2018-04-24

IPUIN LEHIAKETA




Abadiñoko Udaletxeak, ipuin lehiaketa bat antolatu du herriko umeentzat.

Diru sariak egongo dira; LH3 eta LH4 mailak lehenengo postuan 40€ eramango ditu, bigarrenak 30€ eta hirugarrenak 20€. LH5etaLH6 lehenengo poatua 50€, bigarren postua 40€ eta hirugarrena30€. DBH1 eta DBH2 lehenengoak 70€, bigarrenak 60€ eta hirugarrenak40€. DBH3 eta DBH4 lehenengoak 70€, bigarrenak 60€ eta hirugarrenak 40€. Ipuin lehiaketako logoa 70€ 60€ eta 40€ko saria izango dute. Ipuina nahita nahi ez egin beharko dugu, baina lehiaketan aurkeztea, ez da derrigorrezkoa izango.

Opari banaketa Ekainaren 15ean izango da Txanporta Kultur Etxean. 

Hasi gaitezen imajinazioari astindu eder bat ematen.


EROSKETAKO PUZZLEA

Zelaieta Herri Eskolako Agenda 21 batzordeak proiektu bat jarri du martxan. 
Proiektua honetaz doa: Abadiñoko dendetan, gozokarsen, arraindegian, Muntsaratzeko eroskian, Mikel Harategian, Arriaundin eta Solokon (Goreti).
Denda horietako produktu bat erostean puzzlearen pieza bat nahi baduzu eskatu egin behar da, Eskolara heltzean 2.zikloko gazte gelako ate ondoan dagoen kaxa beltz batean sartu behar duzu baina ez ahaztu piezaren atzean zure izena jartzea. 




Egileak: Anje, Julen eta Maider

1ziklokoak esperimentuak egiten


1GOKO ZIKLOKOEK ESPERIMENTUAK EGITEN DAUDE. LURRAREN GAIN ZERBAIT JAKITEKO, ALDIZKARIAREKIN ETA SOKA ZATI BATEKIN.
HURRENGO ASTEAN ESPERIMENTUARI HASIERA EMANGO DIOTE. 











ITXASO BADOA

- Ondo egon zara gure  eskolan?
-Bai ,oso pozik egon naiz.
-Joateko gogoa daukazu?
-Gustura geratuko nintzateke.
-Bisitan etorriko zara?
-Noski
-Zenbat egon zara gurekin?
-2 hilabete
-Zergaitik etorri zara gure eskolara?
-Bertako lan-metodoa ezagutu nahi nuelako.

Eskerrik asko gure galderak erantzuteagatik.
Eta hemen egongo gara bisitan zatozenerako itzaroten, laster arte. AGUR!!!!!!!!!
   




2018-04-17

3.ZIKLOKOAK DURANGOKO ATLETISMO PISTAN


3. ziklokoak atletismo egiten hasi gara Landakon (Durango). Atletismoan gauza asko egiten dira adibidez, korrika, saltoak, jaurtiketak eta abar.  Lehenengo gauza guztiak zelan funtzionatzen duten azaldu ziguten. Lehenengo saioan korrika egin genuen, saio horretan korrika mota desberdinak egin genituen eta oso ondo pasatu genuen.
Hurrengo saioetan saltoak egingo ditugu eta jaurtiketak ere.
Guzti hau eguraldiaren arabera egingo dugu.











HH 5 urtekoen "Hondartzara" antzerkia

     HH-ko 5urtekoak, hondartzara antzerkia egiten ari dira.


5urtekoak hondartzara antzerkia egiten hasi ziren Aste Santuko oporretatik bueltan.
Hondartzara antzerkian, 4 pertsonaia +narratzailea daude: Amaia, Ama, Asier eta Jose sendagilea.


APIRILAK 16: HAUR ESKLABOTZAREN AURKAKO EGUNA

      
Atzo, apirilak 16an, Haur Esklabutzaren Aurkako eguna izan zen.
Egun honetan Iqbal Mashi haurrari egiten zaio omenaldia. Pakistango tapizen mafiak 1995. urtean, 12 urte zituela erail zuen haurrari.
Bere familiak 10€ gaitik alfombretako lantegi bati saldu zuten 4 urte zituela.


Hemen daukazue honei buruzko bideo bat:

https://www.youtube.com/watch?v=aqQunOlVhKo






2018-04-10

OPORRETATIK BUELTAN



Apirilaren 9 an Zelaieta Herri Eskolako ikasle guztiak  Aste Santuko oporretatik bueltan etorri gara lan egiteko eta ikasteko asmoz.
2 aste kanpoan egon gara oporretan, batzuk bere amamaren etxean beste batzuk Benidorren baina batzuk herrian geratu dira familiarekin eta lagunekin.
Eta zueko oporretan nora joan zarete?










                         Egilea: AITOR URIBE
                                                  



ELKARRIZKETA MARTA

           

1-Zenbat denbora daramatzazu irakaslea izaten?
   
20 urte daramatzat irakaskuntza publikoan, baina aldez aurretik pribatuan aritu nintzen.

2-Gustatzen zaizu zure lana?
Bai pilo bat

3-Zeintzuk ikasgai ematen dituzu?

Momentuz euskara eta ikerketa.

4-Ze ikasle dituzu gogokoen?

nagusienak.

5-zenbat ikasle dituzu gelan?

20 ikale ditut gelan.


          Aimar eta Ibrahima.







FIMO ETA XAKE

3. ziklokook, fimo eta xake taula egin dugu plastika gelan.
Fimorekin eraztunak, brotxeak, pultzerak, lepokoak, giltzariak... egin ditugu, forma eta kolore askotakoak. Batzuentzat, xakea egitea oso zaila izan da, baina azkenean bukatu ditugu! 

Oso politak geratu dira eskulan guztiak.








                                 MARIA Z. ETA UXUE G.