2022-05-20

Zelaieta Telebistako 73. saioa

ALLUITZ MENDI TALDEAK IRTEERA ETA BAZKARIA ANTOLATU DITU 30. URTEURRENA OSPATZEKO

    Ospakizuna ekainaren 4an egingo dute. Laga, San Pedro Atxarren eta Marua aldera egingo dute mendi irteera. Ondoren bazkaria egimgo dute. 

Abadiñoko Alluitz mendi taldeak hiru hamarkada beteko ditu mendizaletasuna, kirola eta aisialdia batzen. Ekainaren 4an urteurrren eguna ospatuko dute, eta taldeak egitarau txiki bat prestatu du horretarako. Mendi irteeran egingo dute Urdaibai aldera. Lagako hondartzatik hasita, San Pedro Atxarrera eta Marua mendira igoko dute, gero bazkaria Akordan egiteko.

                                                   EGILEAK: AISSA ETA ENEKO

HAMAIKETAKO JASANGARRIA

                                                  

Maiatzak 18an Zigor Iturrieta eskolara etorri zen hamaiketako jasangarriari buruz hitz egitera. Geroago janaria sukaldatu zuen, hamaiketako ezberdinak erakutsi zizkigun eta azkenik sukaldatu zuena probatzen utzi zigun. Amaitzeko bokanrol bat eman zigun bakoitzari.

EGILEAK: AISSA ETA ENEKO



SAN TROKAZ JAIAK



 Bi urte eta gero San Trokaz jaiak bueltatu dira. 12an eraman zuten Gerbas udaletxera eta 22ra arte egongo da . Zenbait ekintza egongo dira horietako batzuk kontzertuak eta umeentzako antzerkiak .

                               

                                                   Egilea: Anujin

Eguraldia

 Barikuan zerua tarteka hodeitsu egongo da. Goizean hego-haizea egongo da eta arratsaldean ipar aldera aldatuko da. Tenperatura minimoa eta maximoan ez da aldaketa handirik izango.

                                   


Zapatuan berriro ere zerua tarteka hodeitsu egongo da. Gauean zaparrada trumoitsua bota ditzake. Ipar-ekialdeko haizea egongo da. Tenperatura minimoan ez da aldaketarik izango, eta maximoan 6º inguru igoko da.


Igandean giro eguzkitsua izango dugu. Tenperatura minimoetan 5º igoko dira eta maximoetan ez da aldaketarik izango.


                                   Egileak: Jon eta Izaro.

LEKAROZEKO BARNETEGIA

 Datorren astean, 3.ziklokoak eskolan ez gara egongo Lekarozera goazelako. Ingelesa ikastera goaz. Irrikitan gaude!


Egilea:Anujin.



1. zikloko irteera

Pasa den astean 1. ziklokoak Mañarira joan ziren, Hontza museora. Gero herriko parkean ibili ziren. 
                         Egileak: Izaro eta Jon.

GURE ESKOLA - MAIATZAK 17

                                                   

                                                     

Pasa den asteartean LGTBIQ+ eguna izan zen. 1990an Osasunerako Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentala zerrendatik kendu zuten. Egun horretan intolerantziaren aurka borrokatzen eta LGTBQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen jarraitu behar dugula gogoratzen dugu.


                 Egilea: Anujin.

2022-05-13

Zelaieta telebista 72. saioa

ASTELEHENEAN KANTALDIA ESKOLAN

 Astelehen honetan, maiatzak 16an gitar jole bat etorriko da Inaki bertsolariarekin eskolara. Betiko euskal kantak abestuko ditugu denon artean eta oso ondo pasatuko dugu urtero bezala.

                       Egileak: Nahikari eta Arhane

EGURALDIA

 Ostiralean eguzkia egongo du. Tenperatura maximoa 3º igoko da eta minimoa 1º jaitsiko da. Hego haizea ahul-bizia ibiliko da, baina arratsaldean iparrekoa izango da.

Zapatuan zaparrada txikiak izan daitezke. Tenperatura maximoa gehiago igoko da 29ºtara heldu ahal da. Minimoa ere 7º igoko da. Hego-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da.

Domekan ere euria egin dezake. Tenperatura maximoa berdin jarraituko du eta minimoa 2º igoko da. Hego-osagaiko haizea ahul-bizia jarraituko du.

                                                                   Egileak: Izei eta Paul

ZELAIETAKO ERDIALDEA OINEZKOENTZAT EGOKITZEKO OBREN BIGARRE FASEARI EKIN DIOTE

 Zelaietako erdialdea oinezkoentzat egokitzeko obren bigarren faseari ekin diote.

Lanak egiteko 43.834 euroko aurrekontua du Abadiñoko Udalak.

