2018-12-18

Zer egin dezaket nere taperrarekin jolasorduan?

Jolasorduan ez dakizu non utzi zure taperra fruta jatea bukatzean?
Begiratu zer burubatu zaien agenda 21eko batzordekoei.



GORDE TAPERRA KUTXETAN ETA JOLASTU LASAI!

Sukaldean eta jantokian ere edukiontzi marroiak

Eskerrikasko agenda 21 batzordeko eta jantoki batzordeko ikasleei, sukaldariei, begiraleei, atezainari eta jantokiko arduradunari bazkalorduan sortzen ditugun hondakin organikoak mankomunitateko edukiontzi marroiara eramatea normalizatzearren.



TXALO BERO BAT DANOI!!!

KONPOSTA elikadura zirkularraren parte.

Jo ta su gabiltza konpostarekin!! Eskolan, fruta eguneko hondakinekin ihaz eginiko konposta azaroan gehitu genion ortuko lurrari babak ereiteko.  Konpostera berri bat gehitu eta aurten ere bagabiltza ziklo berri bat hasten.


GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK!



ELKARTASUN TAPOIAK

Gogoratu ihaztik ELKARTASUN TAPOIAK biltzen ditugula eskolan.

ZERTARAKO? hauek BIRZIKLATZEKO (ACTECOn) eta era berean ELKARTASUN kanpaina ezberdinetan dirua lortzeko (SEUR fundazioaren bitartez).

Ikasturte hasieran Bruno lagundu genuen behar zuen makina erosteko dirua biltzen. Orain Marcos laguntzen hasi gara dituen diagnosi desberdinei aurre egiteko dirua lortzen.


NOLA LAGUN DEZAKET? 1. zikloko sarreran kokatuta dugu kontenedore hau. Ekarri zure tapoiak boltsa baten, bota TAPOIAK SOILIK zulotik behera eta eraman boltsa berriz zurekin.


ANIMO, PARTE HARTU, BIRZIKLATU ETA BEHAR DUTENEI LAGUNDU!!

2018-12-14

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an euskararen ospatu genuen eskolan . Goizean 3.ziklokokoak Zelaietatik zehar Gure Nahia kanta dantzatzera atera ziren.

Arratsaldean 3.ziklokoek euskararen koplak abestu zituzten. Ondoren 1,2,3. ziklokoek euskal kantak dantzatu zituzten . Gainera gela baikoitzeko kutxetako leloa aurkeztu zituzten eta horrela eskultura polit-polit bat eraiki genuen. Jaiaren amaieran urtero bezala gaztainak jan genituen . Oso gozoak zeuden!


Primeran pasatu genuen !!!       
          Uxue Fernandez  eta  Elene Urionabarrenetxea

115.000 PERTSONA BAINO GEHIAGOK BISITATU DUTE DURANGOKO AZOKA

Aurten,aurrekoan baino jende gehiagok bisitatu du Durangoko liburu  azoka. Gerediaga elkarteak eta azokako antolakuntzak "anitza, baikorra eta arrakastatsua"izan dela jakinarazi dute. Gainerako
durangoko azoka 2018 bilaketarekin bat datozen irudiakdatu hauek ere bisitan uzten dute; urte honetan kaleratutako "DA!" poltsak azoka amaitu baino egun bat lehenago bukatu ziren eta web gunea azken 4 egunetan 41.500 pertsona baino gehiagok kontsultatu dute ekitaldien informazioa lortzeko.                                        egileak:ENEKO eta EKHI

GIZA EZKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA


Abenduaren 10ean giza eskubideen nazioarteko eguna ospatu zen. Duela 70 urte sortu zen nazioarteko egun hau,Giza eskubideak dira bakoitzak duen almena eta baloreak dira, 30 eskubide dira: bakea, bizitza eskubidea, indarkeria, biktima,justizia, asilo-eskubidea, anistazuna,berdintasuna eta eskutatzeko aukera dira eskubide batzuk. Eskubide hauek mundua zerbait hobetzeko zortu zen eta orain mila pertsona baino geiago daude babestuta, baina oraindik eskubide batzuk ez dira betetzen.


ESPERO NOZBAIT ESKUBIDE HAUEK BETETZEA!!!



giza eskubideak eta nazio eskubideak bilaketarekin bat datozen irudiak

                                                                                                                                          Egileak: Aratz eta Igor  

2018-11-30

DURANGOKO AZOKA

Durangoko liburu azoka, abenduaren 5etik 9ra izango da.
Goazeneko aktoreak, idazleak, musikariak... Egongo dira.
53. edizioa izango da eta aniztasuna izango da nagusi.


Urtero bezala, Landako Gunean izango da.


