2025-04-11

ZELAIETA TELEBISTA 132.SAIOA


ZELAIETA TELEBISTA 132.SAIOA


 

ASTEKARIA

 

IRRATSAIOAK

IRRATSAIOA 2025-4-4 


IRRATSAIOA 2025-4-9

EGURALDIA

 

2025/04/11


Gaur hego-ekialdeko haizea ibiliko da, goizean ostarteak izango dira eta arratsaldean ezegonkortzera egingo du. Goizean giroa lasaia izango da; ostarte zabalak izango dira eta tenperatura 23-24 ºC ingurura igoko da kostaldean eta 18-20 ºC-ra lurraldearen erdialde eta hegoaldean. Arratsaldeak aurrera egin ahala, hodeiak ugarituz joango dira eta zaparrada batzuk egingo ditu, ekaitzen bat baztertu gabe; probabilitatea handiagoa izango da barnealdean. Goizean goiz behe-lainoa sor daiteke hegoaldean, batez ere Ebro ibarrean.


2025/04/12


Larunbatean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira goizean, eta ekaitz-giroa nagusituko da arratsaldean. Goiza nahiko lasaia izango da, ostarteak eta hegoaldeko haizea izango ditugu, eta tenperatura 19-22 ºC inguruan ibiliko da. Hala ere, ez dugu baztertzen zaparradaren bat edo beste egitea. Arratsaldean egoera aldatu egingo da: haizea iparraldetik finkatuko da, hodeiak eta ezegonkortasuna areagotu egingo dira eta zaparradak botako ditu nonahi; hainbat lekutan zaparradak trumoitsuak izango dira. Horrekin batera, freskatzera egingo du.


2025/04/13


Igandean giro motela espero dugu. Haizeak iparraldetik eta ipar-mendebaldetik joko du, indar handirik gabe, eta tenperaturak behera egingo du lurralde osoan. Zerua estalita egongo da egunaren zati handi batean eta zaparradak botako ditu eguneko edozein momentutan.

2025-03-21

ZELAIETA TELEBISTA 131.SAIOA

                                                 ZELAIETA TELEBISTA 131.SAIOA




ASTEKARIA

 

IRRATSAIOAK

 IRRATSAIOA 2025-03-14


IRRATSAIOA 2025-03-19

EGURALDIA

 2025/03/21


Gaur ostarte txikiak goizean eta arratsaldean hodeituago. Goizean goiz giroa oraindik ezegonkorra izango da eta zaparrada batzuk egin ditzake, baina segituan joko du atertzera eta ostarte zabalak irekiko dira. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira. Ez da baztertzen egunean zehar zaparrada txiki batzuk egitea noizbehinka, bereziki barnealdean. Hego-osagaiko haizea ibiliko da, baina ez da atzo bezain zakarra izango eta ia ez da egongo aldaketarik tenperatura maximoetan. Giro epela.


2025/03/22


Larunbatean haizearen norabide aldaketa, euria eta tenperaturaren jaitsiera. Eguna hego-mendebaldeko haize harroarekin eta tenperatura suabeekin hasiko dugu, izan ere, eguneko tenperatura altuenak goizean neurtuko dira. Eguerdi inguruan haizeak mendebal/ipar-mendebaldera egingo du eta horrek aldaketa nabarmenak ekarriko ditu: zerua estali, euria eta zaparradak egingo ditu leku askotan eta tenperatura jaisten hasiko da. Arratsaldean eta gauean elur-kota 1200-1400 m ingurura jaits daiteke.


2025/03/23



Igandean hodei asko, euria eta tenperaturaren jaitsiera txikia. Maximoak 13-14 ºC ingurukoak izango dira kostaldetik gertu, eta nekez iritsiko dira 10 ºC-ra lurraldearen erdialdean eta hegoaldean. Haizeak mendebaldetik joko du goizean eta ipar-mendebaldetik arratsaldean. Goizaldean zaila izango da euria egitea eta hodeitza saretuta egongo da, baina goizean oso bizkor ugarituko dira hodeiak. Goizean hasiko du euria, baina arratsaldean euria leku gehiagotan egingo du. Dena den, euri gehien Kantauri isurialdean pilatuko da. Elur-kota 1100-1300 m inguruan egongo da.

