2020-12-18

EGURALDIA

 Ostiralean eguraldia argitsua izango dugu, naiz eta hodei batzuk egon. Tenperatura leuna izango da eta haizeak ipar aldetik joko du


Zapatuan euria egingo du, tenperatura jaitsiko da, Haizeak ipar aldetik joko du.


EGILEAK:Garazi eta Ane








GURE ESKOLA

Abenduak 23a urte honetako eskolako azken eguna izango da.hori dela eta,klase ortutegia 13:30 etan amaituko da.gainera, ekintza bereziak egingo ditugu eta eskola egun ezberdina izango da.Bi asteko oporrak izango ditugu,hori da onena!!! familiarekin egoteko egun honak izango dira,baita lagunekin jolasteko ere.A! eta espero dugu ondo portatu izana bestela Olentzerok eta Maridomingik ....

     GABON ONAK PASA!!!
Olentzero Eitb GIF - Olentzero Eitb Olen - Discover & Share GIFs

EGILEAK:Jon eta Luken

Zelaieta telebistako 33. saioa

2020-12-11

EGURALDIA

 

OSTIRALA
Ostiralean eguraldi euritsua izango dugu. Tenperaturak gora egingo du eta haizeak ekialderantz joko du.

  

ZAPATUA
Zapatuan euria egingo du. Tenperaturak behera egingo du eta haizeak ekialderantza joko du berriro ere.
                 
DOMEKA
Domekan hodei gutxi egongo dira. Tenperaturak gora egingo du eta haizeak ipar-ekialderantz joko du.
      
            Egileak: 
Ihintza Bengoetxea eta Irati Perez.








Reala eta Napoles 1-1 geratu ziren eta biak klasifikatu ziren.


Oyarzabalek eta David Silvak ez zuten Napoliren kontra jolastu 1-1 gelditu ziren eta biak klasifikatu ziren.  Partidua Italian jolastu zen, eta Napoliren lehen partidua izan zen bere estadio berrian, estadioa Diego Maradona deitzen da.
Silva y Oyarzabal no viajan a NápolesPredicción Europa League 2020/21: Real Sociedad vs Napoli


Egileak: Aimar eta Oihan




Zelaieta telebistako 32. saioa

BIHAR TABERNAK ZABALDUKO DITUZTE ETA BIZKAIKO BESTE HERRIETARA JOAN GAITEZKE

 Iñigo Urkulluk tabernak 20:00 arte irekitzeko baimena eman du bihartik aurrera.

                             


Bestalde , probintzia osoan mugitzeko aukera izango dugu.

                                    

Lehendakariaren berbetan, gabon ezberdinak izango dira aurtengoak.

                                    EGILEA: BEÑAT

2020-12-04

Gaur eguraldi euritsua izango dugu, temperatura jaitsi egingo da eta haizea ekialdetik joko du.







Larunbata argitsuago izan arren, euri zaparradak egongo dira, temperatura baxu mantenduko da eta haizea ekialdetik joko du.

Azkenengoz domekan ere, larunbataren antzekoa izango da. Euria izango dugu nagusi beste behin. Ekialdeko haizea izango dugu.




Egileak: Eneko eta Unax




Zelaieta telebistako 31. saioa

Abenduak 3 Aniztasun Funzionalaren Eguna

 Patio ondoren 3.ziklokoak lau jolas egin genuen guk lehenengo egin ginuena ibilketa antifaz batekin bigarrena ere antifaza erabili ginuen futbol itsua jolasteko,hirugarrena liburu batzuk ikusi ginuen eta laugarrenean antifazarekin marrazki batzuk egin genituen.

Oso ondo pasatu genuen.

                                                  Egilea:Abafi.S

ABENDUAK, 3 EUSKARAREN EGUNA

 Atzo euskararen nazioarteko eguna ospatu egin genuen Zelaieta eskolan, urtero lez. 

                                         

Goizean goiz, abestu eta dantzatu egin genuen. 

Patio aurretik, hamaiketako berezia izan genuen, txokolatada gozoagaz eta ostean jolas oso bereziak egin genituen. Txikiek ere egun berezia izan zuten, Txan magoaren bisita izan genuen.

                                    

                                                                  Egileak: Eneko eta Unax

Euskararen Eguna

 Oso ondo pasatu dugu eguna,giro euskaldunean!


Datorren urtean gehiago!


Eta ahal bada musukorik gabe!

                          EGILEAK: Paul eta Adrian

2020-11-27

EGURALDIA

 Ostiralean zerua hodeitsu egongo da hegoaldean eta litekeena da noizbehinka euria egitea.

Hodeitsu
 Larubatean hodeiak egongo dira, eta tenperatura antzekoa izango da. Haize aldakorra egongo da.

Hodeiguneak

Azkenik, igandea, laino batzuk egongo dira baina tenperatura berdin jarraituko du eta haizeak hegoaldetik joko du.
  
Hodei gutxi
Egileak: Luken eta Leire

Zelaieta telebistako 30. saioa

GURE ESKOLA EUSKARAZ BIZI

 Euskara eguna dela eta, postal lehiaketa egongo da herrian, Katalamixon Aisialdi Elkarteak antolatuta eta eskolan egin ditugu. Nahi duena lehiaketan parte hartzera gonbidatzen dugu.

                     Egileak: Oier eta Aunitz

GURE ESKOLA AZAROAK 25

 Azaroak 25ean emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna izan zen. Eskolan pankarta batzuk egin dituzte,  etxetik ekarritako gauza birziklatuekin.

                                            
                                   Egilea:Bidart Aldekoa-Otalora


2020-11-20

Zelaieta telebistako 29. saioa

GURE ESKOLA- EUSKARALDIA

  Esamoldeen lehiaketa bat piniko da martxan euskaraldia eta euskara egunekin lotuta. Bideo bat grabatu behar da eta helbide honetara bidali: telebista@zelaieta.ikastetxea.net , entregatzeko azken eguna abenduak 2  izango da, eta sari banaketa abenduak 4. Edozeinek parte hartzeko aukera du. animatu parte hartzera!


                                   Egileak : Andoni eta Haritza

EGURALDIA

  Ostiralean egun euritsua izango dugu. 

Tenperatura behera egingo du hizea ipar aldetik joko du.


Larunbatean ostartea edukiko dugu baina ez dugu euririk izango eta haizeak ekialdetik joko du.

Azkenik, igandean, hodeiak egongo dira zeruan baina larunbatekoak temperatura gorantz doa eta haizea hego -ekialdetik doa.
  Egileak:Aissa Djitteye eta Izaro Uriarte.


GURE ESKOLA-BAKUNA 6.MAILA

  Azaroaren 18an 6.mailako neska mutilak txertoa jaso genuen.

Neskek: 2 txerto, 1 Papiloma eta 1 Melingokoko.Neska batzuk 1 jaso zuten. Mutilek,ordea,txerto bakarra jaso zuten,Melingokoko txertoa.

Papilomaren txertoak ez zigun minik eman,baina melingokoko min pixka bat eman zigun.Aurten ezberdina izan da,normalean eskolara etortzen da erizaina,baina aurten medikura joan izan gara.


                                                Egileak:Aratz Blanco eta Jokin Aguirre.

2020-11-13

EGURALDIA

                    Ostiralean ostarte handiak egongo dira, eta tenperaturan ez da aldaketarik izango; azaroan gaudela kontuan izanik giro beroa izango dugu



Larunbatean ostarteak egongo dira eta zerua argiago egongo da, tenperaturak berdin jarraituko du. Haizeak hegoaldetik joko du.


Igandean ostarteak izango dira, eta temperaturak berdin jarraituko du. Haizeak hego-mendebaldetik joko du.




EGILEAK: IZARO ETA AGER