2022-12-16
EGURALDIA

2022/12/16
Gaur, ostirala, eguna freskoagoa izango da eta goizean giro nahasiak jarraipena izango du. Goizean estalia egongo da eta zaparradak botako ditu, batez ere ipar partean, hegoaldean euria urriagoa izango da. Orduek aurrera egin ahala atertzera egingo du eta arratsaldean ostarteak irekiko dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, maximoek behera egingo dute etaa minimoak ere jaitsi egingo dira eta egunaren amaieran neurtuko dira.

2022/12/17
Larunbatean eguraldia dotorea izango da. Egunsentian Araban eta Nafarroan luze iraun dezakeen lainoa sor daiteke eta oraindik hodeigune batzuk agertuko dira, baina, orduek aurrera egin ahala urdina gailenduz joango da eta goiz erditik aurrera eguzkia jaun eta jabe izango da. Goizean goiz hotz egingo du, Araba eta Nafarroako hainbat lekutan izotza egin dezake, baina gerora ostiralean baino koska bat gorago geldituko dira eguneko maximoak. Haizea ahul ibiliko da goizean, norabide finkorik gabe, baina arratsaldetik aurrera hegotik jarriko da eta gauean zakartuz joango da.

2022/12/18
Igandean hego-haizea izango dugu hizpide. Egunak aurrera egin ahala indartuz joango da eta traba egin dezake, arratsaldean bereziki. Baina, aldi berean, hegoaldeko haizeak tenperaturaren igoera bultzatuko du, Kantauri isurialdean maximoak 16-19 ºC-ra irits daitezke eta gainerakoan 11-13 ºC ingurukoak izango dira. Goizean goiz Ebro ibarrean lainoa agertuko da, eta baliteke iraunkorra izatea, bestelakoan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira.
EUSKARAREN EGUNA
Azaroak 25
AZAROAK 25
Azaroak 25ean Emakumearen Indarkeriaren Kontrako Eguna aldarrikatu nahi genuela, gelan egindako esku eta morez margotu, lelo bat idatzi eta eskolan zehar zeuden hor ma-irudietan jarri genituen. 3. ziklokoek aterpean itsatsi geni tuen, 2. ziklokoek eskolako sarreran jarri zituzten eta 1. ziklo koek gimnasioko kristalean. Hemen dituzue gure lanak:
DURANGOKO AZOKA
2022-11-25
EGURALDIA INGE ETA PAULE
2022/11/25
Zaparrada giroa. Ipar-mendebaldeko haizearekin zaparradak botako ditu eta tarteka gozo botako du, batez ere Kantauri isurialdean; balieke trumoi-ekaitzak jotzea kostaldeko lekuren batean. Arratsaldean, berriz, euria Kantauri isurialdera mugatuz joango da eta gaualderako zonalde horretan ere atertzera egingo du. Barnealdetik hasita hodeitza arinduz joango da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, barnealdean enbarazu apur bat egingo du eta bertan giroa nahiko hotza izango da. Tenperaturak berdintsu jarraituko du; zenbait lekutan minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.
BIHAR
2022/11/26
Ateri eta nahiko giro argia. Egunsentiko behe-lainoen ostean, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak pasean ibiliko dira, baina giroa nahiko argia izango da. Hego ukituko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoek gora egingo dute; kostaldean maila epelera iritsiko dira eta barnealdean giroa freskoagoa izan.
ETZI
2022/11/27
Giro lasaia eta ateri eta arratsaldean zehar egoera aldatuz joango da. Hego ukituko haizearekin erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko badira ere, giroa atsegina izango da eta Kantauri isurialdean balio epeletara iritsiko dira tenperatura maximoak. Alabaina, arratsaldean, mendebaldetik iritsiko den fronte batekin giroa kaskartuz joango da. Kostaldean haizea mendebaldera aldatuko da eta hodei geruza lodituz joango da eta euritara joko du, batez ere Kantauri isurialdean eta mendebaldean.
Euskaraldia Luken eta Xabier
Hirugarren zikloa orion
2022-11-11
3.ZIKLOA EGURALDIA LUKEN, EÑAUT ETA ENEKO

2022/11/11
Egunaren lehenengo partean eguraldi eguzkitsua izango dugu ia denean; barnealdeko zenbait tokitan lainoa agertuko da eta kosta egingo zaio jasotzea. Hego-haizea indartu egingo da eta, horregatik, egunaren hasieran tenperatura baxua izan arren Kantauri isurialdeko maximoak 20 ºC-tik gorakoak izango dira; Mediterraneo isurialdekoak ez dira hainbeste igoko. Arratsaldean hego-ekialdean hodeiak pilatuz joango dira eta egunaren amaieran zerua hodeitsu geratuko da. Haize-bolada oso gogorrak espero dira, batez ere mendi inguruetan.

