2024-05-24

EGURALDIA

 

2024/05/24

Giroa egonkortu eta tenperaturak gora egingo du, batez ere barnealdean. Goizean goiz behe-lainoa eta hodeiguneak izango ditugu, baina poliki-poliki eguzkiak xurgatu egingo ditu, ostarte zabalekin gelditu arte; baliteke Kantauri isurialdean eguerdi partean hodeigune batzuk sortzea, batez ere mendi inguruetan, baina ez lukete traba handirik egingo eta arratsaldean desegiten joango lirateke. Haizea ahul ibiliko goizean, hego ukitu txiki batekin, eta arratsaldean brisa altxatuko du. Egunsenti hotz baten ostean, tenperaturak gora egingo du eta maximoak 18-20 ºC ingurukoak izango dira kostaldean eta 20-23 ºC artekoak gainerako lekuetan.


2024/05/25

Udaberriko giro dotorea; eguzkitsu egongo da eta tenperaturak nabarmen egingo du gora, batez ere barnealdean. Egunsentiko behe-lainoak desegin ostean, giro eguzkitsua gailenduko da; goi-hodeiak saretuta iritsiko dira. Eguzkiak giroa epelduko du eta maximoak kostaldean 22-23 ºC-ren bueltan geldituko dira, eguerditik aurrera brisa altxatuko da, eta barnealdean eguneko beroenak 25 ºC-ra gerturatuko dira.


2024/05/26

Igandean fronte txiki batek hodeiak bultzatuko ditu eta tenperaturak behera egingo du. Goizean haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eta pixkanaka zerua lainotuz joango da, lehenik kostaldean eta gero hodeiak barnealdera hedatuz joango dira. Baliteke han-hemenka zirimiria egitea, batez ere iparraldeko mendi inguruetan eta arratsaldean. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta 20 ºC-ren bueltan geratuko dira lurraldearen zati handi batean, eta baliteke altuagoak izatea lurraldearen hegoaldean, non ostarteak nagusituko diren.

 

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia