2021-05-28

EGURALDIA

Ostiralean egun hodeitsuarekin hasiko dugu, erdi mailako hodeiekin eta goi-odeiekin. Arratsaldean

bero-odeiak garatuko dira eta zaparrada hodeitzuak botako ditu.

Larunbatean iparraldeko haizea nagusituko da eta ipar isurialdean tenperatura apur bat jaitsi egingo da.








Igandean uda beteko eguraldia izango dugu. Zerua urdin egongo da eta tenperatura goxoak izango ditugu. Hala ere, iparraldeko haizearekin jarraituko dugu.







                       EGILEAK:Luken b eta Garazi m.

Zelaieta telebistako 49. saioa

TABAKO TAILERRA

 Asteazkenean 3.zikloko ikasleek TABAKO TAILERRA izan zuten. C eta D taldeek lehenengo orduan egin zuten eta A eta B taldeek bigarrenan. Tabakoari buruz asko ikasi genuen.  Adibidez, tabakoa landare bat dela eta tabakoa Ameriketatik datorrela. Esperimentu bat egin genuen, tabakoak birikietan eragiten dituen kalteak ikusteko.

                                      

                             EGILEAK: Jon Gaztelurrutia eta Ane Zuricaray

Sare Sozialak

 Astelehenean sare sozialen tailer bat izan genuen 3.zikloko ikasleok. Tailerrean zer sare sozial edo bideo joku erabiltzen ditugun komentatu genuen. Bideo jokoak  aztertu genituen, besteak beste PEGI zer den ikasi genuen. Gainera, konturatu ginen gezur asko egoten direla sare sozialetan eta sare sozialetan kontu pribatu bat izatearen garrantziaz hitz egin genuen. Datu pertzonalak ez partekatzea zein garrantzitzua den ere komentatu ziguten.

                                              Egilea: Unai Berrio-otxoa

2021-05-21

Liburutegiko irteera

 Maiatzak 18an 3. zikloko ikasleak liburutegira joan ziren txango bat egitera. Taldeka barrura sartu ziren  liburutegia bisitatzera. Han hiru pisu ikusi zituzten eta aukera izan zuten liburuak mailegatzeko. Gainera ikasi zuten zelan ordenatzen ziren liburuak. Liburutegiko alboko parkean bakoitzak bere liburua irakurri zuen. Batzuk zuahaitzetara igo ziren besteak molestatu gabe.Ordubeteko txangoa izan zen nahiz eta batzuk gehiago irakurri nahi izan zuten baina eskolara joateko ordua zen. 


Egileak: Beñat eta Oihan

Zelaieta Telebistako 48. saioa

EGURALDIA

Ostiralean tenperaturak behera egingo du. Zerua lainotuta izango dugu eta haizea ipar mendebaldetik etorriko da.

Larunbatean ere tenperaturak behera egingo du eta zeruan ostarteak nagusi izango dira.

Igandean zeruan ostarteak egongo dira eta tenperaturak gora egingo du. Haizea ipar mendebaldetik etorriko da.

                    Egilea: Aimar Couto

MENDILIBARREKO IRTEERA

Aurreko astean, Mendilibarrera joan ginen txango bat egitera. Han, Urkiolako begiraleen laguntzaz jolas bat egin genuen elkar ezagutzeko, gero monitoreek zuhaixkak eta zuhaitzak desberdintzen erakutsi ziguten eta ginkana antzeko bat egin genuen. Azkenik, ihes gela bat sortu ziguten ekosistema desberdinak lantzeko, oso ondo pasatu genuen!



                           Egileak: Ihintza Bengoetxea eta Irati Perez.

2021-05-14

Zelaieta telebistako 47. saioa

GURE ESKOLA

 MAIATZAK 17

LGTBI fobiaren aurkako nazio arteko eguna datorren astelehenean ospatuko da. Egun horren aitzakiarekin, gaia landu dugu aste honetan zehar.

              



Egilea:Adrian Hazas


Gure Eskola

Kantaldia

Pasa den ostiralean 3.ziklokoek ordu bat eta erdiko kantaldia izan genuen. Kanta asko kantatu genituen: Furra-furra, ama begira ezazu, itsasoa, ai Zapotxin, Xalbadorren heriotzean, txoria-txori, Maritxu nora zoaz... primeran pasatu genuen.





Egileak:Unax Q eta Abafi S


EGURALDIA

                                                                                                                                                                           Ostiralen euri pixka bat egingo du, tenperatura mantenduko da eta haizea ipar mendebaldetik etorriko da.


 Larunbatean zerua lainotuta egongo da baina eguzkia ere ikusiko dugu eta tenperatura igoko da. Uda giroa izango dugu.




Igandean euri pixka bat egingo du, tenperatura mantenduko da eta haizeak mendebaldetik joko du.



                             Egileak: Paul eta Eneko

2021-05-07

Zelaieta telebistako 46.saioa

Gure eskola

 Gorputz Hezkuntza

Argazki hauetan 1.go zikloko ikasleak detektibe lanetan ari dira eta beraien lehenengo munstroa harrapatzea lortu dute. Lan bikaina egin dute!!! 

            Oraindik beste bost mounstro harrapatu beharko ditu               

      Hurrengo asteetan honen berri emango dizuegu!

                                                        

                                                                Eskerrik asko.

                            Oier Villanueva



KIROLAK

     Asier Aspuru eta Ane Diez Bizkaiko txapeldun geratu dira trinketean. Asier Aspuru abadiñarra eta Ane Diez atxondarra txapeldun geratu dira buruz buru. Azpuruk 40-29 menderatu zuen Ekhi Ziarrusta, Abadiñoko tornosolo trinketean jokatutako finalean.

            Egileak: Aunitz eta Leire 

EGURALDIA

 Gaur ostarteak nagusituko dira, tenperatura ez da aldatuko. Haizea nahasia izango dugu

Larunbatean eguzkia nagusituko da nahiz eta lainoak izan. Tenperaturak gora egingo du 31ºC izango ditugu, haizea hegoaldetik etorriko da.

Igandean giro nahasia izango dugu tenperaturak behera egingo du eta haizeak mendebaldetik joko du.

                    Egileak: Luken eta Bidart