2023-12-22
2023-12-21
2023-12-15
EGURALDIA
2023/12/15

Gaur atertuz joango da. Hala ere, eguneko ordu askotan hodeiak ugariak izango dira oraindik eta euria egingo du, batez ere ipar partean. Arratsaldetik aurrera atertzen joango da orokorrean, eta hegoaldean ostarte batzuk ere zabal litezke. Alabaina, baliteke kostaldean gauean ere euri pittin bat egitea. Iparraldeko haizea ibiliko da, atzo baino indar gutxiagorekin, eta tenperaturan ez da aldaketa handirik izango; orokorrean 10 ºC-ak gaindituko dira. Eguneko minimoak azken orduetan neurtuko dira.
2023/12/16

Larunbataren hasieran behe-hodei dezente izango dira, eta baita lanbroa ere. Orduak igaro hala, zenbait lekutan gehiago kostako zaion arren, altxatuz joango da eta giro eguzkitsua gailenduko da arratsaldean. Tenperatura maximoak aurreko egunekoen antzekoak izango dira. Minimoak, berriz, nabarmen jaitsiko dira eta azken orduetan neurtuko dira; baliteke gauean barnealdeko hainbat txokotan izotza botatzea. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, eta kostaldean ekialdekoa nagusituko da.
2023/12/17

Igandean giro eguzkitsua izango dugu, baina barnealdean izotza egingo du. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, Ebro ibarrean izan ezik, izan ere han lainoa sortuko da eta baliteke egun osoan ez jasotzea. Ekialdeko haize ahula ibiliko da. Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira eta barnealdeko leku askotan balio negatiboak izango dira. Kostaldeko tenperatura minimoak 3 eta 5 ºC artekoak izango dira. Tenperatura maximoetan ez da ia aldaketarik izango.
2023-11-24
EGURALDIA
EGURALDIA
2023/11/24

Gaur ipar haizea ibiliko da eta ipar isurialdean hodei ugari izango da. Behe-hodeiek zerua estaliko dute eta zirimiria egin dezake, batez ere Kantauri isurialdean, egunaren hasieran eta egunaren amaieran. Hegoaldean hodeitza saretuago egongo da. Iparraldeko haize ahula ibiliko da, eta Ebro ibarrean ziertzoa bizi samar. Tenperatura maximoetan aldaketarik ez.
2023/11/25

Larunbat arratsaldean hobera egingo du pixka bat. Goizaldean eta goizean zerua estalita egongo da eta euria eta zirimiri apur bat egingo du Kantauri isurialdeko zenbait lekutan. Arratsaldean atertu eta ostarteak zabalduko dira pixkanaka. Mediterraneo isurialdean giro eguzkitsua izango da eguerditik aurrera. Ekialdeko eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak, 10-14 ºC artekoak izango dira. Gauean, ostarteak irekiko direnez, nabarmen hoztuko du.
2023/11/26

Igandean behe-lainoa jaso ostean giro eguzkitsua izango dugu. Zerua ez da erabat urdin ikusiko, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak tartekatuko baitira. Ekialdeko haizea nagusituko da, baina arratsaldean kostaldean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura maximoetan ez da aldaketarik izango eta minimoak hotzak izango dira; baliteke barnealdeko zenbait lekutan izotza egitea, bereziki Araban eta Nafarroan.
2023-11-17
EGURALDIA.
2023/11/17

Goizean goizeko hodeiak desagertzen joango dira goizak aurrera egin ahala eta arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da, soilik goi-hodei batzuk ikusiko ditugu. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta 20 ºC-tik behera geratuko dira. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da.
2023/11/18

Larunbatean giro eguzkitsua izango dugu. Egunsentian behe-lainoa sortuko da eta egunaren gainerako orduetan hodei gutxi agertuko da zeruan, soilik goi-hodei batzuk. Hego-osagaiko haize ahula ibiliko da eta arratsaldean tarteka iparraldekoa. Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira eta barnealdeko zenbait puntutan, 5 ºC azpitik egongo dira. Kostaldean 10 ºC inguruan ibiliko dira. Maximoak, berriz, nabarmen igoko dira eta lurraldearen toki gehienetan 20 ºC-ren muga gaindituko dute.
2023/11/19

