2018-05-29

HH 4urte .Psikomotrizitate gelan artista txikiak

Lau urtekoek psiko gelan egurrezko blokeekin hainbat forma egiten dituzte.Adibidez: Itsasontziak,gazteluak ,etxeak, etab.

HONA HEMEN ARGAZKIAK!!!







ORIENTAZIOA OTXANDION (3.zikloa)

Maiatzak 28an Goizeko 9:30, autobusa hartu genuen. 
Otxandiora heldu ginenean frontoira joan ginen, motxilak istera.
Ez ginen joan gu bakarrik 

ESKOLA HERRIA5 MAILA6 MAILAGUZTIRA
GaraziLegutio152338
Inazio ZubizarretaIgorre 503989
ZelaietaAbadiño352459
OtxandioOtxandio14923
11495209.

Goizean egindakoa, Illuntxuko froga: Eskola adineko aproposa den lasterketa  klasikoa da. Zailtazun maila justua dauka eta ez du galtzeko arriskurik. Bide, pista, erreka eta egurrezko zubiak ditu, benetan egitea merezi duena, bertan dagoen pagadi ederra da, lasterketari izena ematen dio: llluntxu

Arratsaldean egindakoa, Herri Orienta- argazkia: Balizak ipini beharrean, tokiko zerbait esanguratsu, argazkian ateratzen zaigu eta mapan apuntatzen  dugu. Ikaslea tokira doanean argazki guztietako zeinean dagoen markatu beharko du

Oso ondo pasatu genuen, nahiz eta eguraldia triste xamar egon.






ASMATEGI TXOKOA

1.ziklokoek asmategi txokoan, asmatutako gauza asko egin dituzte etxetik ekarritako material birziklatuarekin. 
Adibidez: kotxeak, robotak, pultzerak eta panpintxoak egin dituzte. Guzti hauek  sei egunetan egindako lanak dira eta bolumena 3.dimensioan eta esku trebetasuna lantzeko dira.







1.ZIKLOKOEN MARRAZKIAK


Lehenengo ziklokoen marrazkiak hauek dira. Asmatutako marrazki asko egin dituzte eta gure ustez oso politak dira.
ZUEN USTEZ POLITAK AL DIRA?

















3D marrazkiak

                                                     
3. ziklokoek 3D marrazkiak egin dituzte plastikan, forma askoko marrazkiak daude: Eskuak, bihotzak eta pelotak. Lehenengo irudiari forma eman behar da eta ondoren papeleko beheko partetik goiko partera marrak egin dizkie, irudiari itzal batzuk egin dizkiete margo berezi batekin. Benetakoa ematen zuen marrazkiak.






                                                       

FIMO



3. Ziklokoak plastikan fimo eskulan materialarekin iruditxoak egin dituzte forma askotakoak eta koloretakoak, iruditxoekin eraztunak,llaberoak,pultserak eta abar, oso politak gelditu dira.




2018-05-22

2. ZIKLOKO PLASTIKAKO LANAK

2. Ziklokoek plastika klasean lan ugari egin dituzte. Bi lan 
egin dituzte, hona hemen zelan egin: lehenengo, bustina lehortu 
baino lehen, forma eman behar zaio. Lehortu eta gero margoztu 
egin behar da, eta gero pintura lehortu behar da.
Azkenengoz plastikozko begiak jarri, horrela lortuko duzu zure 
bustinezko panpina.
Bigarrena orri markatzailea da: lehenengo, orri bat moztu , gero margoztu nahi duzun bezala eta azkenengoz plastifikatu egin behar da. 


PAPERTEGIA

Ikusten duzuen moduan 1.ziklokoak artista batzuk dira, zelako kolas politak, ezta? Benetan gustatuko litzaidake horrelako gauza politak egitea.














3. ZIKLOKOAK OTXANDIORA DOAZ

Maiatzaren 28an, 3. ziklokook Otxandiora joango gara orientazioa egitera. Beste eskola batzuetako ikasle eta irakasleekin elkartuko gara. Bertan, basoan ezkutatuta dauden balizak topatu beharko ditugu. Bazkaldu ostean, ginkana bat egingo dugu herri osoan zehar. Hauek dira arauetako batzuk:
-Guztiz debekatuta dago hesiak zeharkatzea.
-Bide batean zinta gorria badago, PASATZEA DEBEKATUTA esan nahi du.
-Ezin da balizarik hartu edo mugitu
-Lasterketarako bukaera ordua baino lehenago helmugaratu beharko da, nahiz eta baliza guztiak aurkitu ez...

Bi mapa desberdin egongo dira bat 6.mailakoentzat eta bestea 5.mailakoentzat, 6. mailakoena 5.mailakoena baino luzeagoa izango da.

Hauek izango dira ordutegiak:
9:30-11:00- Otxandioko eskolatik irteerak ILLUNTXUKO FROGA betetzeko.
13:00- Helmuga itxi eta zerrenda pasatu.
14:10: HERRI ORIENTARGAZKIA-aren irteera.
15:10-Helmuga itxi egingo da. 




EA NOLA PASATZEN DUGUN EGUNA...
...LASTER ARTE