2019-06-11

AGENDA21 2018/19 IKASTURTEA

ZELAIETAN FRUTA JATEN DUGU

Maiatzak 31n, agenda 21 eta jantokiko batzordeek fruta kontsumoa sustatzeko ekintza bat burutu zuten elkarlanean jolasorduan. Bertan, beraiek sorturiko fruta eskuapaingarriak eta abestia erabili zituzten. Lan ederra benetan!



2019-06-07

SUKARRIETAKO BIDEOKLIPA


Bullyingaren inguruan bideoklip bat grabatu genuen.
Horretarako mozorrotu ginen eta aurretik idatzitako gidoia antzeztu eta abestu genuen.


                                    Ze ondo pasatu genuen, OSO POLITA irten zitzaigun.
                               ARGAZKIAK HEMEN
                   

3.ZIKLOKOAK SUKARRIETAN

3.ziklokoak Sukarrietara joan dira eta eraikuntza oso handia zen, kanpotik futbol zelai bat, saskibaloi kantxa bat, igerileku bat eta frontoi bat zeukan.
                             
Barrutik ere oso handia zen, pila bat logela zeuzkan eta jantoki bat mahai askorekin, ludoteka bat ere zegoen, bertan diskoteka egin genuen asteazken gauean eta oso ondo egon zen.
                               
                                                EGILEAK: ALEX ETA JULEN

JAGON PROGRAMA




Astelehenetik ostegunera, 3. ziklokoak, Sukarrietara joan ginen, eskola jazarpenaren kontrako ikastaro bat egitera.
                               
Ekintza desberdinak egin genituen Jagon programarekin eta bullying aren inguruko gai batzuk ere jorratu genituen, ciberbulliyng- a esaterako.
                       
Gure helburua izan zen eskola jazarpenarekin bukatzea eta jendea konturatzea nolako ondorioak izan ditzakeen bullying-ak.
                                                   Jone Berrizbeitia

SUKARRIETAN BAINATU GINEN



Azken egunean batzuk ondartzan bainatu ginen, ura oso hotza egon zen, batzuk errez sartu ziren uretara baina beste batzuei asko kostatu zitzaien sartzea.

Oso ondo pasatu genuen JAGON programarekin ,oso triste joan ginen denak etxera.
                                     
                                                      1,2 eta 3 URETARAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!!!
                                                             Egileak:Intza eta Ainhize