2025-03-21

EGURALDIA

 2025/03/21


Gaur ostarte txikiak goizean eta arratsaldean hodeituago. Goizean goiz giroa oraindik ezegonkorra izango da eta zaparrada batzuk egin ditzake, baina segituan joko du atertzera eta ostarte zabalak irekiko dira. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira. Ez da baztertzen egunean zehar zaparrada txiki batzuk egitea noizbehinka, bereziki barnealdean. Hego-osagaiko haizea ibiliko da, baina ez da atzo bezain zakarra izango eta ia ez da egongo aldaketarik tenperatura maximoetan. Giro epela.


2025/03/22


Larunbatean haizearen norabide aldaketa, euria eta tenperaturaren jaitsiera. Eguna hego-mendebaldeko haize harroarekin eta tenperatura suabeekin hasiko dugu, izan ere, eguneko tenperatura altuenak goizean neurtuko dira. Eguerdi inguruan haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta horrek aldaketa nabarmenak ekarriko ditu: zerua estali, euria eta zaparradak egingo ditu leku askotan eta tenperatura jaisten hasiko da. Arratsaldean eta gauean elur-kota 1200-1400 m ingurura jaits daiteke.


2025/03/23



Igandean hodei asko, euria eta tenperaturaren jaitsiera txikia. Maximoak 13-14 ºC ingurukoak izango dira kostaldetik gertu, eta nekez iritsiko dira 10 ºC-ra lurraldearen erdialdean eta hegoaldean. Haizeak mendebaldetik joko du goizean eta ipar-mendebaldetik arratsaldean. Goizaldean zaila izango da euria egitea eta hodeitza saretuta egongo da, baina goizean oso bizkor ugarituko dira hodeiak. Goizean hasiko du euria, baina arratsaldean euria leku gehiagotan egingo du. Dena den, euri gehien Kantauri isurialdean pilatuko da. Elur-kota 1100-1300 m inguruan egongo da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia