2024-05-24
EGURALDIA
2024/05/24
Giroa egonkortu eta tenperaturak gora egingo
du, batez ere barnealdean. Goizean goiz behe-lainoa eta hodeiguneak izango
ditugu, baina poliki-poliki eguzkiak xurgatu egingo ditu, ostarte zabalekin
gelditu arte; baliteke Kantauri isurialdean eguerdi partean hodeigune batzuk
sortzea, batez ere mendi inguruetan, baina ez lukete traba handirik egingo eta
arratsaldean desegiten joango lirateke. Haizea ahul ibiliko goizean, hego ukitu
txiki batekin, eta arratsaldean brisa altxatuko du. Egunsenti hotz baten ostean,
tenperaturak gora egingo du eta maximoak 18-20 ºC ingurukoak izango dira
kostaldean eta 20-23 ºC artekoak gainerako lekuetan.
2024/05/25
Udaberriko giro
dotorea; eguzkitsu egongo da eta tenperaturak nabarmen egingo du gora, batez
ere barnealdean. Egunsentiko behe-lainoak desegin ostean, giro eguzkitsua
gailenduko da; goi-hodeiak saretuta iritsiko dira. Eguzkiak giroa epelduko du
eta maximoak kostaldean 22-23 ºC-ren bueltan geldituko dira, eguerditik aurrera
brisa altxatuko da, eta barnealdean eguneko beroenak 25 ºC-ra gerturatuko dira.
2024/05/26
Igandean fronte txiki batek hodeiak bultzatuko ditu
eta tenperaturak behera egingo du. Goizean haizea ipar-mendebaldetik finkatuko
da eta pixkanaka zerua lainotuz joango da, lehenik kostaldean eta gero hodeiak
barnealdera hedatuz joango dira. Baliteke han-hemenka zirimiria egitea, batez
ere iparraldeko mendi inguruetan eta arratsaldean. Tenperatura maximoak jaitsi
egingo dira eta 20 ºC-ren bueltan geratuko dira lurraldearen zati handi batean,
eta baliteke altuagoak izatea lurraldearen hegoaldean, non ostarteak nagusituko
diren.
2024-05-17
OHARRA
Kaixo, familia!
Udaletik abisua jaso dugu, herriko parkeak oso zikin eta naz-
kagarri gelditzen direla. Sarritan, zabor ontziak hutsik ageri
dira, eta zikinkeria guztia lurrean zehar zabalduta.
Eskolan ere somatu dute jolastokia lehen baino zikinago
egoten dela, batez ere ikasleek hamaiketakoa jan ondoren.
Guraso garen heinean, guri dagokigu gure seme-alabei
transmititzea herritar guztion ardura dela (ume, gazte zein
heldu) herria zaindu eta garbi mantentzea.
Gure seme-alabek espazio komunetan izan beharreko jarre-
ra egokiak barneratzea, gure ardura da. Mesedez, etxeetan
hausnarketa egitera animatzen zaituztegu eta guztion artean
bide garbiago bat egitera animatzen zaituztegu!!
Gure herria zaindu, Abadiño garbi mantendu!!!