MANEX
2017-11-28
Gailu digitalak
Gailu digitalak ASUS C2025A markakoak dira eta gabonak pasau ondoren helduko dira. Urdina eta zuriak dira. Etxera eraman ditzakezue baina eskolako lan tresna izanik eskolara eraman beharko dugu egunero.
Gailu digitalaren bateriak 10 ordu irauten du, oso politak dira eta bakarrik 3. ziklokoentzat izango da.
Zertarako behar dira?
Eskolan egindako lanak, etxean gailuetan garbira pasatzeko, power point edo aurkezpenak sortzeko...
Abantailak hauek dira: DBHen ez duzue beste gailu bat erosi beharko, ez badaukazu etxean gailurik ezingo duzu zure lanak garbira pasatu baina gailuarekin bai.
280 euro balio dute.
ANIMATU EROSTEN.
ZAINDU PROGRAMA
ZAINDUZ PROGRAMA
-.Zertaz doa zainduz programa?
Mundu guztia lagundu behar dugula etb...
-.Zer ikasi duzue zaindu programarekin?
Laguntza mota desberdinak daudela adibidez gurasoenak, lagunenak, irakasleena,ikasleena.
Berdin diola zer izan mutila neska, berdin diola gutxienez zuri laguntzen dabil.
-.Asko lagundu dizue programa honek?
Bai
-.Egin dituzuen ekintzetatik zein da gehien gustatu zaizuena?
Gehien gustatu zitzaiguna antzerkiak egitea izan zen. Mozorroak ere oso dibertigarriak izan ziren.
-.2.ziklo osoak hartu du parte zaindu programan?
Bai
-.Noiz egin zenuten?
4 gelek ordutegi dezberdina izan dute.
-.Nor etorri zen zuei zaindu programaren ekintza batzuk erakusten?
Esther etorri zen Durangaldeko Amankomunazgoa taldekoa.
1.ZIKLOKO IKASLEAK TAPOIAK BILTZEN IBILI DIRA
1. zikloko ikasleengana, amama Txus etorri da hitzaldi bat aurkezten eta elkarrizketa hau egin diogu:
- Zer erabilera ematen zaie guk birziklatzen ditugun tapoiei?
Tapoiak gaixorik dauden umeentzako balio dute, hau da, tapoiak birziklatu egiten dira eta horren bidez dirua lortzen da, diru hori sendabide bat errasteko erabiltzen da. Horregatik 1.ziklokoek tapoiak biltzen ibili dira.
Orain Aimar izeneko ume batentzat biltzen ari dira tapoiak. Edozein motatako tapoiak balio dituzte, metalezkoak izan ezik. Ia edozein dendetan itzi ahal dira.
Amama Txusek 10 urte daramatza tapoiak biltzen. Hitzaldi horretan agenda 21tekoak egon dira ideiak hartzen.
IPUIN KONTALARIA- AITAK ESAN DIT-
-Nola bururatu zitzaizuen lan hau egitea?
Euskara bultzatzeko bururatu zitzaien
-Zergaitik aukeratu zenuten liburu hau?
Euskara bultzatzeko ere.
-Nortzuk kontatu dute ipuina?
Unax, Olatz, Malen, Maider, Urko, Unax M., Maia.M,Kattalin,Intza,Amets,Paul.M,Orhi,Chorouk,Ainhoa,Joane,Haizea,Inge,Oier,Ipar eta Salomon.
-Non aurkeztu dozue?
1.zikloko kristaleran eta kanpoko aterpean.
-Nork antolatu du?
2.ziklo osoak antolatu du
-Norbait animatzen da kontatzen zeri buruz doan ipuina?
Paul eta Orhi animatu dira eta hau esan digute:Alabak amari galderak egiten dizkio eta semeak
aitari ere.
-Nondik atera zenuten liburu hori?
Martak irakurri zuen eta egokia iruditu zitzaion ipuin kontalari bat egiteko.
-Norbaitek liburua irakurrita edo etxean dauka?
Ez ez du inork etxean ezta irakurrita.
2017-11-21
MODALATEGIA (1go zikloa)
Haiek aukeratutako lana zelai bat izan da. Haiei asko gustatu zaie modalategian egindako lana. Beraiek zelaia aukeratu dute iñork ez duelako zelai bat egin.Lan horrek ez dauka istoriorik.
Pertsonak lanean, animaliak, zuhaitzak, landareak eta perretxikoak ere badituzte beraien lanean.
BESTE LAN BATZUK HAUEK IZAN DIRA:
IPUIN KONTALDIAK HERRIKO MEDIATEKAN
Ipuin kontalaria 18:00etan izango da, Udal Mediatekan ikusgai izango dira. Asteazkenero kontatuko dituzte ipuinak. 5-8 urte bitartekoentzat izango dira. 40 haur gonbidatu ahal izango dira 2017/11/08tik 2018/01/31ra ipuin kontalariak aurkeztuko dira.
Pello Añorga, Kontukantoi, Doro Zobaran, Joxemari Carrera, Lur Korta, Oihana Etxegibel, Maite Franko, Ines Bengoa, Alaitz Muro eta Lupe Lekuona kontatuko dituzte azteazkenero. Espero dut nik eta zuek parte hartzea.
2017-11-14
SAGAR KONPOTA
OSAGAIAK:
1-Kanela
2- 2 sagar
3-Baso bete ur
4-Azukrea
JARRAIBIDEAK:
1,Sagarrak zuritu eta zatitu .
2,Lapiko baten:Sagarra, azukrea, ura eta kanela jarri.
3,Lapikoa sutan jarri sagarrak bigundu arte.
4,Hotzitu arte itxaron.
on egin!❤
1-Kanela
2- 2 sagar
3-Baso bete ur
4-Azukrea
JARRAIBIDEAK:
1,Sagarrak zuritu eta zatitu .
2,Lapiko baten:Sagarra, azukrea, ura eta kanela jarri.
3,Lapikoa sutan jarri sagarrak bigundu arte.
4,Hotzitu arte itxaron.
on egin!❤
ZABORRA SAILKATZEN
ELKARRIZKETA
-Nori bururatu zitzaion lan hau egitea?
Irakasleei bururatu zitzaien.
-Nondik ekarri zenuten zaborra?
Etxetik ekarri genuen.
-Zer botatzen da paperontzi urdinera?
Papera eta kartoia botatzen da.
-Eta zaborrontzi horira, zer botatzen da?
Plastikoa.
-Eta berdera?
Kristala
- Eta marroira?
Konposta
-Marroira botatzen den zaborra, zertarako erabiltzen da?
Konposta egiteko erabiltzen da.
-Zer da errefuxa?
Gauza zaharrak botatzeko zaborrontzia da. Beste zaborrontzietan bota ezin daitekeen guztia
botatzeko da.
- Etxean sailkatzen duzue zaborra?
Gehienok bai.
-Uste duzue zaborra sailkatzea ona dela ingurumenerako?
Bai.
1.ziklokoen eskulanak
1.ziklokoek plastilinarekin eskulan asko egiten dituzte, adibidez: pertsonak, animaliak eta abar . Prestatu, aurkeztu eta etxera eramateko aukera dute. Ikasleei asko gustatzen zaizkie jolasteko erabiltzen dituztelako. Istorio eta ipuinak asmatzen dituzte, adibidez: zalditegiarena, futbol zelaiarena...Beraz, ikasle hauek sormen handia daukate
Suscribirse a:
Entradas (Atom)