2025-03-14

EGURALDIA


 2025/03/14


Giroa hotzagoa izango da. Tenperatura maximoak, oro har, 5 eta 8 ºC artetik ez dira pasako eta ipar edo ipar-ekialdeko haize finak hotza areagotuko du. Giro ezegonkorrak jarraipena izango du eta tarteka zaparradak botako ditu, batez ere ipar partean eta bereziki Bizkaian eta Araba ipar-mendebaldean. Gainerako lekuetan, eta bereziki ekialdean, hodeitza zulatuago egongo da. Elur-kota 600-800 m artean kokatu daiteke eta eguerdi partean 700-900 m-ra igoko da.


2025/03/15


Giro hotz eta ezegonkorrak jarraipena izango du. Tenperaturak ostiraleko balio berdintsuetan geldituko dira eta elur-kota 600-800 m artean kokatuko da, baina goizaldean baliteke zertxobait gehiago jaistea; eguerdi partean gorago egongo da. Tarteka zaparradak botatzen jarraituko du, batez ere Kantauri isurialdean eta hegoaldean giroa argiagoa izango da, batez ere Nafarroan. Haizea ipar-mendebaldetik ibiliko da. Barnealdeko hainbat lekutan eta mendi inguruetan izotza egin dezake.


2025/03/16


Igandean prezipitazioak urriak izango dira eta giroa argiagoa izango da. Goizaldean Kantauri isurialdean han-hemenka prezipitazio txikia egin dezake eta egunaren amaieran hegoaldetik sartuko den hodeitzak euri pixka bat utzi dezake barnealdean. Gainerako orduetan, ordea, ateri egongo da eta hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Goizaldean giroa hotza izango da eta barnealdeko leku askotan izotza egin dezake; elur-kota, berriz, 600-800 m artean kokatuko da eta goizean igo egingo da. Tenperatura maximoek gora egingo dute.





No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia