2021-04-30

Zelaieta telebistako 45. saioa

EGURALDIA

Tenperaturak koska pare bat gora egingo du eta hodeiak nagusituko dira zeruan, bereziki arratsalde partean; goiza zertxobait argiagoa izango da. Eguerditik aurrera, zaparrada botatzeko probabilitatea handiagoa izango da. Haizea iparraldekoa izango dugu.

Larunbat goizean euria egingo du eta tenperatura apur bat jaitsi egingo da. Arratsaldean hotza eta euri apur bat egingo du. Iluntze aldean laino batzuk egongo dira baina ez du euririk egingo. Haizea ipar mendebaldetik etorriko da.

Igande goizean ostarteak egongo dira, tenperatura pixka bat igoko da. Arratsalde partean pixka bat egingo du. Iluntzen hasten denean hotz apur bat nabarituko dugu. Haizea hego mendebaldetik etorriko da.

                           Aratz Blanco eta Jokin Aguirre.

ALBISTEAK

Atlhetic-en fnala

Atlhetic-ek Apirilaren 17an errege kopa finala izan zuen Barçaren aurka 21:30 etan. Amaieran 0-4 galdu zuten.


Izaro Uriarte eta Haritza Ortiz de Barron

GURE ESKOLA

 Pasa den astean 2.ziklokoak ortura joan ziren letxuga moreak , kogolloak eta eskarolak ereitera. Oso gustora ibili ziren. Ea kurtso bukaerarako jateko lortzen ditugun.


                   Egilea : Andoni

2021-04-16

Copako finala

 Bihar Athleticek eta Bartzelonak 2021eko errege kopako finala jokatuko dute. Gaueko 21:30etan jokatuko da. Ez galdu!!

                               AUPA ATHLETIC!!!


                                      EGILEAK: AGER B. eta KARIM

ERREALA KOPAKO TXAPELDUN

                                    ERREALA KOPAKO TXAPELDUN

Realak irabazi du 2020ko errege kopa, iazko apiriletik atzeratutako finalean 0 eta 1 irabazi ostean. Garaipenaren gola Mikel Oyarlabalek egin du, 63.minutuan, Iñigo Martinezek Porturi egindako penaltia jaurtita.

               Egileak: Izaro Muruamendiaraz eta Itziar Bilbao

                     AUPA ERREALA!





Zelaieta telebistako 44. Saioa

GURE ESKOLA

 

3.zikloko B eta D taldeek Abañobeaskoa baserri ingurutik ibilbide bat egin dute.

Iker izeneko mutil batekin lora motak, arbol motak eta oinatzak aztertzen ibili dira.


 

EGURALDIA

 Ostiralean euria egongo da. Tenperaturak behera egingo dueta haizeak iparraldetikjoko du.

Larunbatean eguraldia ez da asko aldatuko. Euria egingo du berriro. Tenperaturak berdin jarraituko du eta haizeak iparraldetik joko du.

Igandean ostarteak izango ditugu. Tenperatura igo egingo da eta haizeak ipar ekialdetik joko du.

               Egilea: Manex Jaio

HONDAKINEN AZTERKETA

                                                    HONDAKINEN AZTERKETA

3. zikloko ikasleek Abadiñoko zabor ontziak aztertu dituzte. Taldeka joan dira eta aztertu dutena izan da ea informazioa ematen duten eta barruko zikina ondo botata dagoen.

 Aste honetan bi talde joan dira eta datorren astean beste bi joango dira.

         Egileak: Izaro Muruamendiaraz eta Itziar Bilbao


2. ziklokoen ibilbidea

                                                                     GURE ESKOLA

2. ziklokoak ere herrian ibili dira aste honetan. Ibilbide bat egin dute estatuak ikusten, autobusak zer ordutan irteten diren, kamioiak zer daramaten ikusten. Denda batera ere joan dira. Behean ibilbidearen planoa ikus dezakezue.


                            Egilea: Manex Jaio