2016-04-27

ARROPAREN KUBOA

Begira zenbat arropa dagoen kuboan. Zerbait galdu baduzue bertan begiratu ezazue. ESKERRIK ASKO.

LIBURUAREN EGUNA

Ostiralean ospatu genuen eskolan liburuaren eguna, jolas orduan futbol zelaian liburuak trukatu genituen. Pertsona hurbildu asko ziren eta liburu gutxi gelditu ziren hartu gabe , gelditu ziren liburuak liburutegira eraman zituzten.







LETXUGA EGUNA

Apirilaren 27an 2. zikloko umeak ortura joan dira letxugak hartzera. Begiratu ezazue zelako ilerak.






ALAINE AGIRRE IDAZLEA.

ALAINE AGUIRRE
Bariku arratsaldeko azken bi saioetan Alaine Aguirre idazlea etorri zen gure eskolara, 2. ziklora. Idazteko aholkuak eman zituen. Umeentzat baditu hainbat liburu, badu bilduma bat ere ETA ZER izenekoa . Bera Bermeotarra izan arren Donostin bizi da bere 2 txakurrekin (Ura eta Sua). 26 urte ditu. Opari bezala 2 liburu ekarri zizkigun, gure liburutegirako.


 







       








HH 5 URTEKOEN LANAK.






ESKOLAKO LANAK

3. ziklokoek xake tableroa egiten bukatu dute begira zelako politak.

Aurreskuntzako 3 C-koek marrazki batzuk egin dituzte, hemen daude argazki batzuk.





FRUTA EGUNA

Asteartero patio orduan fruta banatuko dute jantoki batzordekoek. Fruta azalekin gero konposta egingo dutelarik.









 

PROBLEMA MATEMATIKOA

Problema matematikoa;
Zenbat da metro batean dauden zenbakien (zentimetroenak)batura? Eragiketa dotoreekin egin behar duzue. Pista; 1.000 eta 10.000 artean dago erantzuna.



Resultado de imagen de METRO DE MEDIR
Aurreko asteko erantzun zuzena :
204 karratu; 8x8 + 7x7 + 6x6 +...
                             


2016-04-20

ORTUA

Eskolako ortuan , landare batzuk landatu dituzte aste honetan, hemen dauzkazue argazki batzuk.








3.maila A ongi etorria eman bhear diote Alaine Agirreri (Idazlea)

Ostiralean etorriko da Alaine Agirre idazlea, 2.ziklora , bertan hitzaldi txiki bat emango die. Ongi etorria emateko pankarta txiki bat prestatu diote.



INGELEZEKO ANTZERKIA

One group of 3rd and 4th level is preparing the play “Noises in the night”. They are
doing their best to be good actors.
Keep it up!!

3.MAILA B TALDEAK ERREZETAK

3.Maila B taldekoek errezeta batzuk prestatu dizkigute, hona hemen adibide bat:



PROBLEMA MATEMATIKOA

Problema Matematikoa; Zenbat karratu txiki, ertain eta handi ikusten dituzu  marrazkian? Pista; erantzuna 100 eta 300 artekoa da. Erantzuna hurrengo astean.



PERTSONAI MISTERIOTSUKO SARITUAK

Aurreko astean Pertsonai Misteriotsu txapelketako irabazleek sari ezberdinak jaso zituzten, hemen ikusi ahal dituzue poz-pozik hauek jaso eta gero!!


BELODROMO

Orain dela bi aste 3. ziklokoak belodromora ezin izan zuten joan baina haurreko astean eta honetan 3.ziklokoak belodromora joan ziren (gara), eguraldi oso ona egin zuelako.


LIBURU EGUNA

Datorren apirilaren 23a liburu eguna dela eta, liburu-trukea proposatu nahi dizuegu. Irakurri eta etxean bazter batean duzun liburu polit, interesgarri, barregarri, atsegin… eskolara ekarri.



3. ZIKLOKOAK ( EKOSISTEMA TALDEKOAK IRTEERA)

3. zikloko ekosistema taldekoak ibaia neurtu eta urarekin esperimentuak egin zituzten.