2024-10-18

EGURALDIA

 


2024/10/18


Gaur, ostirala, eguraldia egonkortuz joango da. Alabaina, goizean Kantauri isurialdean, eta batez ere Gipuzkoa ipar-ekialdean, Nafarroa ipar partean eta Ipar Euskal Herrian tarteka zaparradak botako ditu; arratsaldean atertuz joango da. Gainerako zonaldeetan, ordea, apenas egingo duen euririk eta ostarte batzuk ere ireki daitezke. Arratsaldeak aurrera egin ahala, fronte bero bati loturiko hodeitza iritsiko zaigu mendebaldetik eta baliteke gauean han-hemenka euri txikia edo zirimiria egitea. Tenperatura maximoak 15-20 ºC artekoak izango dira Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta goizean zehar baretuz joango da.


2024/10/19


Larunbatean beste pixka bat igoko da tenperatura. Goizaldean eta goizean goiz lainotuta egongo da eta han-hemenka zirimiria egingo du. Gainerako orduetan ostarteak izango dira; hala ere, arratsaldean Kantauri isurialdean noizbehinka zaparradaren bat edo beste sar daiteke itsasaldetik. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du, eta gaualderako ahuldu eta aldakor geldituko da. Tenperatura maximoak 18 eta 22 ºC artekoak izango dira.


2024/10/20


Eguzkitsu eta hego haizearekin tenperaturak nabarmen egingo du gora. Hego-haizea ibiliko da, eta termometroak Kantauri isurialdean 25-26 ºC-ra iritsiko dira, eta gradu batzuk beherago geratuko dira hegoaldean. Goizean zeruan erdi mailako hodei eta goi-hodeiak agertuko dira, baina eguerdirako saretuz joango dira; baliteke barnealdean goizaldean behe-laino batzuk sortzea. Hego haizea mendi gainetan harrotuta ibiliko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia