2016-06-08

ESKOLAKO JAIALDIA

Eguraldiak errespetatzen bagaitu, ostiral honetan 17.30etan hasiko da aurtengo eskolako jaialdia, animatu zaitezte eta hurbildu zaitezte guztiok animatzera.




IRTEERAK

Ikasturte bukaera honetan ziklo ezberdinetatik irteerak egiteko garai da, batzuk hondartzara, beste batzuk mendira... ikasturtea bukatu aurretik igoko ditugu hainbat argazki.


6. MAILA

Aurtengo ikasturtea bukatzear dago eta gure 6. mailako ikasleak datorren ikasturtean ez dira eskolan egongo Institutora baidoaz, hemen daukazue danok elkarturik ateratako argazki pare bat.
ONDO IZAN INSTITUTOAN!!



KANTAGINTZA

Ikasturte osoan lanean egon eta gero, gitarrajole bat etorri zen aurreko asteazkenean Eñautek gonbidatuta eta musika ekitaldi bat eskaini ziguten, hau  15:00tan hasi eta ordu beteko iraupena eduki zuen. 
Eñautek mikrofonoa hartu eta guztiongana hurbildu zen denok parte hartzeko. Hona hemen argazki batzuk: