2020-11-27

EGURALDIA

 Ostiralean zerua hodeitsu egongo da hegoaldean eta litekeena da noizbehinka euria egitea.

Hodeitsu
 Larubatean hodeiak egongo dira, eta tenperatura antzekoa izango da. Haize aldakorra egongo da.

Hodeiguneak

Azkenik, igandea, laino batzuk egongo dira baina tenperatura berdin jarraituko du eta haizeak hegoaldetik joko du.
  
Hodei gutxi
Egileak: Luken eta Leire

Zelaieta telebistako 30. saioa

GURE ESKOLA EUSKARAZ BIZI

 Euskara eguna dela eta, postal lehiaketa egongo da herrian, Katalamixon Aisialdi Elkarteak antolatuta eta eskolan egin ditugu. Nahi duena lehiaketan parte hartzera gonbidatzen dugu.

                     Egileak: Oier eta Aunitz

GURE ESKOLA AZAROAK 25

 Azaroak 25ean emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna izan zen. Eskolan pankarta batzuk egin dituzte,  etxetik ekarritako gauza birziklatuekin.

                                            
                                   Egilea:Bidart Aldekoa-Otalora


2020-11-20

Zelaieta telebistako 29. saioa

GURE ESKOLA- EUSKARALDIA

  Esamoldeen lehiaketa bat piniko da martxan euskaraldia eta euskara egunekin lotuta. Bideo bat grabatu behar da eta helbide honetara bidali: telebista@zelaieta.ikastetxea.net , entregatzeko azken eguna abenduak 2  izango da, eta sari banaketa abenduak 4. Edozeinek parte hartzeko aukera du. animatu parte hartzera!


                                   Egileak : Andoni eta Haritza

EGURALDIA

  Ostiralean egun euritsua izango dugu. 

Tenperatura behera egingo du hizea ipar aldetik joko du.


Larunbatean ostartea edukiko dugu baina ez dugu euririk izango eta haizeak ekialdetik joko du.

Azkenik, igandean, hodeiak egongo dira zeruan baina larunbatekoak temperatura gorantz doa eta haizea hego -ekialdetik doa.
  Egileak:Aissa Djitteye eta Izaro Uriarte.


GURE ESKOLA-BAKUNA 6.MAILA

  Azaroaren 18an 6.mailako neska mutilak txertoa jaso genuen.

Neskek: 2 txerto, 1 Papiloma eta 1 Melingokoko.Neska batzuk 1 jaso zuten. Mutilek,ordea,txerto bakarra jaso zuten,Melingokoko txertoa.

Papilomaren txertoak ez zigun minik eman,baina melingokoko min pixka bat eman zigun.Aurten ezberdina izan da,normalean eskolara etortzen da erizaina,baina aurten medikura joan izan gara.


                                                Egileak:Aratz Blanco eta Jokin Aguirre.

2020-11-13

EGURALDIA

                    Ostiralean ostarte handiak egongo dira, eta tenperaturan ez da aldaketarik izango; azaroan gaudela kontuan izanik giro beroa izango dugu



Larunbatean ostarteak egongo dira eta zerua argiago egongo da, tenperaturak berdin jarraituko du. Haizeak hegoaldetik joko du.


Igandean ostarteak izango dira, eta temperaturak berdin jarraituko du. Haizeak hego-mendebaldetik joko du.




EGILEAK: IZARO ETA AGER


 


Zelaieta telebistako 28. saioa

Abadiñoko Udalak bigarren bonu kanpaina bat jarriko du martxan

 Abendutik aurrera doako 1.793 erosketa-txartel eskainiko ditu Abadiñoko udalak. Abañarrek 40 euro merkeago eduki ahalko dituzte. Herriko denda eta produktoreek azaroaren 20ra arte dute denboraldia bat egiteko aukera.


                                             EGILEA: MANEX JAIO






GURE ESKOLA

3.ziklokoak bizikleta landu dugu gorputz hezkuntzan.Eskolan 2 saio egin ostean,buelta txiki bat egin genuen Apatara.Zikloko hiru gelak joan ginen.


Egilea:Karim eta Itziar

2020-11-06

Zelaieta telebistako 27. saioa

GURE ESKOLA

 

HAUR HEZKUNTZA

Bost urteko A taldeko kapla jolasean ibili dira eta bide bat egin dute etxe-txokotik denda-txokora.

ALARMA

Astearte eguerdian, eskolan sartzeko orduan alarmak jo zuen. Hori dela eta, denbora gehiago egon ginen ilaran eta beranduago hasi ginen lanekin.

Oriol

EGURALDIA

Ostiralean ostarteak egongo dira, tenperaturak gora egingo du eta haizeak hego-ekialdetik joko du indar  handiarekin.



Larunbatean ere ostarteak egongo dira eta baliteke euri apur bat egitea .Tenperatura berdin jaraituko du eta haizeak ere hego-ekialdetik joko du baina indar gutxiagorekin.


Igandean ostarteak egongo dira, tenperaturak ere berdin jarraituko du eta haizeak hegoaldetik joko du.



Tamara eta Iraia

GURE ESKOLA



         3.zikloko B taldekoek udazkena  izeneko lan bat abiatu dute sarreran. Udazkeneko gauza gehiago ezagutzen dituzu? Sortu labur-labur eta itsatsi. Animo!


Zuhaitz eta Martzel.