2021-12-17
ABADIÑOKO IKASLEAK IKERTZEN ARANZADIREKIN
Ezohikoa da Aranzadi Zientzia Elkarte prestigiotsuaren ikerlanetan adin tarte hain txikiko lan-taldeak
parte hartzea.
DBHko 4. mailako 10 ikaslek hartu dute parte, eta pozarren itzuli dira esperientziatik.
Gerra garaiko euskal milizianoen materiala txukuntzen eta garbitzen aritu dira.
. Egileak: Aissa eta Anujin
ITURRIAGAETXEBARRIAREN BEHIAK DIPLOMA JASO DU LEIOAKO AZOKAN
Abadiñoko Gaztelubeitia baserrian badakite behiak zelan zaindu. Izan ere, Jacinto Iturriagaetxebarriaren `Neska´ behiak diploma jaso zuen joan zen asteburuan Leioako azokan.
"1.300 kilo inguru ditu.
EGURALDIA
Ostiralean eguzkitsu egongo da eta hego haizea ibiliko da. Tenperatura gutxi jaitsiko da. Tenperatura maximoa 14ºkoa izango da eta minimoa 7ºkoa.
2021-12-03
GALTZAGORRIAK
Zelaieta Herri Eskola Galtzogorriek laugarren astea jarraitu dute gurekin eta herensugeak desagertu egin dira.
Oraingoan beste pertsonaia berri bat agertu da. Ahobizi deitzen da eta euskaraz egiteko prest daudenei pegatina bat ipiniko diote gogoratzeko ardura hori hartu dutela.
Egileak: Nahikari eta Arhane
EMAKUME MASTER CUP TXAPELKETAKO FINALAK TRAÑA-MATIENAKO PILOTA LEKUAN
Hainbat kanporaketa faseren ostean, buruz buruko txapelketa amaitzear dago eta Traña-Matienako pilotalekuan erabakiko dira txapeldunak. Zapatuan, 17:30etik aurrera, hiru final ikusiko dira.
EUSKARAREN EGUNA
Bariku honetan Euskararen Eguna ospatuko dugu. 2. ziklokoek "Ahoa bizi, belarri prest!" dantza dantzatuko dute eta 3. ziklokokoek "Gure nahia" dantzatuko dute.
Egileak : Arhane, Nahikari
EGURALDIA
Ostiral goizean goibel eta euritsu; baina arratsaldean atertzera egingo. Tenperatura minimoa 7ºkoa izango da eta maximoa 10ºtara iritsiko gara.
Zapatuan ere euria egingo du eta trumoi-ekaitzak izan daitezke. Tenperaturan aldaketarik ez da egongo.EGILEA: PAUL
2021-11-26
SEXU HEZIKETAKO IKASTAROA
6. mailakoak sexu heziketako eta indarkeria matxistaren aurkako tailerrak izango dituzte. Azaroak 22an hasi ziren eta datorren 29ra arte izango dute. Lahia 3.0 elkartearen laguntzarekin antolatu dira. Gurasoek eta irakasleek ere parte hartzeko aukera izango dute.
Egileak: Aitor eta Maddi
GALTZAGORRIAK
Zelaieta Herri Eskolan Galtzagorriek hirugarren astea jarraitu dute gurekin . Oraingoan beste pertsonaia berri bat agertu da. Herensugeak deitzen dira eta patioan euskarazko jolasen bat prestatu beharko dute.
ZIKLO-KROSA PROTAGONISTA ASTEBURUAN, GARAIKO ETA ABADIÑOKO PROBEKIN
Abadiñon domekan.Orain urte bi, asteburu banatan izan ziren, baina aurten batean batzea lortu dute zirkuitua iazko bera izango da, aldaketa txikiren bategaz.Abadiñon, estatuko onenak Matxorriren oroimenezko Abadiñoko ziklo-krosak estatuko onenetarikoak batu ditu domekan, Muntsaratzeko landetan.
