2022-01-28

Zelaieta telebistako 61. saioa

ALOKAILURAKO 250 EUROKO LAGUNTZAK ESKATU AHALKO DITUZTE ABADIÑOKO GAZTEEK.

 Martxoaren 3ra arte egin daitezke eskaerak. 18 eta 35 urte bitarteko gazteek egin ahalko dituzte eskaerak, baldin eta azken bost urteetan Abadiñon erroldatuta egon badira, eta diru sarrerak gordinak 35.000 euro baino gutxiago baditu.                                                          

Egileak: Uxue eta Khady
        

EGURALDIA

 Ostirala:Behe-hodeiak agertuko dira,batez ere Kantauri isurialdean, Hala ere, nahiz eta ipar partean hodeiak ugaritu, ostarteekin tartekatuko dira,batez ere egunaren erdiko orduetan. Iparaldeko haize suabea ibiliko da eta maximoa apur bat jaitsiko dira, minimoak,ordea,igo egingo da.

                                         

Larunbata: Hodeiak eta ostarteak ikusiko ditugu.Goizaldean hodei dezente egongo da, bereziki Kantauri isurialdean. Goizak aurrera egin ahala hodeiak gutxitu egingo dira, ia denean eguna argitsua izango da. Iparraldeko haize fina ibiliko da eta tenperatura maximoa pixka bat igoko dira.

                                               EGILEA:UDANE 

ABADIÑOTIK PASAKO DA TOURREKO 3. ETAPA

 2023kon Frantziako tourreko lehengo hiru etapak Euskal Herrian izango dira osorik. Lehenengo etapa, uztailaren lehenean, Bilbon hasi eta amaituko da eta bigarren etapa Gazteiz eta Donostia lotuko ditu.             Hirugarren etapa, uztailaren 3an, Zornotzan hasi eta Ipar Euskal Herrian amaituko da. Hasierako kilometroak eskualdean egingo ditu. Iurreta, Abadiño eta Berriz igaro ostean, Trabakua igoko dute txirrindulariek, kostaldera bidean.

                                                      Egilea: Eñaut


 

                                                                              

JAURLARITZAK ESKOLA KIROLA BAIMENDU DU.

 Bariku honetatik aurrera eskolen eta kluben arteko kirol lehiaketak jokatu ahalko dira ostera ere.

Eusko Jaurlaritzak eskola kirola baimenduko du bariku honetatik aurrera, eskolaz kanpoko ekintzei buruzko debekua altxatu ondoren. Osasun sailak kultura eta hezkuntza sailekin batu da eta bertan jakinarazi du eskola kirola ostera ere baimentzeko aukera.

                                                      Egileak: Uxue eta Khady


2022-01-21

Zelaieta telebistako 60. saioa

Athletic 3-2 Bartzelona

Athletic kopako final-laurdenetara, luzapenean.Zuri-Gorriek partida bikaina egin dute, 

eta luzapenaren lehen zatian amaitzean zela sartu du Iker Muniainek gol erabakigarria ,penaltiz.

Beste gau polit bat San Mamesen eta  Athletic Espainiako kopako final laurdenetan da, Bartzelona kanpoan utzi ostean (3-2). 

                                                    Egileak : Xabier eta Enaitz.


KORRIKA 2022

 Apirilaren 1ean Zornotzatik sartuko da Korrika Durangaldera eta Mallabitik aterako da. Korrikaren 22. edizioa goizaldean igaroko da eskualdetik. Amurrion hasiko da martxoaren 31n eta Donostian amaituko da apirilaren 10ean.

ORDUTEGIA

Zornotza: 03:29

Iurreta: 04:44

Durango: 05:11

Abadiño: 06:00

Elorrio: 06:55

Berriz: 07:40

Zaldibar: 08:10

Mallabia: 08:36



Egileak: Irati Perez eta Ilargi Quintas

SAN BLAS EGUNEKO AZOKA BERRESKURATUKO DUTE ABADIÑON

 Ospakizuna merkatura eta ganaduen zein produktuen salerosketara mugatuko dute. Ez da kultur programaziorik,kale animaziorik edo txosnarik egongo.


Abadiñoko udalak esan duenez, San Blas eguneko azoka berreskuratuko dute otsailaren 3an. Hori bai , ez da ohiko azoka izango. Baserriko produktuen salerosketa eta ganaduen erakusketa, bai egingo dute;baina kultur programaziorik, kale animaziorik eta txosnarik , ez. Ez da egongo.

                            Egilea: Mariyamu

EGURALDIA

Ostiralean zerua hodeitsu egongo da. Ipar ekialdeko haizea egongo da eta tenperaturak jaitsiko dira. Minimoak -1º eta maximoak 5º tara iritsiko dira.


Zapatuan eguzkia egongo da eta tenperaturak gutxi igoko dira. Izotza egin dezake. Tenperatura minimoak 0º eta maximoa 7º dira.
Domekan ere eguzkia izango dugu. Tenperaturak igoko dira. Tenperatura minimoa 1º eta maximoak 11º izango dira.
Irati Perez eta Ilargi Quintas.

2022-01-14

URTE BUKAERA OSPATZEKO JAIALDIA

 Abenduak 23an, 3.zikloan 4 txoko egin ziren. Txoko batean bingo musikala zegoen, bigarrenean mahai-jolasak egon ziren, hirugarren txokoan pelikulak ikusten ziren eta laugarren txokoan eskulanak egiten ziren.

Atsedenaldian, Gaztañodira joan ginen. 12:00 -etan herri kirolak egiten hasi ginen. Hemen ere 4 txoko egon ziren: sokatira, lokotxak, zapitxoa eta giza probak.

13:00 -etan gelara joan buelatatu eta agurtu egin ginen.

Hemen dituzue egun horretako zenbait argazki:


C taldea lokotxen jolasea




 A taldea zapitxoa jolasten  B taldea soka tira jolasten.



D taldea giza proban jolasten.



Ganiz eta Malen.B

Zelaieta telebistako 59. saioa

ATHLETIC 2- ATLETICO MADRIL 1

 Ate handitik sartu da finalera Athletic. Espainako super kopako finala jokatuko du igandean Real Madrilen kontra Athletico madrili 2 - 1 irabazi ostean .Joao Felixek aurreratu egin ditu madrildarrak  , baina Yerayen eta Nico Williansen golek erabakita utzi dute lehia.

                                                         

                                                                Egilea : Mariam

EGURALDIA

 Ostiral goizean lainoa ager daiteke . Baina eguna eguzkitsu egongo da . Hego -haizea izango dugu nagusi eta tenperatura gutxi igoko da .


Zapatuan ere eguzkia izango dugu . Hego-haizea izango dugu , baina arratsaldean tarteka ipar -ekialdetik joko du . Temperaturan aldaketarik ez da egongo . Izotza egin dezake .
Egilea: Mariam