Igandean giro eguzkitsua nagusituko da eta tenperatura apur bat jaitsiko da. Behe-lainoa sortuko da hasieran, baina goizak aurrera egin ahala desegin eta eguzkitsu geratuko da. Egunaren bukaeran behe-hodeiak ugaritu egingo dira Kantauri isurialdean. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da goizean eta arratsaldetik aurrera ipar-osagaitik finkatuko da. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira eta minimoetan ez dugu gorabehera handirik sumatuko.
2023-11-10
EGURALDIA

2023/11/10

Larunbatean zerua estalita eta euria. Fronte bero batek lurraldeari eragingo dio, zerua estalita utziko du eta tarteka euria egingo du; goizean edonon busti dezake baina zaparradak ugariagoak izan daitezke ipar isurialdean. Arratsaldean leku gehienetan atertu egingo du, baina gauean Kantauri isurialdera zaparradak sartuz joango dira itsasotik. Haizea hego-mendebaldetik ibiliko da ia ordu gehienetan, tarteka harrotuta ibiliko da, eta tenperatura maximoak 17-19 ºC artekoak izango dira.
2023/11/12

Hodeitza arinduz joango da. Goizaldean eta goizean goiz zerua lainotuta egongo da eta zaparrada batzuk botako ditu, batez ere Kantauri isurialdean. Alabaina, goizean zehar atertu egingo du eta hodeitza zulatuz joango da. Ondorioz, eguerditik aurrera hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Tenperatura maximoak baliteke graduren bat gorago gelditzea. Mendebaldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean norabide aldakorrekoa geldituko da
2023-10-23
2023-06-09
2023-06-01
2023-05-26
2023-05-19
EGURALDIA

2023/05/19
Giro ezegonkorragoa. Zaparrada batzuk botako ditu han-hemenka, batez ere egunaren lehenengo zatian eta ondoren gauean. Arratsaldean euria egiteko probabilitatea txikiagoa izango da eta hodeitza zertxobait zulatuago egon daiteke. Hegoaldean, berriz, giroa argiagoa izango da eta giro lehorrak jarraipena izango du. Iparraldeko haizeak zakar joko du, batez ere arratsaldean hotz sentsazioa areagotuz. Tenperaturari dagokionez, gorabehera handirik ez, oro har, 15 eta 18 ºC artean mugituko dira.

2023/05/20
Giro nahasia, zaparrada batzuekin. Han-hemenka zaparrada batzuk botako ditu, bereziki Kantauri isurialdean eta egunaren lehenengo partean, eta baliteke goizaldean eta goizean goiz zaparrada hauek mardulagoak izatea. Hegoaldean, berriz, hodeitza zulatuago egongo da eta apenas tantarik botako duen. Haizea ipar-mendebaldetik ibiliko da eta enbarazu egiten jarraituko du, bereziki Ebro ibarrean. Tenperaturan ez da aldaketarik espero.

2023/05/21
Igandean goi-geruzetako ezegonkortasunari loturiko zaparradekin jarraituko dugu. Zeruan hodeiak gailenduko dira eta noizbehinka zaparrada batzuk bota ditzake, egunaren lehenengo partean batez ere Kantauri isurialdean. Arratsaldean euria barnealdera zabaldu liteke. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, haizeguneetan biziago, eta tenperaturak berdintsu jarraituko du.
2023-05-12
EGURALDIA

2023/05/12
Zaparradek jarraipena izango dute eta tenperatura apur bat jaitsiko da. Goizean zaparradak sarriago botako ditu eta mardulagoak izango dira eta batez ere Kantauri isurialdean botako baditu ere, Araba eta Nafarroa erdialdera ere iritsiko dira, baina tartekatuagoak eta ahulagoak izango dira. Ipar-mendebaldeko haizea eta giroa freskoa izango da; maximoak 12-16 ºC artekoak izango dira.

2023/05/13
Larunbatean zaparradak tartekatuagoak izango dira. Iparraldeko haizearekin itsasotik zaparradak sartuz jarraituko duten arren eta lurraldearen ipar-ekialdean tarteka mardul bota badezake ere, batez ere Nafarroa ipar partean eta Lapurdin, oro har, euririk gabeko tarteak aurreko egunekoak baino luzeagoak izango dira; hegoaldera apenas iritsiko den tantarik. Haizea momentu batzuetan bizi xamar ibiliko da eta tenperaturan ez da gora-behera handirik espero.