Egileak: Aitor eta Maddi
EGURALDIA
Ostiralean euria eta hotza egingo du. Iparreko haizea izango dugu.Tenperatura maximoa 9ºkoa izango da eta minimoa 5ºkoa.
AZAROAREN 29tik AURRERA EMAN AHALKO DA IZENA DURANGOKO AZOKA BISITATZEKO
www.durangokoazoka.eus webgunean eman beharko da izena, astelehenetik aurrera; egunean bost txanda egongo dira abenduaren 4tik 8ra bitartean. Ahotseneako kontzertuak ikusteko ere aurretik izena eman beharko da .
Egilea : Zihara2021-11-19
AZAROAREN 22tik 26ra PLASTIKORIK GABEKO ASTEA OSPATUKO DUGU
Aste honetan helburu nagusia gizartearen sentsibilizazioa lantzeko ekintzak burutzea da eta horretarako erakunde, enpresa eta elkarteek jarduera ezberdinak bultzatzeko aukera dute. Europa mailan edozein ikastetxek parte har dezake eta horregatik bat egin dugu proiektu honekin.
EGURALDIA
OSTIRALA
Eguzkia nagusi. Zerua hodei gutxirekin edo oskardi egongo da egun osoan. Ekialdeko haize suabea ibiliko da. Egunsenti hotzaren ondoren, tenperatura maximoa igo egingo dira: Kostaldea 16-17 ºC inguruko balioak espero ditugu eta barnealdean 13-15 ºC artekoa.
LARUNBATA
Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da goizeko lehen orduetan, baina goizean zehar goi-hodeiak agertuko dira.
Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua hodeitsu geratuko da. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoetan ia ez da egongo aldaketarik, 14 eta 18 ºC arteko balioak izango ditugu. Goizaldean barnealdeko zenbait lekutan izotza egin dezake.
Egileak: Ane Etxebarria eta Luken Uriguen-Pagate
AZKEN HIRU EGUNETAN 93 POSITIBO DETEKTATU DIZTUZTE DURANGALDEAN
Azararoaren 15etik 17ra bitartean 93 positibo detektatu dituzte Durangaldean: 43 Durangon, 17 Elorrion , 12 Zornotzan, 8 Iurretan , 7 Abadiñon , 3 Mallabian eta bana Atxondon , Berrizen eta Zaldibarren.
ABADIÑOKO UDAL BIDEGORRIA OSATZEKO LANAK HASI DITU
Lanek hilabeteko inguruko iraupena izango dute eta 28505 euroko aurrekontua izango dute.
INDARKERI MATXISTARIK EZ!
Indarkeria matxista salatuko dute Abadiñon, mobilizazioa eta photocall banarekin.
Abadiñoko mugimendu feministak eta udalak hainbat ekitaldi antolatu dituzte azaroaren 25erako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako.
2021-11-12
ESKOLAKO LANETAN LAGUNTZEKO ETA EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEKO BERBALDIA ABADIÑOKO GURASOENTZAT
Errota kultur etxea
Berbaldia hilaren 15ean eta 22an izango dira, hurrenez hurren. Behar da. Berbaldiak eskaintzeaz Inaki Eizmendi arduratuko da.
Egileak: Jokin Aguirre eta Eneko Irazusta.
"Bonolotoaren lehenengo saria banatu du: 1.700.000 euro"
Bonolotoaren lehenengo saria Traña- Matienako Petite saltokian Mikel Petite da bertako arduradunetako bat. Pozik dago, horrelako sari bat banatzen duen lehen aldia delako. Saritutako herritarra, oraindik, ez da dendatik igaro.
Egileak: Jokin Aguirre eta Eneko Irazusta
AINHOA URIENEK ¨POESIA , ZAURIEN UKENDU¨LIBURUA AURKEZTU ZUEN OTXANDION
Idazle abadiñarrak Nerea Iglesias piano jotzaile laudioarragaz aurkeztu zuen liburua, Otxandioko kultur etxean izan zen.
egilea: Amets Sandino
OIHANA AZKORBEBEITIA
Oihana Azkorbebeitia, nazioarteko lasterketan parte hartu du Italian. Lau emaitzarik onenak batuta, Abadinarra hirugarren izan da sailkapen nagusian. korrikalari bakoitzak lau proba egin arte itxaron behar izan da behin betiko sailkapena jakiteko.