2025-03-14

ZELAIETA TEEBISTA 130.SAIOA

                                        
                                                    ZELAIETA TEEBISTA 130.SAIOA

ASTEKARIA

 

IRRATSAIOAK

 IRRATSAIOA 2025-03-07


IRRATSAIOAK 2025-03-12

EGURALDIA


 2025/03/14


Giroa hotzagoa izango da. Tenperatura maximoak, oro har, 5 eta 8 ºC artetik ez dira pasako eta ipar edo ipar-ekialdeko haize finak hotza areagotuko du. Giro ezegonkorrak jarraipena izango du eta tarteka zaparradak botako ditu, batez ere ipar partean eta bereziki Bizkaian eta Araba ipar-mendebaldean. Gainerako lekuetan, eta bereziki ekialdean, hodeitza zulatuago egongo da. Elur-kota 600-800 m artean kokatu daiteke eta eguerdi partean 700-900 m-ra igoko da.


2025/03/15


Giro hotz eta ezegonkorrak jarraipena izango du. Tenperaturak ostiraleko balio berdintsuetan geldituko dira eta elur-kota 600-800 m artean kokatuko da, baina goizaldean baliteke zertxobait gehiago jaistea; eguerdi partean gorago egongo da. Tarteka zaparradak botatzen jarraituko du, batez ere Kantauri isurialdean eta hegoaldean giroa argiagoa izango da, batez ere Nafarroan. Haizea ipar-mendebaldetik ibiliko da. Barnealdeko hainbat lekutan eta mendi inguruetan izotza egin dezake.


2025/03/16


Igandean prezipitazioak urriak izango dira eta giroa argiagoa izango da. Goizaldean Kantauri isurialdean han-hemenka prezipitazio txikia egin dezake eta egunaren amaieran hegoaldetik sartuko den hodeitzak euri pixka bat utzi dezake barnealdean. Gainerako orduetan, ordea, ateri egongo da eta hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Goizaldean giroa hotza izango da eta barnealdeko leku askotan izotza egin dezake; elur-kota, berriz, 600-800 m artean kokatuko da eta goizean igo egingo da. Tenperatura maximoek gora egingo dute.





2025-03-07

ZELAIETA TELEBISTA 129.SAIOA

                                           
                                                     ZELAIETA TELEBISTA 129.SAIOA


IRRATSAIOA

 


irratsaioa 2025-02-19


irratsaioa 2025-02-21

EGURALDIA

 2025/03/07


Gaur aldaketa esanguratsurik gabe jarraituko dugu. Kostaldean hodeiak eta ostarteak, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Barnealdean zerua hodeitsuago egongo da eta zaparrada batzuk egingo ditu, batez ere arratsaldetik aurrera eta hegoaldean. Hego-ekialdeko haizea zakar ibiliko da, batez ere ipar-ekialdeko mendi inguruetan eta gauean. Tenperatura maximoetan aldaketa handirik ez edo igotzeko joera.


2025/03/08



Larunbatean hego-ekialdeko haizea zakarrago ibiliko da eta haizea izango da eguneko protagonista. Hodei ugari izango da, batez ere arratsaldetik aurrera. Egunaren hasieran zerua hodeitsu egongo da eta barnealdean zaparrada batzuk botako ditu, txikiak orokorrean. Arratsaldean fronte bat gaineratuko zaigu eta bete-betean eragingo digu: euria eta zaparradak txoko guztietan egingo ditu eta zenbait lekutan baliteke zaparrada handiak botatzea. Horrez gain, trumoi-ekaitzak izan daitezke. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da.


2025/03/09


Igandean egoera lasaiagoa. Zeruan hodeiak eta ostarteak: hegoaldean hodei gehiago pilatuko da eta ipar isurialdean argiago egongo da, bereziki kostaldean. Zaparrada batzuk egin ditzake han-hemenka, bereziki barnealdean. Hego-osagaiko haizearekin jarraituko dugu, baina larunbatean baino suabeago ibiliko da. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta larunbatean baino giro freskoagoa izango da.

2025-02-14

IRRATSAIOA



IRRATSAIOA 2025-02-12 

IRRATSAIOA 2025-1-31

ZELAIETA TELEBISTA 127.SAIOA

                                       
                                                   ZELAIETA TELEBISTA 127.SAIOA


EGURALDIA

 2025/02/14


Gaur hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira eta giroa epela izango da. Ia lurralde osoan beroenak 16-18 ºC artean ibiliko dira. Egunaren hasieran hodei dezente izango dugu oraindik, batez ere ipar partean, behe-lainoa ere bai barnealdeko hainbat txokotan; goizak aurrera egin ahala hodeiak desegiten joango dira eta ostarte geroz eta zabalagoak agertuko dira. Era horretan, eguerdi inguruan eta arratsaldean giroa eguzkitsua izango da. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean ekialdekoa.


