2018-03-20

INGELESEKO PRAKTIKETAKO IRAKASLE BAT IZAN DUGU


Ingeleseko  praktiketako irakaslea Itsaso du izena, hemengo ikastetxean otsailaren 19an, hasi zen.
Elkarrizketa hau egin diogu:

Zenbat denbora egon zara praktikak egiten?
Otsailak 19 an, hasi nintzen.
Zein da hemengo  gauzarik gustokoena?
Eskolako jendea eta sistema.
Zer ikasi duzu?
Lehen Hezkuntzako  magisteritza.
Zer hobetuko zenuke?
Gehiago zentratzea, pertsona bakoitzaren beharretara eta baliabideak hobetzea.
Gustatuko  litzaizuke irakaslea izatea?
Bai horregatik nago pratikak egiten.



                                        Egileak: Ioan eta Aimar

UDABERRIA

Gezurra badirudi ere eskolako lehiotik begiratuta Anboto elurtuta ikusten dugun egunean, martxoaren  20ean udaberria hasten da 17:15etan eta ekainaren 21ean 06:24etan bukatzen da. Udaberria zona epeletako urtaroetako bat da,negu eta udaren artekoa. 

Udaberrian  loreak, fruituak eta zuhaitzetik hostoak hasten dira. Lau urtaro daude negua, udaberria, uda eta udazkena. Udaberrian  eguzki pixka bat hasten da, eta batzutan euri pixka bat ere bai. Udaberriak 92,2 egun irauten du. Udaberrian elurra urtzen hasten da eta momentu horretan ibaiak ur askorekin egoten dira.

 Martxoaren 25ean ordu aldaketa izango dugu zapatu honetan.


 Eider eta Ibrahima

BIZIKLETEN APARKALEKU BERRIA

Abadiñoko udaletxeak bizikletak aparkatzeko lekua jarri du Zelaieta herri eskolako patioan martxoaren 16-an. Bizikletan zetozten pertsonak kanpoan aparkatzen zuten eta jendeak lapurtu egiten zituzten.
               BIZIKLETAN IBILTZEAREN ONURAK
·         Immunologia-sistema indartzen du.
·         Odol-presio altuak prebenitzen ditu.
·         Bihotza, muskuluak, hezurrak eta tendoiak sendotzen ditu.
·         Odoleko azukrearen oreka hobetzen du.
·         Kolesterol kaltegarriaren xurgatzea orekatzen du.
·         Hezur ahulak, bihotz-hodietako gaixotasunak, minbizia eta diabetesa izateko arriskua murrizten du.
·         Estresa, barne-herstura edo antsietatea, tentsioak eta depresio arinak murrizten ditu.
·         Digestio-prozesuak errazten ditu.
·         Organismoan dugun gehiegizko koipea erretzen du.
       ANIMATU ESKOLARA BIZIKLETAN ETORTZEN!
                                                                                MAIER ETA MARIA


2018-03-13

Urkiolara irteera

Zelaietako herri ikastetxeko 5. mailako ikasleak, martxoaren 9an Urkiolara irteera bat egin genuen. Matienako ikastetxekoak ere han izan ziren.

Zuhaitzak ezagutzera joan ginen eta eguna pasatzera: Zuhaitz motak ikasi genituen eta parke naturaleko museora joan ginen.
Pagoa, haritza, pinua, astigar zuria eta abar landatu genituen.
Zuhaitz eguna ospatzen delako egin genuen irteera. 


Enara eta enekoi

IKUSMEN URRITASUNA DUTEN PERTSONAK

2, Ziklokoek ikusmen urritasuna duten pertsonen  ikastaro  bat eduki zuten. Ikastaro hori 2 ordukoa izan zen.
Tailerrean, jolasak eta abar egin  zituzten. Tailerrak behean ikusiko duzuen bezala: Begiak itxita jan behar zuten, begiak itxita ibili…  Batzuk oso Ondo, arraro, harrituta… sentitzen ziren.
Zelaietako eskolan egin zuten  9:30-etatik 11:00-etara egin zuten tailerra.
 Martxoak   9  an egin zuten .
Tailer hau egin zuten ikusmen urritasuna duten pertsonen gauza behera sentitzeko eta zer egin behar den jakitzeko.
Oso interesgarria izan zen beraientzat. Denek gomendatzen dute tailer hori egitea.