2023/05/14
Igandean euri batez ere egunaren lehen partean egingo du. Aurreko egunetan bezala hodeigune trinkoak sartuko dira itsasaldetik eta zaparradak botako ditu tarteka, batez ere Kantauri isurialdean. Arratsaldean zaparradak bakanagoak izango dira, aterruneak luzatu egingo dira. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, baina baliteke tenperatura maximoak apur bat igotzea.
2023-05-11
Zelaieta telebistako 93. saioa
Zelaieta telebistako 93. saioa
Aldaketa bat egin dogu, atzo ipini genuen bideoan Basondoko 2. ziklokoen argazkiak ipintzea ahaztu zitzaizkigun. 😂
2023-05-05
EGURALDIA
GAUR

2023/05/05
Giro lehor eta eguzkitsuarekin jarraituko dugu, eta tenperaturan ere ez da aldaketa handirik espero. Goizean goiz lanbroa ager daiteke zenbait txokotan, baina gainerako orduetan zerua nahiko garbi egongo da, goi-hodei eta erdi mailako hodei batzuekin. Goizean haizea ahul ibiliko da, norabide finkorik gabe, eta arratsaldean brisa sartuko da kostaldean. Arratsaldean ipar-ekialdeko haizea indartu egingo da barnealdean, bolada gogor batzuekin. Tenperatura maximoei dagokienez, aldaketa gutxi, 25 ºC ingurukoak izango dira berriro ere.
BIHAR

2023/05/06
Larunbat arratsaldean ezegonkortzera egingo du. Goizean oraindik ere ostarteak gailenduko dira; lehen orduetan lanbroa ager daiteke eta erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk ere izango dira. Arratsaldean, berriz, bero-hodeiak garatuko dira eta era irregularrean zaparrada batzuk botako ditu; ekaitzak ere jo dezake. Arratsaldean ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean bizi samar. Tenperatura zertxobait jaitsiko da.
ETZI

2023/05/07
Igandean hodei ugari pilatuko da ipar isurialdean eta euri txikia egingo du, batez ere Kantauri isurialdean; arratsaldean, ordea, atertzera egingo du. Hegoaldean zailagoa izango da euria egitea, baina hodei ugari izango da. Arratsaldean, alabaina, ostarteak irekiko dira. Iparraldeko haizea ibiliko da, zakar samar Ebro ibarrean, eta tenperatura dezente jaitsiko da; eskualde gehienetan balio altuenak 20 ºC ingurukoak izango dira.
2023-04-28
EGURALDIA
EGURALDIA
OSTIRALA

2023/04/28
Barnealdean bero eta hodeiak ugarituz. Goizean hodeiak eta ostarteak, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira, baina eguerdirako dezente ugarituko dira eta estaltzera egingo du. Gainera, arratsalde-gau partean bero-hodeiak garatu daitezke eta zaparrada trumoitsuren bat bota dezake, batez ere mendebaldean. Tenperaturan ia ez da egongo aldaketarik eta 25 eta 30 ºC artekoak izango dira barnealdean eta kostaldean 20 ºC ingurukoak. Arratsalde erdialdetik aurrera, Bizkaiko kostaldetik hasita, haizea ipar-mendebaldetik finkatuz joango da eta iluntzerako haizearen norabide aldaketa denean gauzatuko da; horrek astebururako eguraldiaren aldaketa ekarriko du.
LARUNBATA

2023/04/29
Larunbatean tenperatura maximoek nabarmen egingo dute behera eta 20 ºC ingurukoak izango dira, zertxobait altuagoak Nafarroa hegoaldean. Bestalde, giroa ezegonkortu egingo da; goizean ipar partean zerua lainotuta eta euri pixka bat egin dezake modu sakabanatuan eta hegoaldean hodeitza nahiko zulatuta agertuko da eta ateri. Arratsaldean, aldiz, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradak botako ditu eta baliteke ekaitzak jotzea, batez ere barnealdean. Mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da.
IGANDEA

2023/04/30
Igandean ipar partean giro motela eta euria egingo du eta hegoaldean hodeitza zulatuago eta ateri. Kantauri isurialdean zerua lainotuta egongo da eta tarteka euria egingo du edo zaparrada txikiak botako ditu. Mediterraneo isurialdean, berriz, hodei geruza ez da hain trinkoa izango eta orokorrean ateri egongo da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, biziago kostaldean eta Ebro bailaran. Tenperatura koska bat beherago geldituko da.da.
2023-04-21
EGURALDIA
2023-04-21


