SAN BLAS
Otsailak 3an domekan San Blas eguna ospatzen da. Euskal herrian jai hau oso ezaguna da baina ez dakigu askorik bere jatorriari buruz. IV. mendean Blas de Sebaste mediku eta obispoa izan zen, garai hartako kristau asko bezala jazarpena bizi izan zen eta 316.urteko Otsailak 3an atxilotu eta hil zuten. Baserritar bati eztarriko gaitza mirari baten bidez sendatu zion, hori dela eta egun honetan San Blas hariak bedeinkatzen dira.
Horrez gain Abadiñon urtero feriarik garrantzitsuenetarikoa ospatzen da, bertan nekazariak, abeltzainak, baserriko tresnariak, idi demak eta euskal produktuak izaten ditugu ikusgai, guzti hau musika eta jai giroan.
Ezin ditugu ahaztu erroskilla eta San Blas opilak.
Egileak: Ibrahima eta Urko
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Idatzi hemen zure iritzia