2024/10/25
Gaur fronte hotz aktibo batek lurraldea zeharkatuko du eta eguraldia goitik behera aldatuko da. Goizean goizetik zerua oso hodeitsu agertuko da eta denean egingo du euria, erruz hainbat lekutan. Ez da baztertzen ekaitzak jo dezakeenik. Arratsaldetik aurrera mendebaldean atertzera egingo du, zaparradak tartekatuagoak izango dira. Ekialdean, aldiz, Nafarroan batez ere, arratsaldean zaparrada-giroak jarraipena izango du. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean, eta tenperatura 20 ºC azpitik geratuko da.
2024/10/26
Larunbatean giro ezegonkorrarekin jarraituko dugu. Goi-geruzan askatutako depresio bat mugituko da penintsularen iparraldetik hegoaldera, eta, horren ondorioz, giroa nahasia izango da. Zaparradak egingo ditu, ugariagoak ipar partean, batez ere ekialdean. Haizearen norabidea aldatuz joango da; tarteka mendebaldekoa izango da, eta arratsaldean iparraldekoa. Tenperatura antzekoa edo zertxobait baxuagoa izango da.
2024/10/27
Igandean giro nahasiarekin jarraituko dugu. Zerua nahiko lainotuta agertuko da eta euria egingo du; noizbehinka gogotik egin dezake euria. Egunaren amaieran aterruneak luzatuz joango dira. Iparraldeko haizearekin tenperaturan ez da gorabehera handirik espero, eta berriz ere 20 ºC azpitik geratuko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Idatzi hemen zure iritzia