2025-02-21
2025-02-14
EGURALDIA
2025/02/14

Gaur hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira eta giroa epela izango da. Ia lurralde osoan beroenak 16-18 ºC artean ibiliko dira. Egunaren hasieran hodei dezente izango dugu oraindik, batez ere ipar partean, behe-lainoa ere bai barnealdeko hainbat txokotan; goizak aurrera egin ahala hodeiak desegiten joango dira eta ostarte geroz eta zabalagoak agertuko dira. Era horretan, eguerdi inguruan eta arratsaldean giroa eguzkitsua izango da. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean ekialdekoa.
2025/02/15

Larunbata giro eguzkitsuarekin igaroko dugu, eta tenperatura 20 ºC ingurura iritsiko da Kantauri isurialdean. Araban eta Nafarroa erdi eta hegoaldean aurreko egunekoaren oso antzekoa izango da baina, Kantauri isurialdean, hego-haize biziagoak tenperatura 20 ºC ingurura igoaraziko du. Mendi inguruetan haizeak traba egingo du, zakar ibiliko da tarteka. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira, baina giroa argia izango da ia egun osoan.
2025/02/16

Igandean aldaketa batzuk espero ditugu eguerditik aurrera. Eguna ildo beretik hasiko dugu, hego-haizearekin eta giro eguzkitsuarekin, baina, eguerdi inguruan, haizeak ipar-mendebaldera edo iparraldera egingo du eta Kantauri isurialdean tenperatura maximoak jaitsi egingo dira. Horrekin batera, hodeiak ugaritu egingo dira, baina euria egiteko probabilitatea nahiko baxua izango da. Goizean goiz lainoa izango da Ebro ibarrean.