2025/02/15


Larunbata giro eguzkitsuarekin igaroko dugu, eta tenperatura 20 ºC ingurura iritsiko da Kantauri isurialdean. Araban eta Nafarroa erdi eta hegoaldean aurreko egunekoaren oso antzekoa izango da baina, Kantauri isurialdean, hego-haize biziagoak tenperatura 20 ºC ingurura igoaraziko du. Mendi inguruetan haizeak traba egingo du, zakar ibiliko da tarteka. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira, baina giroa argia izango da ia egun osoan.


2025/02/16


Igandean aldaketa batzuk espero ditugu eguerditik aurrera. Eguna ildo beretik hasiko dugu, hego-haizearekin eta giro eguzkitsuarekin, baina, eguerdi inguruan, haizeak ipar-mendebaldera edo iparraldera egingo du eta Kantauri isurialdean tenperatura maximoak jaitsi egingo dira. Horrekin batera, hodeiak ugaritu egingo dira, baina euria egiteko probabilitatea nahiko baxua izango da. Goizean goiz lainoa izango da Ebro ibarrean.

2025-01-31

ASTEKARIA

 

ZELAIETA TELEBISTA 126.SAIOA

 


                                                    ZELAIETA TELEBISTA 126.SAIOA



IRRATSAIOA

IRRATSAIOA 2025-1-17 

EGURALDIA

 2025/01/31


Gaur eguraldiak egonkortzera egingo du. Goizean zerua lainotuta egongo da, bereziki Kantauri isurialdean eta oraindik euri apur bat egingo du, batez ere ipar-ekialdean. Arratsaldean atertuko du eta ostarte politak zabalduko dira. Hegoaldean goizean bertan jasoko du eta giroa argi samarra izango da. Iparraldeko haizeak indarra galduko du, baina kostaldetik gertu oraindik enbarazu egingo du goizean eta Ebro ibarrean ziertzoa harro ibiliko da. Tenperatura maximoetan, aldaketarik ez.


2025/02/01


Giro motela izango dugu. Zerua lainotuta egongo da eta noizean behin euria egingo du, bereziki goizean eta ipar partean. Arratsaldean hodei-geruza ez da horren trinkoa izango eta eguraldiak atertzeko joera hartuko du. Iluntze aldera ostarteak zabalduko dira. Tenperaturak berdin jarraituko du, barnealdeko zenbait tokitan izotza egin dezake eta egunez, iparraldeko haizeak, tenperaturaren igoera oztopatuko du.


2025/02/02


Iganderako ez dugu aldaketa nabarmenik espero behar. Giro motel samarra izango dugu eta noizean behin euri apur bat egingo du. Eguerdi aldera eta arratsaldean hodei geruza trinkoagoa izango da eta orduan euria egingo du, bereziki kostaldean. Hegoaldean ateri eutsiko dio eta hodeiak urdinguneekin tartekatuko dira. Haizea hego-ekialdetik sartuko da hasieran, baina ipar-mendebaldera egingo du eta kostaldean eta arratsaldean bolada zakarrak izango dira. Tenperaturan aldaketarik ez. Arabako eta Nafarroako zenbait txokotan izotza egingo du.

2025-01-17

ZELAIETA TELEBISTAN 125.SAIOA


ZELAIETA TELEBISTAN 125.SAIOA




 

ASTEKARIA

 

IRRATSAIOAK

 IRRATSAIOA 2025-01-15

EGURALDIA

2025/01/17


Gaur giro eguzkitsua nagusituko da. Goizean goiz lainogune batzuk agertuko dira baina, gainerakoan, eguzkia izango da jaun eta jabe. Haizeak hego/hego-ekialdetik joko du, nahiko suabe, eta horri esker, tenperatura maximoak igo egingo dira ipar isurialdean. Mediterraneo isurialdean, aldiz, antzekoak izango dira.


2025/01/18


Larunbatean ildo beretik jarraituko dugu. Zerua hodei gutxirekin edo oskarbi agertuko da orokorrean; goizean goiz behe-lainoa ager daiteke eta arratsaldetik aurrera ekialdetik erdi mailako hodei batzuk sartuko dira. Goizean goiz izotza egingo du barnealdeko leku askotan, eta Araba eta Nafarroan izotz handia bota dezake. Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik izango. Haizea ahul ibiliko da; hegoaldekoa izango da hasieran eta aldakorra arratsaldean.


2025/01/19


Giro lehor eta egonkorrak jarraipena izango du igandean. Erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertuko dira eta baina zeruari kolore zurixka emango diote soilik. Izotza egingo du, baina aurreko egunean baino leku gutxiagotan eta intentsitate txikiagoz, eta tenperatura maximoek antzera jarraituko dute. Hegoaldeko haize suabea ibiliko da; egunaren amaieran hego-haizea indartu egingo da, eta kostaldean nabarituko da batez ere.