2021-10-29

GAU BELTZA, BELDURRAK PIZTU, ILUNTASUNA BIZI!

 

Kalabazak hustu, kandelak piztu... Gau beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz  herri. Eta zuek zer ospatzen duzue? 



Urteaeren heriotza, uzta bilaketa, hildako senideen oroimena... barrura begirako ariketan jartzen gaitu urtaro honek. Aldi berean, iluntasunak eta heriotzaren gaiak elkar beldurtzeko jolasean aritzeko parada eman ohi digu.

  


Gurean ere badira kontakizunak, kalabazak edo arbiak hustu, aurpegi itxura eman, kandelatxiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen zirenekoak; bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko jarriak.



 

Tamara eta Nora


EGURALDIA

 Gaur eguraldi aldaketa espero dugu, tenperatura apur bat jaitsi eta euri pixka bat egingo du. Egun osoan hodeiak  nagusituko dira eta une askotan estalita ikusiko dugu zerua. Hegoaldeko haizea zakar ibliko da Tenperatura maximoa 20 ºC ingurukoa izango da.


Larunbatean giro nahasiarekin jrraituko dugu, baina tenperatura suabeekin eta  aterrune luzeekin. Berriro ere hodeiak nagusituko dira zeruan eta euri pixka bat egingo du, batez ere goizealdean. Hegoaldeko haizea bizi ibiliko da, Tenperatura maximoak igo egingo dira, 20-23 ºC inguruko balioekin.


Oriol Arkarazo eta Oihan Ajuria

Zelaieta telebistako 52. saioa

Kirolak

 Oihana Azkorbebeitia zazpigarren eta Aitor Ajuria hamabigarren Skyrace des Matheysins mendi lasterketetan, Frantzian.

Egileak: Elora eta Maialen.


URRIAREN 31KO GOIZALDEAN IZANGO DA ORDU ALDAKETA


Urriko azken igandean ordua aldatu beharko da, neguko ordutegira moldatzeko.Urriaren 31ko goizaldean ordubete atzeratuko da erlojua, eta 03:00etan 02:00ak izango dira. Ondorioz, egunsentia eta ilunabarra ordubete aurreratuko dira.

Egileak: Elora eta Maialen.


2021-10-22

Zelaieta telebistako 51.saioa

ABADIÑOKO GAZTETXEAREN 23. URTEURRENA OSPATUKO DUTE.

 Zelaia errea txapelketagas emango diote hasiera urteurrenari, barikuan. Gero,20:00etan, luntxa egongo da,

eta 21:00etan J.Martinaren kontzertua. Zapatuan,11:00etan,bizikleta martxa egongo da,eta 14:30ean

bazkaria.Egunari amaiera emateko, poteoa eta animaliek taldearen kontzertua egongo dira.Gaztetxekoek

azaldu dutenez,zelai errea txapelketarako 
ematea barikuan egin beharko da,17:00etan hasita.




Aiora eta Manex.

HASI DIRA MUNTSARATZ ETA ZELAIETAKO OBRAK

 Obrak bi fase izango ditu. Lehenak,Zelaietatik Garbi fundiziora arteko tartea hartuko du.

Bigarrenak, puntu horretatik Atxondorainokoa. Abadiñoko Udalak zeharbide ¨seguruagoa¨ eta ¨atseginagoa¨ lortzea gura du.

 


        EGILEA: Urko Elorriaga





EGURALDIA


Ostiralean tenperatura jaitsiko  da eta euria egingo du. Tenperatura minimoa 11º eta maximoa 17º izango da.

Zapatuan tenperatura igoko da eta ostartetak egongo dira. Tenperatura minimoa 11º eta maximoa 19º  izango da.

Domekan tenperatura berriro igoko da, maximoa 22º eta minimoak 8º izango dira.Eguzkia egingo du.
Haizea Berra eta Zoe Molla