2018-10-26

EUSKARALDIA ABADIÑON


Zelaieta Herri Eskolak Euskaraldian parte hartzera animatu nahi zaituzte.Belarriprest zein ahobizi bezala .



Urriaren 31n, arratsaldeko 19:00etan Errota Kultur Etxean, aurkezpena egingo da.
Animatu eta etorri!!!!

2.ziklokoak barnetegira

   2.ziklokoak Urriaren 24-25an Ollarera joan dira (Nafarroa) Irurtzitik gertu dago.
Han baserri eskola dago, animaliak egon dira eta landaretzan aritu dira.
Landare konkretu batekin krema egin dute.Autobusez joan dira eta 80 ikasle izan dira.

SAGARRAK ETA HOSTOAK BATZEN

Urriaren 23an 1.ziklokoak,udazkena gaiari lotuta,sagarrak eta hostoak/orbelak batzera joan dira.



Hemen duzue bideoa 

4 URTEKOEN ESKULTURAK

4 Urtekoek jolas txokoan eraikinak egiten dituzte. Hemen daukazu eredu bat.

2018-10-19

LUZERA SALTOAK


Egun hauetan 3.ziklokoek atletismo egitera joan dira.Jolas asko egin dituzte eta oso ondo pasatu dute. Luzera jauzia oso ondo egin dute, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago baina hau asko gustatu zaie.Bakarrik hiru egun joan dira eta oso gustora egon direnez gehiago egin nahi dute.

3.zikloko ikasleak atletismo pistara

Urrian,3.zikloko ikasleak, Durangoko atletismo pistara joan gara .

Bertan, karrerak, saltoak eta bailak egin ditugu. Oso ondo pasatzen dugu baina 3 saio bakarrik egongo gara.

Hauteskundeak Zelaieta eskolan

2018ko Urriak 3, asteazkena 2.eta 3. zikloak batzordeetako ordezkariak aukeratzeko bozketa egin genuen, 




Agenda 21, euskara, jantoki eta elkarbizitza batzordeak osatzeko.

ELIKADURA ZIRKULARRA


2018-10-02

3.zikloko ikasleak


  3.ziklokoak argazkia ateratzera joan ginen eskolako txikien parkera.Batzuk jesarrita eta besteak altzatuta jarri ginen argazkirako.Guztira 73 ikasle gara aurten.

3. ziklokoak irteera Durangora

Irailaren 10ean 3.zikloko ikasleok durangora irteera bat egin genuen goizeko 9:30etatik 13:00ak arte, eta jolas dibertigarriak egin genituen:
sokarekin, globoarekin, bata bestearen belaunean jarri eta abar...

Eskola 2. egunean 3.zikloa Durangora joan ginen jolasak egitera. 7-8 jolas egin genituen eta oso ondo egon ziren jolasak.