2021-12-17

Zelaieta telebistako 58. saioa

ABADIÑOKO IKASLEAK IKERTZEN ARANZADIREKIN

 Ezohikoa da Aranzadi Zientzia Elkarte prestigiotsuaren ikerlanetan adin tarte hain txikiko lan-taldeak

parte hartzea.  

 DBHko 4. mailako 10 ikaslek hartu dute parte, eta pozarren itzuli dira esperientziatik.

Gerra garaiko euskal milizianoen materiala txukuntzen eta garbitzen aritu dira. 

                                                             

.                                              Egileak: Aissa eta Anujin


ITURRIAGAETXEBARRIAREN BEHIAK DIPLOMA JASO DU LEIOAKO AZOKAN

 Abadiñoko Gaztelubeitia baserrian badakite behiak zelan zaindu. Izan ere, Jacinto Iturriagaetxebarriaren `Neska´ behiak diploma jaso zuen joan zen asteburuan Leioako azokan. 

"1.300 kilo inguru ditu.



                                                                                                 Martin Alzaga eta Jon Camba

EGURALDIA

 Ostiralean eguzkitsu egongo da eta hego haizea ibiliko da. Tenperatura gutxi jaitsiko da. Tenperatura maximoa 14ºkoa izango da eta minimoa 7ºkoa.

                                        

Larunbatean eguzkia egiten jarraituko du. Haizea hego ekialdekoa izango dugu eta tenperaturak berdin jarraituko du.
Egilea : Eneko Irazusta

2021-12-03

Zelaieta telebistako 57. saioa

GALTZAGORRIAK

 Zelaieta Herri Eskola Galtzogorriek laugarren astea jarraitu dute gurekin eta herensugeak desagertu egin dira.                    

                                 

Oraingoan beste pertsonaia berri bat agertu da. Ahobizi deitzen da eta euskaraz egiteko prest daudenei pegatina bat ipiniko diote gogoratzeko ardura hori hartu dutela.

                                    Egileak: Nahikari eta Arhane

EMAKUME MASTER CUP TXAPELKETAKO FINALAK TRAÑA-MATIENAKO PILOTA LEKUAN

Hainbat kanporaketa faseren ostean, buruz buruko txapelketa amaitzear dago eta Traña-Matienako pilotalekuan erabakiko dira txapeldunak. Zapatuan, 17:30etik aurrera, hiru final ikusiko dira.

                                 

EGILEA:PAUL



EUSKARAREN EGUNA

 Bariku honetan Euskararen Eguna ospatuko dugu. 2. ziklokoek "Ahoa bizi, belarri prest!" dantza dantzatuko dute eta 3. ziklokokoek "Gure nahia" dantzatuko dute.

                     


                                                                             Egileak : Arhane, Nahikari


EGURALDIA

 Ostiral goizean goibel eta euritsu; baina arratsaldean atertzera egingo. Tenperatura minimoa 7ºkoa izango da eta maximoa 10ºtara iritsiko gara.

                                              

Zapatuan ere euria egingo du eta trumoi-ekaitzak izan daitezke. Tenperaturan aldaketarik ez da egongo.

                                EGILEA: PAUL