ZELAIETA TELEBISTA 152.SAIOA
2026-05-08
EGURALDIA
2026-05-8
Gaur, ostirala, goizean giro eguzkitsua eta arratsaldean ezegonkortasun lerro batek trumoi-zaparrada batzuk utziko ditu. Hego-hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak apur bat igoko dira, batez ere Kantauri isurialdean. Barnealdeko behe-lainoak desegin ostean, goiza eguzkitsua izango da ia lurralde osoan. Arratsaldean, berriz, hegoaldetik iparraldera mugituko den ezegonkortasun lerro batek zaparrada batzuk utziko ditu eta ekaitzak ere jo dezake; ekaitzekin haizea asko zakartuko da eta baliteke tamaina txikiko txingorra egitea. Alabaina, zaparrada horiek azkar samar igaroko dira, eta arratsalde-gauean ostarte zabalak agertuko dira berriro.
2026-05-9
Larunbatean hego-ekialdeko haizearekin jarraituko dugu. Mendialdeetan nabarmenduko da bereziki eta tenperatura maximoak 18-24 ºC artekoak izango dira. Zeruan, aurreko egunetan baino hodei gehiago agertuko dira goizean; oro har, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango dira, eta baliteke euri-zarrasta txikiren bat egitea, batez ere barnealdean. Arratsaldean, berriz, hodei geruza trinkoagoa izango da eta ez da baztertzen zaparrada bakan batzuk egitea, batez ere Nafarroan. Goizean goiz behe-lainoa sortu liteke Ebro ibarrean.
2026-05-10
Igandean ezegonkortasun apur batekin jarraituko dugu, batez ere arratsaldean. Goizean giroa lasaia eta eguzkitsua izango da. Arratsaldean, ordea, bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke zaparrada batzuk botatzea lurraldean sakabanatuta eta ekaitzak jotzea. Hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, eta arratsaldean brisa ibiliko da kostaldean. Tenperaturan ez da gora-beherarik espero.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)