2024/11/15

Ostiralaren hasieran hegoaldean lainoguneak eta behe-hodeiak agertuko dira; goiza aurrera joan ahala garbituz joango da, baina zenbait lekutan kostako zaio jasotzea eta baliteke zerua hodeitsu egotea egun osoa, batez ere Ebro bailaran. Iparraldean giroa eguzkitsua izango da, eguerditik aurrera erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko diren arren. Hego-haizea ibiliko da, indartsuago. Kantauri isurialdeko tenperatura maximoek gora egingo dute, hegoaldeko altuenetan aldaketa handirik ez, zenbait lekutan jaits daitezke, batez ere lainopean egongo diren tokietan.
2024/11/16

Larunbatean ez da aldaketa handirik espero. Iparraldean giroa eguzkitsua izango da berriro, zerua tarteka hodeitsu egongo den arren, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, batez ere egunaren erdiko orduetan. Hegoaldean lainoa eta behe-hodeiak agertuko dira egunaren hasieran eta zenbait tokitan iraunkorrak izan daitezke. Hego-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoek ildo beretik jarraituko dute. Tenperatura minimoak altuagoak izango dira, baina barnealdeko zenbait tokitan hotza egingo du egunsentian.
2024/11/17

Igandean aldaketak izango dira, batez ere Kantauri isurialdean. Eguna eguzkitsu hasiko da eta behe-lainoarekin, baina goiz partean jasoko du. Goizean, mendebaldetik hasita, hodeiak ugaritu egingo dira eta baliteke zirimiri pixka bat egitea. Goizean haizeak hego-osagaitik mendebaldera egingo du, eta egunaren bigarren partean ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperatura maximoak ipar isurialdean jaitsi egingo dira pixka bat eta hegoaldean igo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Idatzi hemen zure iritzia