2023-04-28

Zelaieta telebistako 91. saioa

Zelaieta telebistako 91. saioa



ASTEKARIA

 

EGURALDIA

 EGURALDIA

OSTIRALA

2023/04/28

Barnealdean bero eta hodeiak ugarituz. Goizean hodeiak eta ostarteak, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira, baina eguerdirako dezente ugarituko dira eta estaltzera egingo du. Gainera, arratsalde-gau partean bero-hodeiak garatu daitezke eta zaparrada trumoitsuren bat bota dezake, batez ere mendebaldean. Tenperaturan ia ez da egongo aldaketarik eta 25 eta 30 ºC artekoak izango dira barnealdean eta kostaldean 20 ºC ingurukoak. Arratsalde erdialdetik aurrera, Bizkaiko kostaldetik hasita, haizea ipar-mendebaldetik finkatuz joango da eta iluntzerako haizearen norabide aldaketa denean gauzatuko da; horrek astebururako eguraldiaren aldaketa ekarriko du.



LARUNBATA

2023/04/29

Larunbatean tenperatura maximoek nabarmen egingo dute behera eta 20 ºC ingurukoak izango dira, zertxobait altuagoak Nafarroa hegoaldean. Bestalde, giroa ezegonkortu egingo da; goizean ipar partean zerua lainotuta eta euri pixka bat egin dezake modu sakabanatuan eta hegoaldean hodeitza nahiko zulatuta agertuko da eta ateri. Arratsaldean, aldiz, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradak botako ditu eta baliteke ekaitzak jotzea, batez ere barnealdean. Mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. 






IGANDEA

2023/04/30

Igandean ipar partean giro motela eta euria egingo du eta hegoaldean hodeitza zulatuago eta ateri. Kantauri isurialdean zerua lainotuta egongo da eta tarteka euria egingo du edo zaparrada txikiak botako ditu. Mediterraneo isurialdean, berriz, hodei geruza ez da hain trinkoa izango eta orokorrean ateri egongo da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, biziago kostaldean eta Ebro bailaran. Tenperatura koska bat beherago geldituko da.da.

2023-04-21

Zelaieta telebistako 90. saioa

                Zelaieta telebistako 90. saioa


 

EGURALDIA



2023-04-21

GAUR
 Gaur goizean giro eguzkitsua izango dugu eta arratsaldean ezegonkortasuna handituko da. Goizean eguzkia izango da protagonista, ia ez dugu hodeirik ikusiko, baina, arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeiak ugaritu eta giroa ezegonkortuko da. Baliteke han-hemenka zaparradak botatzea, eta batzuk trumoitsuak izatea. Tenperatura maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira. Barnealdean hegoaldeko haizea ibiliko da. Kostaldean ekialdeko haizea nagusituko da, baina azken orduetan mendebal/ipar-mendebaldera aldatu eta indarra har dezake.


2023/04/222023/04/222023/04/22
2023-04-22


Larunbatean tenperaturak behera egingo du eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, zaparrada batzuekin ekialdean. Goizaldean euri apur bat egin dezake, batez ere ekialdean, baina goizean goizetik eta mendebaldetik ekialdera hodeiak gutxitu egingo dira, eta lurraldearen zati handi batean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Nafarroa ekialdean eta Pirinioetan zaparrada batzuk bota ditzake eta ez da baztertzen tarteka trumoiak jotzea. Tenperatura maximoak 20 ºC ingurukoak izango dira eta haizea aldakor ibiliko da.




2023-04-23


Igandean lainotuago eta euri pixka bat. Goizean haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta hodeiak ugaritu egingo dira, bereziki ipar isurialdean. Gainera, litekeena da arratsaldean eta gauean euria egitea, euri txikia. Aldaketa gutxi tenperatura maximoetan.

ASATEKARIA 2023-4-21