EGURALDIA
Ostiralean zaparrada sakabanatuak egongo dira.Tenperatura minimoa 10ºkoa izango da eta maximoa 15ºkoa.
zapatuan zaqparradak egongo dira.Tenperatura minimoa mantenduko da eta maximoa 16ºtara igoko da. Amets Sandino
2021-11-05
INHAR UGARTEK IRABAZI DU TXAPELA KEPA ARROITAJAUREGIREN OROIMENEZKO TXAPELKETAN.
ASTEBURUKO EGURALDIA
Ostiralean eguraldia egonkortzen joango da arratsaldetik aurrera. Eguna lainopean eta euriarekin hasiko dugu; Arratsaldean apurka atertzetzera egingo du, eta arratsaldean eta gauean ostarteak zabalduko dira, batez ere barnealdean. Elur-maila 1200 m inguruan kokatuko da. Iparraldeko haizea ibiliko da. Termometroak apenas mugituko dira
Larunbatean euria eskasagoa izango da eta soilik iparraldean bustiko du. Hodei ugariekin jarraituko dugu isurialdean eta han-hemenka euri apur bat egingo du, mendebalean berzeki. Elur-kota 1200-1300 m inguruan egongo da. Hegoaldean ostarteak ikusiko dugu; Iparaldeko haisea ibiliko da. Tenperaturak berdintsu jarraituko du, agian graduren bat igo daiteke.
IKATZA HURRENGO HAMARKADETAN BAZTERTZEA ADOSTU DUTE 40 ESTATUK
Herrialde aberatsenek 2030eko hamarkadan baztertuko dute erregai fosil kutsagarriena eta garaibidean direnek 2040ko hamarkadan. AEBek,Txinak ,Indiak eta Australiak ez dute bat egin.
Ikatza da lur planetaren berotzean eraginik handiena duen erregai fosila.
Glasgown ( Eskozia) hartu dute horretarako konpromisoa, COP klima larrialdiaren inguruko nazioarteko goi bileran.
TANTTAKA TEATROAREN 'AMERIKETAKO BIDAIA' ANTZEZLANAK ZABALDUKO DU ANTZERKIÑO JAIALDIAREN VI. EDIZIOA
Domekan taularatuko dute obra, arratsaldeko 19:00etan. Azaroaren 7tik 27ra sei antzezlan profesional eta amateour taularatuko dituzte Abadiñoko Errota Kultur Etxeko aretoan.
Beñat. G eta Paule. A
2021-10-29
GAU BELTZA, BELDURRAK PIZTU, ILUNTASUNA BIZI!
Kalabazak hustu, kandelak piztu... Gau beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Eta zuek zer ospatzen duzue?
Urteaeren heriotza, uzta bilaketa, hildako senideen oroimena... barrura begirako ariketan jartzen gaitu urtaro honek. Aldi berean, iluntasunak eta heriotzaren gaiak elkar beldurtzeko jolasean aritzeko parada eman ohi digu.
Gurean ere badira kontakizunak, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandelatxiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak; bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko jarriak.
Tamara eta Nora
EGURALDIA
Gaur eguraldi aldaketa espero dugu, tenperatura apur bat jaitsi eta euri pixka bat egingo du. Egun osoan hodeiak nagusituko dira eta une askotan estalita ikusiko dugu zerua. Hegoaldeko haizea zakar ibliko da Tenperatura maximoa 20 ºC ingurukoa izango da.
Larunbatean giro nahasiarekin jrraituko dugu, baina tenperatura suabeekin eta aterrune luzeekin. Berriro ere hodeiak nagusituko dira zeruan eta euri pixka bat egingo du, batez ere goizealdean. Hegoaldeko haizea bizi ibiliko da, Tenperatura maximoak igo egingo dira, 20-23 ºC inguruko balioekin.