Larunbatean tenperaturak behera egingo du eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, zaparrada batzuekin ekialdean. Goizaldean euri apur bat egin dezake, batez ere ekialdean, baina goizean goizetik eta mendebaldetik ekialdera hodeiak gutxitu egingo dira, eta lurraldearen zati handi batean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Nafarroa ekialdean eta Pirinioetan zaparrada batzuk bota ditzake eta ez da baztertzen tarteka trumoiak jotzea. Tenperatura maximoak 20 ºC ingurukoak izango dira eta haizea aldakor ibiliko da.
2023-04-23

Igandean lainotuago eta euri pixka bat. Goizean haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta hodeiak ugaritu egingo dira, bereziki ipar isurialdean. Gainera, litekeena da arratsaldean eta gauean euria egitea, euri txikia. Aldaketa gutxi tenperatura maximoetan.
2023-03-31
2023-03-24
EGURALDIA
EGURALDIA

2023/03/24
Gaur euri apur bat egingo du eta giro freskoagoa izango dugu. Zerua lainotuta egongo da, ipar partean bereziki eta goizean zehar euri apur bat egingo du. Arratsaldean euri kontuak alde batera utziko ditugu eta hodeiak gutxitzen joango dira. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura jaitsiko da, arratsaldearen hasieran kostaldean 18 ºC-ren bueltan ibiliko da eta 14-16 ºC inguruan barnealdean.

2023/03/25
Larunbatean eguraldiak argitzera eta epeltzera egingo du. Goizaldean eta goizean goiz zerua tarteka hodeitsu egongo da leku askotan. Goizak aurrera egin ahala ostarteak nagusitzen joango dira eta egunaren erdialdeko orduetan eta arratsaldean tarteka eguzkitsu egongo da. Ilunabarrean berriro ere hodeiak ugaritzen joango dira eta egunaren amaieran euria egin dezake ipar partean. Hegoaldeko haizea ibiliko da, gauean hego-mendebaldetik finkatuko da eta indarra hartuko du. Eguneko tenperaturak gora egingo du.
EGURALDIA

2023/03/26
Igandean giro motela izango dugu eta noizean behin euria egingo du. Zerua lainotuta egongo da eta tarteka zaparradak botako ditu, bereziki goizaldean eta gauean. Egunaren erdiko orduetan hodeitza ez da horren trinkoa izango eta litekeena da ateri eustea. Haizea mendebal/ipar-mendebaldetik sartuko da eta tarteka harro ibiliko da, bereziki kostaldean; bertan arratsaldean eta gauean haize-boladak gogorrak izango dira. Eguneko tenperaturak nabarmen egingo du behera
2023-03-17
2023-03-03

2023/03/03
Gaur beste egun batez hodei ugari izango da. Noizbehinka euri apur bat egin dezake, batez ere Kantauri isurialdean; bertan hodeitza hegoaldean baino trinkoagoa izango da, baina arratsalde-gauean ostarteak ager daitezke. Nafarroan, bereziki ekialdean, hodeiak urdinguneekin tartekatuko dira. Haizeak iparraldetik eta ipar-mendebaldetik joko du, eta termometroetan ez da ia gorabeherarik izango: beroenak 7-11 ºC artekoak izango dira.

2023/03/04
Larunbatean orduek aurrera egin ahala jasotzera egingo du. Goizaldean eta goizean goiz oraindik tarteka hodeitsu egongo da, batez ere Kantauri isurialdean eta mendebaldean, eta ez da baztertzen tarteka tantaren bat edo beste botatzea. Goiza aurrera joan ahala hodeiak eta ostarteak geratuko dira zeruan. Araba hegoaldean, eta Nafarroa erdialde eta hegoaldean, hasieratik larunbata eguzkitsua izango da. Haizea suabe ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdeko ukituarekin kostaldean. Tenperatura maximoek beste koska bat egingo dute gora, eta beroenak 9-13 ºC artekoak izango dira.

2023/03/05
Igandean eguraldia eguzkitsua izango da oro har. Kantauri isurialdean, batez ere kostaldetik gertu, behe-hodeien tarteak izango ditugu goizean eta gauean, eta erdialdeko orduetan zerua garbiago egongo da. Lurraldearen gainerako tokietan eguzkia gailenduko da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin gauean, batez ere Araba eta Nafarroa hegoaldean. Haizeak hego ukitua izango du eta tenperatura igo egingo da; beroenak 13-15 ºC artekoak izango dira. Kostaldean brisa sartuko du erdialdeko orduetan.