Datorren urterako gogoak pilatzen hasiko gara laster, baina ekainaren 22tik aurrera, oporretaz disfrutatzera
2018-06-19
3.ZIKLOKOEK GORLIZEKO HONDARTZARA JOAN GINEN
Albiste honen protagonistak 3.ziklokoak izan gara.Ekainaren 8an, ostirala, Gorlizera joan ginen. Barrikara heldu ginenean, Plentziaranzko ibilbidea egiten hasi ginen itsaso ondotik. Lehenengo ibilaldia ordu bat eta 30 minutukoa izan zen eta Plentziara heldu bezain pronto, hamabitakoa jan genuen. Ondoren, ibilbidearen bigarren zatiari ekin genion, Plentziatik Gorlizera. Hondartzako paseotxo ederra.
Gorlizeko hondartzara heldu ginenean, pena handiz, bandera gorria zegoela ikusi genuen. Beraz, ezin izan ginen bainatu nahi izan genuen bezala. Hala ere, oso ondo pasatu genuen, bertan bazkalduta, hondartzan pilotakin eta eraikuntzak egiten. Bertako dutxetan aritu ginen errefreskatzen. Azkenik, autobusa bertan izan genuen zain.
IKER ETA JUNE
Gorlizeko hondartzara heldu ginenean, pena handiz, bandera gorria zegoela ikusi genuen. Beraz, ezin izan ginen bainatu nahi izan genuen bezala. Hala ere, oso ondo pasatu genuen, bertan bazkalduta, hondartzan pilotakin eta eraikuntzak egiten. Bertako dutxetan aritu ginen errefreskatzen. Azkenik, autobusa bertan izan genuen zain.
IKER ETA JUNE
2018-06-12
ARRIKRUTZEKO KOBAZULOA (OÑATI)
Maiatzaren 23an 1go ziklokoak Oñatira joan ziren, Arrikrutzeko kobazuloa bisitatu zuten eta dena polita izan zela esaten dute denek, oso interesgarria iruditu zitzaien eta gehien guztatu zitzaiena antzinako hezurrak izan ziren. Aintzin aroan bezala, eskuekin margozten erakutzi zieten. Hamaiketakoa eta bazkaria han egin zuten. Antzinako historia ikasi zuten. Oñatiko herria oso polita eta ederra dela aipatu dute.
KANTALDIA
Pasadan asteazkenean, gure eskolak kantaldia antolatu zuen.
Kantaldia, eskolako gimnasioan egin zen. Urtero antolatzen dugu eta pertsona desberdin bat etortzen da urtero abestera.
Kanta hauek abestu genituen:
Furra Furra
Txoriak Txori
Ai zapotxin
Itsasoa gara...
Gehiago egon ziren.
Etorritako neska Naiara deitzen zen, eta 12 bat abesti abestu zituen.
HUGO ETA HARITZ
2018-06-05
PAPERTEGIA
Papertegian egiten dutena da kartulinak hartu eta marrazki bat pentsazen dute. Paper ezberdinak mozten eta itsazten dituzte. Zuloak egiteko puntsoiak erabiltzen dituzte eta txokoa bukatu baino lehen denbora eman ezkero 2 marrazki egiten dituzte.
MARGOTEGI TXOKOA
1go zikloko ikasleek, beraien sormena lantzen jarraitzen dute. Ikusten duzuen bezala, eta beti aipatzen dugunez, artista handiak dira. Izugarrizko marrazkiak, izugarrizko ahalegina, izugarrizko artista Handiak. Etorkizuneko arte lanak. Aupa zuek.
GURE ESKOLAKO AKTORE TXIKIAK
HH-ko umeak antzerkiak egiten aritu dira eta "Josefina sorgina", "zapata handi" eta "hondartzara" izan dira. Mozorroak eta konplementuak erabiltzen dituzte antzerkiak egiteko. 4 naka edo 5 naka egiten dituzte antzerkiak, asteazken eta ostiralero izaten dira aurkezpenak eta normalean 2 egiten dituzte, baina badaude egunak 1 egiten dutela. Normalean ipuin txokoa gogoko dute umeek, baina badaude ez dutenak hain gogoko, baina gutxienez baten egin behar dute. Txokoa antzerki txokoa deitzen da baina asken boladan ipuin txokoa deitzen diote. Esan digutenez 3 urtetatik kiritika egiten da eta kritikan gauza on bat eta hobetzeko gauza bat esaten da.
😘😍😊😜Hemen argazkia😍😘😊😜
Jone 😜
Miren😜
😘😍😊😜Hemen argazkia😍😘😊😜
Jone 😜
Miren😜
ASMAKIZUN TXOKOA
1 zikloak asmakizun txokoa dute. Lehenengo eskema bat egiten dute eta gero zelan egin prozesu guztia idatzi egin behar dute. Idatzi ondoren, ekinean hasten dira. Beraien lana amaitzerakoan, andereinoari erakuzten diote zelan atera den eta andereinoak ondo dagola esaten badu, etxera eramaten dute beraien logela apaintzeko.
EGILEA:ANARTZ ETA ENETZ
4 URTEKO GELAKOEN JOLAS TXOKOA
4 urteko gelan txoko asko dituzte eta hoietako bat jolas txokoa da. Txoko horretan jolasten egoten dira, baina logika eta pentsatzeko jolasak egiten dituzte. Hauetako batzuk hemen daude: Puzzleak, dominoak regletekin eraikinak egin, lego, ordenagailuko jolasak eta bolatxoak.
Egileak: Manex Pujana eta Abay Horrilo
Suscribirse a:
Entradas (Atom)