2026-05-22

ASTEKARIA

 

ZELAIETA TELEBISTA 153.SAIOA

 ZELAIETA TELEBISTA 153.SAIOA




EGURALDIA

 2026-05-22


Gaur ere giro eguzkitsu eta beroa izango dugu. Egunsentian lanbro apur bat ager daiteke eta tenperatura minimoak altuagoak izango dira. Arratsaldean bero-hodei batzuk ager daitezke barnealdean, baina ez dute ondoriorik izango. Tenperatura maximoak 30-35 ºC artean ibiliko dira eta beroa izango da protagonista. Ekialdeko eta hego-ekialdeko haizea ibiliko da, indar handirik gabe, eta eguerditik aurrera brisa sartuko da kostaldean; gauean litekeena da haizeak mendebaldera egitea kostaldean, bolada gogorrekin.


 2026-05-23



Larunbatean eguerditik aurrera ipar-ekialdeko haizea sartuko da eta, horren ondorioz, tenperatura ez da aurreko egunetan bezain altua izango Kantauri isurialdean, bereziki kostaldean; bertan beroenak 30 ºC azpitik geratuko dira. Gainerako tokietan, berriz, bero zakarra izango da berriro. Zerua oskarbi egongo da, goizaldean eta arratsaldean bero-hodei batzuekin barnealdean. Pirinioetan baliteke ekaitzen bat sortzea.

 2026-05-24


Igandean bero handia egingo du berriro. Iparraldeko haizearen ordez, ekialdeko haizea ibiliko da eta, ondorioz, Kantauri isurialdean tenperatura igo egingo da aurreko egunarekin alderatuz. Gainerako tokietan maximoek ildo beretik jarraituko dute. Zerua oskarbi agertuko da, baina arratsaldean barnealdean bero-hodei batzuk ager daitezke. Pirinioetan arratsaldean trumoi-ekaitzak jo dezake puntualki.



2026-05-08

ZELAIETA TELEBISTA 152.SAIOA

 ZELAIETA TELEBISTA 152.SAIOA




ASTEKARIA

 

EGURALDIA



 2026-05-8



Gaur, ostirala, goizean giro eguzkitsua eta arratsaldean ezegonkortasun lerro batek trumoi-zaparrada batzuk utziko ditu. Hego-hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak apur bat igoko dira, batez ere Kantauri isurialdean. Barnealdeko behe-lainoak desegin ostean, goiza eguzkitsua izango da ia lurralde osoan. Arratsaldean, berriz, hegoaldetik iparraldera mugituko den ezegonkortasun lerro batek zaparrada batzuk utziko ditu eta ekaitzak ere jo dezake; ekaitzekin haizea asko zakartuko da eta baliteke tamaina txikiko txingorra egitea. Alabaina, zaparrada horiek azkar samar igaroko dira, eta arratsalde-gauean ostarte zabalak agertuko dira berriro.


2026-05-9



Larunbatean hego-ekialdeko haizearekin jarraituko dugu. Mendialdeetan nabarmenduko da bereziki eta tenperatura maximoak 18-24 ºC artekoak izango dira. Zeruan, aurreko egunetan baino hodei gehiago agertuko dira goizean; oro har, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira, eta baliteke euri-zarrasta txikiren bat egitea, batez ere barnealdean. Arratsaldean, berriz, hodei geruza trinkoagoa izango da eta ez da baztertzen zaparrada bakan batzuk egitea, batez ere Nafarroan. Goizean goiz behe-lainoa sortu liteke Ebro ibarrean.


2026-05-10



Igandean ezegonkortasun apur batekin jarraituko dugu, batez ere arratsaldean. Goizean giroa lasaia eta eguzkitsua izango da. Arratsaldean, ordea, bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke zaparrada batzuk botatzea lurraldean sakabanatuta eta ekaitzak jotzea. Hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, eta arratsaldean brisa ibiliko da kostaldean. Tenperaturan ez da gora-beherarik espero.


2026-04-24

ZELAIETA TELEBISTA 151.SAIOA

 ZELAIETA TELEBISTA 151.SAIOA






ASTEKARIA

 

EGURALDIA

 2026-04-24


Hodeitsu egongo da, orokorrean erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Arratsaldean hodeitza trinkoagoa iritsiko zaigu hegoaldetik eta baliteke euria eta zaparrada trumoitsuak egitea, batez ere hegoaldean eta mendebaldean. Eguerdi inguruan lasaialdi txiki bat izango da. Goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko da; eguerdian ipar-mendebaldera egingo du kostaldean eta arratsaldean iparraldera egingo du barnealdean. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira.


 2026-04-25


Larunbatean hodei ugarirekin jarraituko dugu ipar isurialdean eta giro argiagoarekin hegoaldean. Hegoaldean arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke zaparrada trumoitsu batzuk botatzea han-hemenka. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta tenperatura maximoak beste pixka bat jaitsiko dira, bereziki ipar isurialdean.


 2026-04-26


Igandean antzeko eguraldiarekin jarraituko dugu. Behe-hodei ugari izango da ipar isurialdean, hala ere ostarteak zabalduko dira eguerdi inguruan. Hegoaldean eguzkitsu egongo da; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada bakan batzuk egin ditzake. Norabide aldakorreko haizea ibiliko da eta arratsaldean ipar/ipar-ekialdetik finkatuko da, bolada gogor batzuekin Araban. Tenperatura maximoak pixka bat igoko dira.