2022/11/12
Larunbatean zerua hodeitsuago egongo da, batez ere Mediterraneo isurialdean non noizean behin zaparradaren bat botako duen, bereziki ekialdean; gainerako tokietan giro eguzkitsuarekin jarraituko dute, nahiz eta zerua erabat garbi ez egon. Hegoaldeko haizea ibiliko da, indartsu, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Zerua hodeitsuago egongo denez eta haizea bizi ibiliko denez, tenperatura minimoek nabarmen egingo dute gora; baliteke tenperatura maximoak ere gradu pare bat igotzea, baina batez ere Kantauri isurialdean

2022/11/13
Igandean giro eguzkitsua nagusituko da. Eguna ostarte zabalekin hasiko dugu eta baliteke lanbroa edo lainogune batzuk sortzea. Arratsaldetik aurrera erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko dira mendebaldean. Hegoaldeko haizeak larunbatean baino indar gutxiago izango du, baina hala ere tenperatura nahiko altuekin jarraituko dugu, bereziki Kantauri isurialdean non 20 ºC-ak gaindituko diren.
EUSKARALDIA JULEN ETA MIKEL
1. ZIKLOKOAK MEDIATEKAN
3. Zikloa Elorrio Eñaut eta Luken
2022-10-28
EGURALDIA
2022/10/28
Gaur udako giroarekin jarraituko dugu. Kantauri isurialdeko beroenak 30 ºC ingurura iritsiko dira beste egun batez, 25 ºC ingurura hegoaldean. Zeruan erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin jarraituko dugu, momentu askotan ugariak izango dira, baina ateri egongo da. Hegoaldeko edo hego-ekialdeko haizea harro ibiliko da. Gaur ere baso-sute arrisku handi edo oso handiarekin jarraituko dugu.
2022/10/29
Larunbatean nobedade batzuk espero dira arratsalde partean; ordura arte, ildo beretik jarraituko dugu. Goizaldean berriz ere ohikoa ez den beroa izango dugu, eta tenperatura maximoak 28-30 ºC-ra iritsiko dira ipar partean. Zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, baina ateri eutsiko dio. Arratsaldean, kostaldean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, nabarmen jaitsaraziko ditu termometroak, eta gauean behe-hodei batzuk ekarriko ditu, mendebaldera bereziki. Litekeena da eguneko tenperatura minimoak azken orduetan neurtzea. Baso-sute arriskua altua edo oso altua izango da.
2022/10/30
Igandean, aipagarriena, tenperaturaren jaitsiera izango da. Nabarmen jaitsiko dira tenperatura maximoak, eta ohikoagoak diren balioekin geratuko gara. Zeruan hodeiak ugaritu egingo dira, eta euri apur bat utz dezakete, batez ere mendebaldean eta arratsaldean. Haizea aldakor ibiliko da, ipar-osagaikoa nagusituz, ahul-bizi.
3. ZIKLOKO TXANGOA
3. ziklokoek bizikletaz Elorrioko igerilekuetara joan ziren, lau tobogan egon ziren eta bazkaria oso goxoa egon zen.
Oso ondo pasatu genuen
gainera azkeneko eguna zen
bederatzi erdietatik lau er
dietara klasetan egon gine
la.
2 Ziklokoak Bakion JULEN ETA MARIAM
2. zikloko ikasleak pasaden urtean
Bakiora joan ziren, hondartzan bainatu ziren
eta arean futbolean jolastu zuten.
Lehenengo zikloa. EÑAUT eta MARTZEL
HH 5 urtekoak Maddi eta Magali
2022-10-21
Albistea Laura eta Pedro
Laura eta pedro
EGURALDIA
Gaur
Gaur ostirala da, Hego- haizearen menpe jarraituko dugu, baina tenperatura pixka bat jaitsiko da. Hodeiak egongo dira, batez ere ekialdean eta hegoaldean, kostaldetik hurbil, ostarte
Igandean hego-mendebaldeko haizea izango da protagonista. Egunaren lehen partean haizeak oso gogor joko du eta enbarazu egingo du. Bestelakoan, tenperaturan ez da gorabehera handirik izango eta hodeiak ostarteekin tartekatuko dira. Tarteka urdingune zabalagoak agertuko dira, baina une batzuetan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira, eta Piriniotako leku batzuetan bereziki noizbehinka zaparrada batzuk bota ditzake.
ZORNOTZAKO KROSA