                                                  INGE ETA UXUE G

"MATEMATIKA SUSTATZEKO JOLASAK"


                                         
  Abanduaren 4an, 16:45etan, matematika era ludiko batean lantzeko aukera emango diguten jolasei buruzko formakuntza egongo da, 

Gurasoei  zuzendutakoa izango da .
ANIMATU MESEDEZ!!!!!!
                                             
                                                   EGILEAK: MARKEL ETA UNAX

EMAKUMEAREN INDARKERIAKO KONTRAKO EGUNA

Azaroko 23ean emakumearen indarkeriaren kontrako eguna ospatu zen. Fotokolean argazki dibertigarriak erabili genituen adibidez; betaurrekoa, txapelak, korbatak...
                                                                   Egilea: Eneko eta Igor

2018-11-23

1go ZIKLOAN ESKULANAK EGITEN

Lehenengo ziklokoek eskulan polit politak egin dituzte plastika txokoan.

Batzuk paperez egin dituzte.

Beste batzuk plastilinaz.

AZAROAK 25

Azaroak 25a, emakumeen kontrako indarkeriaren nazioarteko eguna dela eta , geletan egin diren ekintzetan eskolako zarreran photocall bat prestatu dugu.


Apaingarri moreak ipintzen ditugu argazkia egiteko, emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko eguna dela eta.

EGILEAK: MAIDER ETA IBON

5 URTEKOAK ORTUAN



5 urtekoak ortura joan dira, negutegia barrutik ikusi dute. Javik dena azaldu die.
Haziak ipini dute eta martxorako prest egongo dira.

Azaroaren 22an joan ziren haziak ipintzera eta ilean baten joango dira zelan dagoen ikustera.

Egileak: Markel eta Orhi

2. ZIKLOKOEK KRABELINAK EGIN DITUZTE


                            
                        Sciencen landaretzaren uraren eragina esperimentua egin dute


                   Krabelinak zuriak ziren eta gorriak eta urdinak bihurtu dituzte,
Kristalezko pote batzuetatik tinta xurgatu dute.

       Egileak: Inge eta Unax Cenizo

6.MAILAN SEXU HEZIKETA

Pasadan astean 6.mailakoek sexu heziketa izan zuten.
Lahia 3.0 elkartekoak izan ziren lan hau burutu zutenak.


Hainbat ekintza desberdinen bidez beraien adinari egokitutako argibideak eman zizkieten.
Oso gustura ibili ziren eta asko ikasi zuten.

EGILEAK: MAIDER ETA IBON

2018-11-16

4 URTEKOAK PSIKOGELAN


4 Urtekoek psikogelan egoten dira jolasten. Haiek oso ondo egoten dira han jolasten.

Adibidez: Dorreak, saltoak eta gehiago egiten dute. Hor panpin asko dituzte.

Egileak:Inge eta Maia

HIRU URTEKOAK GAZTAÑODIN

Hiru urtekoak gaztañodira joan ziren hostoak batzera joan zen astean.


.
Oso ondo pasatu zuten hostoak batzen,hosto asko zeuden eta ia denak batu zuten eta pozik joan ziren hostoak batzera.

EGILEAK:IBON ETA LIHER

4 URTEKOAK FRUTA JATEN


Asteazkenetan 4 urtekoak fruta jaten hasi dira.
Fruta mota asko jaten dituzte, adibidez: platanoak, sagarrak, laranjak, makatsak...
Frutari laguntzeko ura edaten dute.

Egileak: Orhi eta Alain

2018-11-09

LAU URTEKOAK GAZTAÑODIRA DOAZ

Udazkenari hasiera emateko, 4 urteko A gelakoek Gaztañodira txango bat egitera joan ziren.


Guztira 18 ume joan ziren.  Oso ondo pasatu zuten.
Egileak: Alain eta Maia

ELKARTASUN TAPOIAK

     Agenda 21ek aste honetan elkartasun tapoiak egin dute Bruno izeneko mutil bati laguntza emateko.

Parte hartu nahi dutenek lehen zikloko sarreran kontenedorea dago. Brunori lagundu ondoren pertsonak aldatzen joango dira eta  tapoi asko  lortu ezkero 90 euro gutxi-gora behera lortuko du hainkan aparatu bat jartzeko.

Egileak: Liher eta June O

HIRUGARREN ZIKLOKOAK ELORRIORA



Elorriora joan dira, ingurune arloan herri honi buruzko hainbat aspektu landu dituzte, bertan beste ikaskideei informazioa eman diete herritik ibilbide bat eginez.

hemen dauzkazue ikasle batzuk errebonbilarekin 


ikasleak Arginetara heldu dira 

egileak : Ibai.I eta Marene

2018-10-26

EUSKARALDIA ABADIÑON


Zelaieta Herri Eskolak Euskaraldian parte hartzera animatu nahi zaituzte.Belarriprest zein ahobizi bezala .



Urriaren 31n, arratsaldeko 19:00etan Errota Kultur Etxean, aurkezpena egingo da.
Animatu eta etorri!!!!

