Zelaieta telebistako 79. saioa
2022-11-25
EGURALDIA INGE ETA PAULE
2022/11/25
Zaparrada giroa. Ipar-mendebaldeko haizearekin zaparradak botako ditu eta tarteka gozo botako du, batez ere Kantauri isurialdean; balieke trumoi-ekaitzak jotzea kostaldeko lekuren batean. Arratsaldean, berriz, euria Kantauri isurialdera mugatuz joango da eta gaualderako zonalde horretan ere atertzera egingo du. Barnealdetik hasita hodeitza arinduz joango da. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, barnealdean enbarazu apur bat egingo du eta bertan giroa nahiko hotza izango da. Tenperaturak berdintsu jarraituko du; zenbait lekutan minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.
BIHAR
2022/11/26
Ateri eta nahiko giro argia. Egunsentiko behe-lainoen ostean, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak pasean ibiliko dira, baina giroa nahiko argia izango da. Hego ukituko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoek gora egingo dute; kostaldean maila epelera iritsiko dira eta barnealdean giroa freskoagoa izan.
ETZI
2022/11/27
Giro lasaia eta ateri eta arratsaldean zehar egoera aldatuz joango da. Hego ukituko haizearekin erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko badira ere, giroa atsegina izango da eta Kantauri isurialdean balio epeletara iritsiko dira tenperatura maximoak. Alabaina, arratsaldean, mendebaldetik iritsiko den fronte batekin giroa kaskartuz joango da. Kostaldean haizea mendebaldera aldatuko da eta hodei geruza lodituz joango da eta euritara joko du, batez ere Kantauri isurialdean eta mendebaldean.
Euskaraldia Luken eta Xabier
Hirugarren zikloa orion
2022-11-11
3.ZIKLOA EGURALDIA LUKEN, EÑAUT ETA ENEKO

2022/11/11
Egunaren lehenengo partean eguraldi eguzkitsua izango dugu ia denean; barnealdeko zenbait tokitan lainoa agertuko da eta kosta egingo zaio jasotzea. Hego-haizea indartu egingo da eta, horregatik, egunaren hasieran tenperatura baxua izan arren Kantauri isurialdeko maximoak 20 ºC-tik gorakoak izango dira; Mediterraneo isurialdekoak ez dira hainbeste igoko. Arratsaldean hego-ekialdean hodeiak pilatuz joango dira eta egunaren amaieran zerua hodeitsu geratuko da. Haize-bolada oso gogorrak espero dira, batez ere mendi inguruetan.

2022/11/12
Larunbatean zerua hodeitsuago egongo da, batez ere Mediterraneo isurialdean non noizean behin zaparradaren bat botako duen, bereziki ekialdean; gainerako tokietan giro eguzkitsuarekin jarraituko dute, nahiz eta zerua erabat garbi ez egon. Hegoaldeko haizea ibiliko da, indartsu, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Zerua hodeitsuago egongo denez eta haizea bizi ibiliko denez, tenperatura minimoek nabarmen egingo dute gora; baliteke tenperatura maximoak ere gradu pare bat igotzea, baina batez ere Kantauri isurialdean

2022/11/13
Igandean giro eguzkitsua nagusituko da. Eguna ostarte zabalekin hasiko dugu eta baliteke lanbroa edo lainogune batzuk sortzea. Arratsaldetik aurrera erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko dira mendebaldean. Hegoaldeko haizeak larunbatean baino indar gutxiago izango du, baina hala ere tenperatura nahiko altuekin jarraituko dugu, bereziki Kantauri isurialdean non 20 ºC-ak gaindituko diren.