Abadiño Ohorezko Mailara igo daiteke eta klubak partidua ikusteko doako sarrerak jarri ditu.
Traña-Matienako jaietan ospakizunerako beste motibo bat emateko prest daude Abadiño futbol taldeko jokalariak. Zapatuan, 16:30ean, Lekeitioren kontra jokatuko dute Astolan, eta irabaziz gero Ohorezko Mailara igoko dira, Bizkaiko kategoria nagusira. Aurten, Iurretako eta Elorrio ari dira bertan.
Sanprudentzioak ekimenez beteta datoz zapatuan: Gazte Eguna da, paella txapelketa dago...
baina klubak Astolan gura ditu zalea. Hori dela eta, honako erabakia hartu dute: zelairako sarrera doakoa izango da.
Egileak: Ager B, Itzal
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Idatzi hemen zure iritzia