2.ziklokoak barnetegira

   2.ziklokoak Urriaren 24-25an Ollarera joan dira (Nafarroa) Irurtzitik gertu dago.
Han baserri eskola dago, animaliak egon dira eta landaretzan aritu dira.
Landare konkretu batekin krema egin dute.Autobusez joan dira eta 80 ikasle izan dira.

SAGARRAK ETA HOSTOAK BATZEN

Urriaren 23an 1.ziklokoak,udazkena gaiari lotuta,sagarrak eta hostoak/orbelak batzera joan dira.



Hemen duzue bideoa 

4 URTEKOEN ESKULTURAK

4 Urtekoek jolas txokoan eraikinak egiten dituzte. Hemen daukazu eredu bat.

2018-10-19

LUZERA SALTOAK


Egun hauetan 3.ziklokoek atletismo egitera joan dira.Jolas asko egin dituzte eta oso ondo pasatu dute. Luzera jauzia oso ondo egin dute, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago baina hau asko gustatu zaie.Bakarrik hiru egun joan dira eta oso gustora egon direnez gehiago egin nahi dute.

3.zikloko ikasleak atletismo pistara

Urrian,3.zikloko ikasleak, Durangoko atletismo pistara joan gara .

Bertan, karrerak, saltoak eta bailak egin ditugu. Oso ondo pasatzen dugu baina 3 saio bakarrik egongo gara.

Hauteskundeak Zelaieta eskolan

2018ko Urriak 3, asteazkena 2.eta 3. zikloak batzordeetako ordezkariak aukeratzeko bozketa egin genuen, 




Agenda 21, euskara, jantoki eta elkarbizitza batzordeak osatzeko.

ELIKADURA ZIRKULARRA


2018-10-02

3.zikloko ikasleak


  3.ziklokoak argazkia ateratzera joan ginen eskolako txikien parkera.Batzuk jesarrita eta besteak altzatuta jarri ginen argazkirako.Guztira 73 ikasle gara aurten.

3. ziklokoak irteera Durangora

Irailaren 10ean 3.zikloko ikasleok durangora irteera bat egin genuen goizeko 9:30etatik 13:00ak arte, eta jolas dibertigarriak egin genituen:
sokarekin, globoarekin, bata bestearen belaunean jarri eta abar...

Eskola 2. egunean 3.zikloa Durangora joan ginen jolasak egitera. 7-8 jolas egin genituen eta oso ondo egon ziren jolasak.

2018-06-19

2017-2018 IKASTURTEA AMAITZEN


Datorren urterako gogoak pilatzen hasiko gara laster, baina ekainaren 22tik aurrera, oporretaz disfrutatzera



3.ZIKLOKOEK GORLIZEKO HONDARTZARA JOAN GINEN



Albiste honen protagonistak 3.ziklokoak  izan gara.Ekainaren 8an, ostirala, Gorlizera joan ginen. Barrikara heldu ginenean, Plentziaranzko ibilbidea egiten hasi ginen itsaso ondotik. Lehenengo ibilaldia ordu bat eta 30 minutukoa izan zen eta Plentziara heldu bezain pronto, hamabitakoa jan genuen. Ondoren, ibilbidearen bigarren zatiari ekin genion, Plentziatik Gorlizera. Hondartzako paseotxo ederra.
Gorlizeko hondartzara heldu ginenean, pena handiz, bandera gorria zegoela ikusi genuen. Beraz, ezin izan ginen bainatu nahi izan genuen bezala. Hala ere, oso ondo pasatu genuen, bertan bazkalduta, hondartzan pilotakin eta eraikuntzak egiten. Bertako dutxetan aritu ginen errefreskatzen. Azkenik, autobusa bertan izan genuen zain.


IKER ETA JUNE






2018-06-12

ARRIKRUTZEKO KOBAZULOA (OÑATI)


Maiatzaren 23an 1go ziklokoak Oñatira joan ziren, Arrikrutzeko kobazuloa bisitatu zuten eta dena polita izan zela esaten dute denek, oso interesgarria iruditu zitzaien  eta gehien guztatu zitzaiena antzinako hezurrak izan ziren. Aintzin aroan bezala, eskuekin margozten erakutzi zieten. Hamaiketakoa eta bazkaria han egin zuten. Antzinako historia ikasi zuten. Oñatiko herria oso polita eta ederra dela aipatu dute.
Oso ondo pasatu zuten errepikatzeko moduan seguru!!!



KANTALDIA

           
                                                       
Pasadan asteazkenean, gure eskolak kantaldia antolatu zuen.
Kantaldia, eskolako gimnasioan egin zen. Urtero antolatzen dugu eta pertsona desberdin bat etortzen da urtero abestera.
Kanta hauek abestu genituen:
Furra Furra
Txoriak Txori
Ai zapotxin
Itsasoa gara...
Gehiago egon ziren.
Etorritako neska Naiara deitzen zen, eta 12 bat abesti abestu zituen.
                                                                                                                         HUGO ETA HARITZ