ZORNOTZAKO KROSA
Zornotzako nazioarteko krosaren eguna ospatuko da.
Aurten data berdina mantenduko da, domeka honetan jokatuko da jauregibarriako landetan.
Horri esker, krosaren elitean eta nazioarteko federazioaren egutegiaren barruan jarraituko dute. Hiru izendapen posibleetatik urrea, zilarra eta brontzea eusten diote urrezkoari.
Horixe da hain zuzen Zornotza kirol elkartekoen heburu nagusi.
2022-10-14
eguraldia
Gaur goizean zerua tarteka hodeitxu egongo da eta arratzaldean eguzkitsu egongo da. Goizean goiz hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa. temperatura minimoa 14 º eta maximoa 22 º
Larunbat goizean, lanbroa eta lainoa. Eguzkitsu egongo da, arratsalde-gau partean bero-hodei batzuekin. Hego-haizea ibiliko da, arratsalde-gau partean tarteka iparraldekoa.Tenperatura minimoa 14ºeta maximoa25º
Igandean eguzkitsu egongo da, tarteka hodeitsu erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Hego-haizea egongo da temperatura minimoa 16º eta maximoa 25º
EGILEAK: Jule, Izar eta Uxue.i
KURTSOA HASI DUGU
KURTSOA HASI DUGU
Ongi etorri 2022-2023 ikasturteko txiki blogeko lehen albisteetara. Kurtsoa gogotsu hasi dugu eta espero dugu kurtso osoa horrela jarraitzea. Zelaieta telebista eta txiki bloga hasi ditugu eta prentsa hurrengo astean hasiko da. Espero dugu kurtso honetan denok ondo pasatzea eta oraingo urteko zelaieta telebista, txiki bloga eta prentsa asko gustatzea.
Egileak:Garazi U. eta Ane J.
2022-06-24
2022-05-20
ALLUITZ MENDI TALDEAK IRTEERA ETA BAZKARIA ANTOLATU DITU 30. URTEURRENA OSPATZEKO
Ospakizuna ekainaren 4an egingo dute. Laga, San Pedro Atxarren eta Marua aldera egingo dute mendi irteera. Ondoren bazkaria egimgo dute.
Abadiñoko Alluitz mendi taldeak hiru hamarkada beteko ditu mendizaletasuna, kirola eta aisialdia batzen. Ekainaren 4an urteurrren eguna ospatuko dute, eta taldeak egitarau txiki bat prestatu du horretarako. Mendi irteeran egingo dute Urdaibai aldera. Lagako hondartzatik hasita, San Pedro Atxarrera eta Marua mendira igoko dute, gero bazkaria Akordan egiteko.
EGILEAK: AISSA ETA ENEKOHAMAIKETAKO JASANGARRIA
Maiatzak 18an Zigor Iturrieta eskolara etorri zen hamaiketako jasangarriari buruz hitz egitera. Geroago janaria sukaldatu zuen, hamaiketako ezberdinak erakutsi zizkigun eta azkenik sukaldatu zuena probatzen utzi zigun. Amaitzeko bokanrol bat eman zigun bakoitzari.
SAN TROKAZ JAIAK
Bi urte eta gero San Trokaz jaiak bueltatu dira. 12an eraman zuten Gerbas udaletxera eta 22ra arte egongo da . Zenbait ekintza egongo dira horietako batzuk kontzertuak eta umeentzako antzerkiak .
Egilea: Anujin
Eguraldia
Barikuan zerua tarteka hodeitsu egongo da. Goizean hego-haizea egongo da eta arratsaldean ipar aldera aldatuko da. Tenperatura minimoa eta maximoan ez da aldaketa handirik izango.
Zapatuan berriro ere zerua tarteka hodeitsu egongo da. Gauean zaparrada trumoitsua bota ditzake. Ipar-ekialdeko haizea egongo da. Tenperatura minimoan ez da aldaketarik izango, eta maximoan 6º inguru igoko da.
Igandean giro eguzkitsua izango dugu. Tenperatura minimoetan 5º igoko dira eta maximoetan ez da aldaketarik izango.
Egileak: Jon eta Izaro.
LEKAROZEKO BARNETEGIA
Datorren astean, 3.ziklokoak eskolan ez gara egongo Lekarozera goazelako. Ingelesa ikastera goaz. Irrikitan gaude!
1. zikloko irteera
GURE ESKOLA - MAIATZAK 17
Pasa den asteartean LGTBIQ+ eguna izan zen. 1990an Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentala zerrendatik kendu zuten. Egun horretan intolerantziaren aurka borrokatzen eta LGTBQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen jarraitu behar dugula gogoratzen dugu.
Egilea: Anujin.