Eider eta Aihotz


ELEKTRIZITATE ESPERIMENTUA


2. ziklokoak esperimentu bat egin dute, esperimentua hau  ingleses egin dute eta elektrizitatearen buruz  izan da.
Esperimentua  ondo egin dute eta lortu dutena argia piztea   izan da, haientzat ez da  saila izan.

                    ELKARIZKETA

Nola duzue izena?      
Urko, Nicky, Patrizia, Olatz eta Malen.
Zergaitik egin duzue esperimentua?
Esperimentu txokoan derrigorrezkoa delako.
Zerekin egin duzue?
Kartoia, papera eta eskolako materialekin.
Non egin duzue esperimentua?
Ingurune gelan ( Esperimentu txokoan).
                                                       



                                                        Egileak: Ibai eta Ioan

2018-03-06

ELURRA ESKOLAN

Otsailaren 28an elurra jauzi zen Euskal Herri osoan, eta hemen ere elurra jauzi zen. Egun berezi bat izan zen ez zegoelako klase normalik. Batzuk etorri ziren eta beste batzuk ez. Eskolan bakarrik jolastu zuten eta pare bat pelikula ikusi.


Patio orduan kalera atera ginen eta elur panpina batzuk egin genituen, baina azkenean elur bolen guda bate gin genuen guztion artean.

Ez zirenak etorri eskola atzeko aldapatik botatzen egon ziren, DBH-ko ikasle batzuk ere etorri ziren eta elur bolak botatzen zituzten.






                            PRIMERAN PASATU GENUEN!!!!!


                                              EGILEAK: ENEKOI ETA JUNE C

UMEEN MARRAZKIAK

                         
1: Nola deitzen zara?       Izei deitzen  naiz.
2: Zertan inspiratu zara?      Ni inspiratu naiz pentsatzen etxe bat sutan dagoela.
3: Zein gelatan egin duzu?    Arte gelan egin dut.
4: Zergaitik egin duzu?    Ni nagoen  txokoan derrigorrezkoa delako egin dut.



1: Nola deitzen zara?     Malen deitzen naiz.
2: Zertan inspiratu zara?     Lehenengo mendiak egitea pentsatu nuen eta gero zozoa zela iruditu zitzaidan. Azkenean  pertsona bat mendian buelta bat ematen egin nuen.
3: Zein gelatan egin duzu?    Arte gelan egin dut.
4: Zergaitik egin duzu?    Ni nagoen txokoan derrigorrezkoa delako egin dut.
                                                              EGILEAK: Ibai I eta Igatz M

MARTXOAK 8 EMAKUMEAK PLANTO!

Martxoaren 8an Abadiñon ondoko egitaraua egongo da:
·        -  12:00etan Emakumeok planto! Kalejira Txanporta plazatik.
·       -   16:30etan emakumeon giza-katea Matienako nagusien egoitzatik.
·        -   18:00etan kedada Matienako nagusien egoitzaren aurrean Durangoko Manira joateko!

Bertsoak ere asmatu dituzte.

Zelaietako herri ikastetxeko irakasle emakumeak, 11:00etatik 15:00etara planto! Egingo dute.

Emakume, lesbianak, etorikinak, trasak beraien aniztasun osoan planto egingo dute.

Greba feministarako deialdia sabaltzen  dute BASAKERIA HONI EZETZ esateko, nahikoa da. Hitz-jario ustelekin eta ekintzen eskasiarekin nekatuta daude.



Aihotz eta Liher

SUHILTZAILEETARA IRTEERA


Lehen zikloko ikasleek Iurretako suhiltzailek ikustera joan zien otsailaren 1 eta 2an. 1an A-B taldekuek eta 2an C-D taldeko ikasliek.


Bideo bat ikusi zuten nola lan egiten zuten, ere kamioiak barrutik  nolakoak diren ikusi zuten, apur-bat mangera erabili zuten  eta esaten dute oso saila zela kontrolatzea potentziagatik. Dena erakutsi zuten eta suhiltzaileak eraikin bat daukate entrenatzeko laberintoarekin eta hor ibili ziren ikasleak.


Enara Cooper eta Lluc arkarazo