2022-12-16

Zelaieta telebistako 80. saioa









 

EGURALDIA

 2022/12/16

Gaur, ostirala, eguna freskoagoa izango da eta goizean giro nahasiak jarraipena izango du. Goizean estalia egongo da eta zaparradak botako ditu, batez ere ipar partean, hegoaldean euria urriagoa izango da. Orduek aurrera egin ahala atertzera egingo du eta arratsaldean ostarteak irekiko dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, maximoek behera egingo dute etaa minimoak ere jaitsi egingo dira eta egunaren amaieran neurtuko dira.


2022/12/17

Larunbatean eguraldia dotorea izango da. Egunsentian Araban eta Nafarroan luze iraun dezakeen lainoa sor daiteke eta oraindik hodeigune batzuk agertuko dira, baina, orduek aurrera egin ahala urdina gailenduz joango da eta goiz erditik aurrera eguzkia jaun eta jabe izango da. Goizean goiz hotz egingo du, Araba eta Nafarroako hainbat lekutan izotza egin dezake, baina gerora ostiralean baino koska bat gorago geldituko dira eguneko maximoak. Haizea ahul ibiliko da goizean, norabide finkorik gabe, baina arratsaldetik aurrera hegotik jarriko da eta gauean zakartuz joango da.


gg

2022/12/18

Igandean hego-haizea izango dugu hizpide. Egunak aurrera egin ahala indartuz joango da eta traba egin dezake, arratsaldean bereziki. Baina, aldi berean, hegoaldeko haizeak tenperaturaren igoera bultzatuko du, Kantauri isurialdean maximoak 16-19 ºC-ra irits daitezke eta gainerakoan 11-13 ºC ingurukoak izango dira. Goizean goiz Ebro ibarrean lainoa agertuko da, eta baliteke iraunkorra izatea, bestelakoan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira.

EUSKARAREN EGUNA

EUSKARAREN EGUNA 

Abenduaren 2an, Euskaraldiari amaiera emateko, Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan. 9:30etan, klasera sartu baino lehen, futbol zelaian dantzatu genuen. 11:30etan eskolako gela guztiak patiora irten ginen ekitaldia hasteko. Lehenen goz, 2. ziklokoek beraien pregoia irakurri zuten. Ondoren, 3. ziklokoek bertsoak abestu zituzten eta bukaeran gela guztiek prestatutako kutxak aurkeztu eta idatzitako leloak irakurri zi tuzten. Denon kutxekin eskultura bat egin genuen.

Azaroak 25

 AZAROAK 25


Azaroak 25ean Emakumearen Indarkeriaren Kontrako Eguna  aldarrikatu nahi genuela, gelan egindako esku eta morez margotu, lelo bat idatzi eta eskolan zehar zeuden hor ma-irudietan jarri genituen. 3. ziklokoek aterpean itsatsi geni tuen, 2. ziklokoek eskolako sarreran jarri zituzten eta 1. ziklo koek gimnasioko kristalean. Hemen dituzue gure lanak: 



DURANGOKO AZOKA

DURANGOKO AZOKA

Abenduaren 7an Durangoko Azoka zabaldu egin zuten. Pertsona asko egon ziren eta gauzak erosteko postu asko zeuden. Bertan, hainbat artista egon ziren baita ere. Adibidez: ZETAK musika taldea edo Izaro abeslaria. Umeentzat Ene kantak eta Go!azen-eko protagonistak egon ziren.