2024/11/08

Gaur, ostirala, giroa argia izango da, aurreko egunetan baino hodeitza handiagoarekin. Goizean goiz hegoaldean lainoa eta behe-hodeiak agertu dira. Goizak aurrera egin ahala erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituz joango dira, baina arratsaldean baliteke ostarte zabalak agertzea. Gauen berriro hodeitza handitu egingo da eta ipar partean euri pixka bat egin dezake. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoetan ez da gorabehera handirik izango, zertxobait jaits daitezke.
2024/11/09

Larunbatean giroa freskoagoa eta goibelagoa izango da. Goizean hodei dezente agertuko dira eta noizean behin euria egingo du, batez ere Kantauri isurialdean, bertan zaparrada mardulagoren bat bota dezake. Arratsaldeak eta gauak aurrera egin ahala atertzera egingo du eta ostarteak irekiko dira. Tenperaturak behera egingo du, garairako ohikoagoak diren balioetara itzuliko da, eta maximoak 16-19ºC-ren bueltan geldituko dira. Ipar-mendebaldeko eta mendebaldeko haizea ibiliko da, goizean kostaldean bizi ibiliko da.
2024/11/10

Igandean giroa goibelagoa izango da. Behe-hodei dezente agertuko dira, batez ere Kantauri isurialdean, bertan motel egongo da eta noizean behin euria egingo du. Goizean hegoaldeko haize suabea ibiliko da eta arratsaldean iparraldera egingo du. Goizean goizeko tenperatura aurrekoa egunetakoa baino hotzagoa izango da, maximoak, aldiz, larunbatekoen antzerakoak izango dira.
.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Idatzi hemen zure iritzia