2026-03-13

ZELAIETA TELEBISTA 150.SAIOA

 ZELAIETA TELEBISTA 150.SAIOA




ASTEKARIA

 

EGURALDIA

                                                                   2026-03-13


Gaur goiz eta eguerdi atseginak izango ditugu, baina arratsaldean eta gauean eguraldia erabat aldatuko da. Goizean eta egunaren erdiko orduetan giro eguzkitsua eta hego haizea nagusituko dira. Arratsaldean eta gauean zerua ia estalita geratuko da eta euria egingo du, batez ere ipar isurialdean. Haizea ahula eta hegoaldekoa izango da goizean, eta maximoak ipar partean igo egingo dira. Arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da indarrarekin, eta orduan tenperaturak behera egingo du eta minimoak azken orduetan neurtuko dira toki askotan.


 2026-03-14


Larunbatean atzerapausoa eman eta neguko giroa espero dugu. Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak sarri egingo ditu, batez ere ipar partean. Bertan trumoitsuak izan daitezke eta txingorra ere egin dezake. Elur-kota jaisten joango da eta 1000 m inguruan egongo da. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoak 6-12 ºC artekoak izango dira lurralde osoan.


                                                             2026-03-15


Igandean zaparradekin jarraituko dugu. Goizean ugariagoak izango dira, batez ere ipar partean. Arratsaldean eta gauean, atertzera egingo du, lehenik, barnealdean, eta, beranduago, ipar partean. Ipar/ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du oraindik eta tenperatura zertxobait igo daiteke, baina neguko balioetan mugituko da. Elur-kota 1000-1100 m inguruan egongo da goizaldean, eta arratsaldean 1300-1500 m-ra igoko da.


2026-02-27

ZELAIETA TELEBISTA 149.SAIOA



ZELAIETA TELEBISTA 149.SAIOA



 

ASTEKARIA

 

EGURALDIA

 2026-02-27


Gaur fronte hotz bat iritsiko da eta aldaketa espero dugu. Goizean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, lehenengo Kantauri isurialdean eta gero barnealdean; horren ondorioz gaur tenperatura maximoak aurreko egunetakoak baino nabarmen baxuagoak izango dira, batez ere kostalde inguruan non jaitsiera beste lekuetan baino handiagoa izango den. Zeruan goizean goizetik hasiko dira agertzen goi-hodeiak, gero orduak pasa ahala hodeitza trinkoagoa iritsiko da eta arratsaldean euria hasiko du. Euria, batez ere Kantauri isurialdean egingo du, eta gauean zaparrada batzuk ere egin ditzake.


2026-02-28


Larunbatean tenperaturaren jaitsiera eta noizbehinka zaparradak. Egunaren lehenengo partean hodeitza tarteka trinkoagoa izango da eta zaparradak egingo ditu noizbehinka, batez ere ipar isurialdean. Arratsaldean ostarteak zabalduko dira eta zaparradak bakanagoak izango dira; atertzeko joera izango du aroak. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak 11-14 ºC artekoak izango dira. Tenperatura minimoak egunaren amaieran neurtuko dira.

2026-03-01


Igandean giro eguzkitsua eta tenperatura maximoen igoera. Egunsentian behe-lainoa eta giro hotza izango da, baina jaso ostean giro eguzkitsua gailenduko da, ostarte zabalekin. Eguzkia giroa goxatzen joango da eta, horrez gain, hegoaldeko haizea ibiliko da, beraz tenperatura maximoek nabarmen egingo dute gora. Haizea zakartu egingo da gauean, eta baliteke enbarazu egitea.



2026-02-20

ZELAIETA TELEBISTA 148. saioa

 Bideoarekin izan ditugun araazoak konponduta

Arreglados los problemas que hemos tenido con el video





ASTEKARIA

 

EGURALDIA

 2026-02-20



Ostiralaren lehenengo partean hodeiak izango dira nagusi oraindik, batez ere iparraldean eta ekialdean, eta euria egingo du. Arratsaldean atertu egingo du eta ostarteak zabalduz joango dira. Egunaren amaieran zerua hodei gutxirekin geratuko da. Tenperatura maximoak apur bat igo eta 10 eta 15 ºC artekoak izango dira. Egunaren hasieran mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldera aldatuko da eta azken orduetan aldakor eta ahul ibiliko da.


2026-02-21



Larunbatean eguraldia egonkorra eta eguzkitsua izango da. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goi-hodei batzuekin. Goizean goiz lainoa agertuko da eta barnealdeko zenbait lekutan kostako zaio jasotzea. Egunaren hasieran hotz egingo du eta hegoaldeko zenbait lekutan izotza egingo du. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira eta 15 ºC-ak gaindituko dira hainbat txokotan. Haize ahul eta aldakorra ibiliko da; kostaldean arratsaldean ekialdekoa nagusituko da.


2026-02-22



Igandean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu, baina goi-hodeiak izango dira ia egun osoan. Goizean goiz lainoa sortuko da eta baliteke Araba eta Nafarroako leku batzuetan izotza egitea. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, eguerditik aurrera iparraldekoa nagusituz. Tenperatura ere ez da askorik aldatuko, eta beroenak 15 eta 20 ºC artean ibiliko dira.