2015-12-16

GABONAK HHn

HHkoek jaialdian txokolatea jan eta gero Olentzerorekin egongo dira.
Honek opariak banatuko ditu.



GABONAK 3.ZIKLOA

Aurtengo gabonetan 3.ziklokook bi dantza prestatuko ditugu 5. mailakoek dantza bat eta 6. mailakoek beste bat. Horretaz aparte pertsonai misteriotsua egingo dugu. 

GABONAK 2.ZIKLOAN

2.ziklokoek bi abesti egingo dute: Din Dan Don eta kas kas atean (abestuz eta kitarraz). Horretaz gain pertsonai misteriotsua egingo dute. Hona hemen Din Din Don kanta.


Gabonetako apaingarriak

Olentzero eta gabonak datozelako eskolan apaingarriak ipini ditugu. Atetik sartu eta Olentzero astoaren gainean jarrita.
Hona hemen argazki batzuk:









EUSKARA BATZORDEA ETA OLENTZEROA

Gaur arratsaldean euskara batzordekoak astoa eta Olentzero konpontzen aritu gara, horrela politagoa ikusteko datozen guztiak. Konponketak bukatu eta gero apaintzen bukatu dugu. Hona hemen prozesuaren  argazki batzuk.


Horrela gelditu da bukatu eta gero...

2015-12-09

EUSKARAREN EGUNA 1. ZIKLOA

Aurreko asteko ostegunean euskararen eguna izan zen. Lehenengo zikloko ikasleek lelo bat egin zuten eta ondoren ipuin kontalaria etorri zitzaien. Hona hemen leloaren argazki bat:


2.ZIKLOKO IRTEERA IKERKETAN

2015ko azaroaren 5an irteera egin zuten 2.ziklokoek.
Hostoen eta zuhaitzen fitxa bete behar zituzten, oso ondo pasa zuten.

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an arratsaldean eskolako irakasle eta ikasle guztiak batu ginen. Gurasoak ere etorri ziren. Zozketa bat egin genuen bigarren ziklotik gora eta ziklo bakoitzak bere dantza egin zuen.

EUSKARAREN EGUNA HAUR HEZKUNTZAN

HHkoek euskararen egunean goizeko 12:15etan esku jolasak egin zituzten 3,4 eta 5 urtekoak. Ipuin kontalaria etorri zitzaien, begiratu ezazue zelako kontzentratuak egon ziren!!!!.

EUSKARAREN EGUNA 2.ZIKLOA

Abenduak 3 Euskararen egunean patio ostean 2.Ziklokoak herritik dantza egitera irten ziren.
Hona hemen argazki bat:

EUSKARAREN EGUNA 3. ZIKLOAN

Aurreko asteko ostegun goizean lehenengo ordu bietan
 3.ziklokook herritik zehar dantzatu egin genuen jendea animatzeko. 

2015-11-25

MARRAZKIAK ETA LANAK GORDETZEKO KARPETAK


HH 3 urteko umeek, lanak eta marrazkiak gordetzeko karpetak egiten ari dira, hona hemen adibide batzuk:


BERTSOLARITZA

Resultado de imagen de bertsolaritza
Asteazkenetan 6.mailako neska mutilek bertsolaritza egiten dute. Ipuin-bertsoak, koplak eta biografiak    egiten dutuzte. Oso ondo pasatzen dute  eta asko ikasten dute bertsoei buruz.


1. ZIKLOA GH SAIOAK EGITEN

1.  Zikloko ikasleek aste honetako GHko saioa batean, OREKA eta INDARRA lantzeko zirkuitua burutu dute, oso gustura ibili dira eta talde batzuk zirkuituari 6 bira eman dizkiote!!

JOLASAK JOLASTOKIAN

Asteleheneko jolasorduetan, jolasak eskaitzen dituzte Euskara Batzordekoek, eta hauek izango dira adibidez; esku jolasak, armiarma sarea, bote-bote eta sokasalto.

                                         ANIMATU ZAITEZTE!!!!!!!!!!!

INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Gaur Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Morez jantziko da herri osoa, eta eskolan txapa moreak banatu dituzte eskolako ikasle eta irakaslei.

3. ZIKLOA BILBORA


3.zikloko guztia atzo  Bilbora joan ginen.9:10etan autobusez irten ginen eta 10:15tan heldu ginen . Itsas museora, EITBra eta Sam Mamesera joan ginen. 11:00 hamaiketakoa jan genuen eta bukatzeko Guggenhgeimeko txorroetara joan ginen .14:00etan bazkaldu genuen. 4:30etarako eskolan egon ginen.

2015-11-18

HH 5 URTEKOEN LANAK

Gabonak badatoz eta HH5 urtekoek begiratu ezazue zelako lan polita egin duten.


HH 5 URTEKOEN PLASTIKA LANAK

HH 5 urtekoen plastika lanak.Oso politak ezta?




PLASTIKA LANAK

2.Zikloko 3A taldeko plastika lanak. Hona hemen adibide bat.



PAPER BILKETAREN ZERBITZUA

Asteazkenero, paper bilketa egiten da, hiru ikasle gelaz gela joaten dira erabilitako papera biltzera. Hona hemen aste honetako arduradunak.

ESKOLAKO LOREZAINTZAILEAK

Asteazkenero lorezaintza egiten da eskolan: astero ikasle esberdinek burutzen dugu lan hau, non eskolan ndauden lore guztiak urestatzen ditugu.

1.ZIKLOA PELIKULA IKUSTERA JOAN DIRA.

1.ziklokoek  APOA ETA IGELA pelikula ikustera joan dira azaroaren 18 an, 15:00etatik 16:30etara. Abadiñoko kultur etxera hain zuzen ere!.

1.ZIKLOKO ZUHAITZAK

 1. ziklokoek udazkenari buruzko zuhaitza egin dute kanpoan hartutako hostoekin. Hona hemen emaitza.
Polita ezta?? 

3.ZIKLOKOEN IRTERA

3. ziklokoak hurrengo asteartean Bilboko Eitb-ra joango dira. Hango itsas museora joango dira eta baita Guggenheimeko  parkera berton bazkaltzera ere.Goizeko 9:30 etatik arratsaldeko 16:30 arte izango da irteera.

HH.5A ERLAJAZIOA LANDU DUTE GELAN

Atzo, asteartea, 5 urteko A gelakoek erlajazio saio bat egin zuten gelan, laguntzeko musika lasaia erabili zuten.

2015-11-04

ESKOLAKO LORATEGIA

Eskolako lorategia orain dela gutxi hasi da martxan, adibide bezala hemen dauzkazue argazki batzuk.






MANTALAK

2. ziklokoek hainbat mantala egin dituzte, begiratu ezazue zelako politak diren.


GURE ARROPAK

Bi aste arropak jasotzen egon eta gero, eskolan gimnasioko kristaleran, gure arropaz betetako poltsa asko elkartzea lortu dugu. Aste honetan kamioi bat etorriko da arropen bila.

ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZAGATIK!!!!!!!




TXERTOA


6. mailakoei  aurreko ostiralean txertoa ipini ziguten eskolako liburutegian, bi neska etorri ziren ipintzeko. Neskei bi txerto ipini zizkieten eta mutilei bat. Neskei bigarren txertoak min handia eman zien, mutilena ez zen hain mingarria izan.

PLASTIKA LANAK

Hona hemen 3 urtekoen lanen adibideak. Politak ezta?




Hona hemen 3.ziklokoen lanak.