Abadiñoko Udalak Zelaietako erdialdea oinezkoentzat egokitzeko bigarren faseari dagozkion lanak hasi ditu. Udaletik jakitera eman dutenez, proiektuaren helburu orokorra gune osoan oinez eta bizikleta mugitzea lehenestea da, autoen sarbidea mugatuz. Horrekin herriki alde zaharrean kutsadura murriztea da.

Lanak egiteko aparkaleku batzuk kendu baharko dituzuela, baina beste 38 aparkaleku berri, zamalanetarako gune berri bat eta osasun-zentrorako aparalekuak aurrekusi direla jakitera eman dute.

                  Egilea:Shona Caminos

GURE ESKOLA (IBAIZABAL IBAIA AZTERTZEN)

 3.zikloko ikasleok gure herriko Ibaizabal erreka aztertzen egon gara. Orain dela hilabete bat Muntsaratz ondoan egon ginen, aurreko astean herrian bertan eta gero Astola ondoan aztertuko dugu. Uraren tenperatura, abiadura, oxigenazioa, PHa eta fosfato edo nitratoen presentzia aztertzen ari gara. eta oraingoz esan dezakegu, ura nahiko garbia daukagula.

Ia horrela zaintzen jarraitzen dugun!!!

                                    Egileak: Nahikari eta Arhane

DANTZARIEN AZKEN ENTSEGUAZ ETA GERBASEN KALEGIRAGAZ HASI DITUZTE SAN TROKAZAK ABADIÑON

 

Gerbasen kalejirarekin batera hasi dituzte, gaur, San Trokazak Abadiñon. Dantzariek lagunduta eta txistulariek girotuta egin dute Gerbasekin bidea hainbat herritarrek



ABADIÑO FUTBOL TALDEA IGO EGIN DA

 Zapatuan Abadiño futbol taldeak irabazi egin zuen, Lekeitioren kontra, 1-0. Ohorezko mailara igotzea lortu du.







2022-05-06

Zelaieta telebistako 71. saioa

BERBA LAPIKOAK

 Aurreko astean  Berba lapiko txapak berde kolorekoak izan ziren eta oraingo astekoak urdinak izan dira, klase bakoitzetik 5 Berba lapiko daude. Ekintzan parte hartu nahi zutenek , Berba lapikoen txapa daramate eta euskaraz hitz egiteko konpromisoa hartu dute.

                        Egileak: Aitor eta Elene

EGURALDIA

 

Ostiralean zerua lainotuta egongo da eta momentu batzuetan euria egingo du. Egunaren hasieran eta amieran mendebaldeko haizeak joko du eta arratsaldean iparraldekoa. Temperaturak gutxi aldatuko dira.

                                                              

Zapatu goizean lainoak egongo dira eta eguzki apur bat egongo da. Arratsaldean haize gogorrak joko du,iparaldetik. Tenperatura minimoa mantenduko da eta maximoa apur bat igoko da.



Domekan hasieran ostarteak egongo dira eta bukaeran berdin jarraituko du. Tenperatura minimoa mantentzen jarraituko du eta maximoak pixka bat igoko dira.


                                                  Egileak: Maddi eta Zihara

ABADIÑO OHOREZKO MAILARA IGO DAITEKE

 Abadiño Ohorezko Mailara igo daiteke eta klubak partidua ikusteko doako sarrerak jarri ditu.

Traña-Matienako jaietan ospakizunerako beste motibo bat emateko prest daude Abadiño futbol taldeko jokalariak. Zapatuan, 16:30ean, Lekeitioren kontra jokatuko dute Astolan, eta irabaziz gero Ohorezko Mailara igoko dira, Bizkaiko kategoria nagusira. Aurten, Iurretako eta Elorrio ari dira bertan.

Sanprudentzioak ekimenez beteta datoz zapatuan: Gazte Eguna da, paella txapelketa dago... 
baina klubak Astolan gura ditu zalea. Hori dela eta, honako erabakia hartu dute: zelairako sarrera doakoa izango da.

                                            Egileak: Ager B, Itzal


 

IHESKIDE DUPLA ETA SKAKEITAN SAN TROKAZETAN.

 Hilaren 12an, Gerbasen ohiko kalejirarekin, txistulariekin eta dantza-alardearekin emango diote hasiera jaiei.

"Abadiñoko jaiak berreskuratu ditugu, eta udalerri osoko eta adin guztietako elkarte eta taldeek hainbat astez lanean aritu ostean sortutako programa aurkeztu dugu", jakitera eman du Mikel Garaizabal alkateak. Horrez gain, eraso matxistarik gabeko jaiak gura dituztela azaldu du alkateak.

                        

                             Egileak: Aitor eta Elene.