2024-11-22

EGURALDIA

 

2024/11/22


Gaur giro hotza eta zaparradak. Goizean ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da oraindik eta itsasotik zaparradak sartuko dira, batez ere ipar isurialdean, beraz, eguraldia ezatsegina izango da. Tenperatura ere ez da asko igoko , altuenak 10-14 ºC artekoak izango dira. Arratsaldean haizeak baretzera egingo du eta atertzera joko du, zaparradak goizean baino bakanagoak izango dira. Gauean hodeitza saretu egingo da eta, orduan, tenperatura oso bizkor jaitsiko da. Gauean asko hoztuko du.


2024/11/23


Larunbatean giro argia, hegoaldeko haizea eta tenperatura maximoen igoera. Tenperatura maximoen igoera Kantauri isurialdean nabarituko da batik bat, eta hegoaldeko haize biziak eragingo du. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko diren arren, ostarte zabalak irekiko dira. Arabako zenbait lekutan eta Nafarroa hegoaldean behe-hodeiak agertuko dira goizean, eta giroa ilunagoa izango da. Goizean goiz hotz egingo du, batez ere barnealdean; ez da baztertzen izotza egitea txokoren batean.


2024/11/24


Iganderako ez dugu aldaketa handirik espero, baina eguna oso haizetsua izango da, bolada oso gogorrekin bai haizeguneetan bai haizeguneak ez diren lekuetan. Tenperaturak igotzen jarraituko du hegoaldeko haize zakarraren ondorioz. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira tarteka, baina giro argiarekin jarraituko dugu. Hegoaldean giro goibelagoa izango da, izan ere behe-lainoa sortuko da eta baliteke berandu arte ez jasotzea eta behe-hodeiak sortzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia