2016-02-24

1. ZIKLOKO IKASLEAK ZIRKOA LANTZEN ARI DIRA

Gorputz Hezkuntzako saioetan eta beste pare bat asteetan zehar 1. zikloko ikasleak Zirkoa lantzen ari dira; bertan malabareak, orekak, domadoreen lana, animalien mugimenduak eta pailazoen antzerkia lantzen ari dira. Hona hemen malabareak prestatzen egon direnen argazkiak;




PERTSONAI MISTERIOTSUA


Orain dela bi aste pertsonai misteriotsua hasi zen, bertan astelehenetik ostiralera pistak jartzen joan ziren. Ez zen oso zaila izan baina ez hain erreza ere ez. Orain dela bi aste Idoia Bediaga izan zen eta Unax Azkorbebeitiak irabazi zuen 2.eta 3.zikloan eta 1.zikloan Jurgi Garrok. Aurreko astean Kika Supersorgina izan zen eta  Laiatz Garitaonandiak irabazi zuen 2.eta 3.zikloan eta 1.zikloan Hegoi Arrindak irabazi zuen.


ZELAIETAKO AGENDA 21 EKO LOGOA


Gure eskolako ikasturte honetako logoa, 6. Mailako Unax Jauregik egin du. Guri asko gustatu zaigu, ea zuei ere!!! Hona hemen bere argazki bat.



PLASTIKAZKO LANAK 2.ZIKLOAN

        2.zikloko ikasleak  kaxak eta serpentinekin marrazkiak  egiten ari dira. Eta hemen argazki batzuk dituzue.





             






3.ZIKLOKOAK TRINKETERA GOAZ

Aurreko astean 3. ziklokoak joan ginen esku pelotan jolasten eta ikasten Tornosolo trinketera, oso ondo pasatu genuen.  Aste honetan palan eta xarean ibili gara. Hemen dituzue argazki batzuk.





2016-02-10

IÑAUTERIAK 2016

Aurreko ostiralean Inauteriak ospatu genituen. Eguna hasteko kalejira egin genuen, gero  txokolatea dastatu eta jolasordura irten ginen. Hau amaitu eta gero prestatutako koreografia 
jendeari erakutsi genien. Hemen dauzkazue eguneko argazki batzuk:







1. ZIKLOKOEN LANAK

1. Ziklokoek txotxongiloak eta plastilinazko lan batzuk egin dituzte.  Begira zelako politak diren !!!!

5 ETA 6. MAILAKO IRTEERA URKIOLARA.

Martxoaren  4an  6.eta 5. mailakoak  Urkiolara joango gara,  zuhaitzak ikustera. Egun guztia egongo gara eta  Matienako 6. eta 5.  mailakoarekin joango gara. Argazkiak aterako ditugu gero bertan ipintzeko eta zuek ikusteko. Ea horrelako egun polita egiten digun.

2. ZIKLOKOEN LANAK

Otsailaren 10 ean 2. ziklokoek lan polit hauek  egin zituzten. GHB ean egin zituzten. Hemen dauzkazuez argazki batzuk.




IKERKETA GELA. 2016.

Asteazkenero, 13.00tik 14.00etara Ikerketa gelan, ordenagailuak daude jolasteko. Jolas mota ezberdin asko daude aukeratzeko. Hona hemen argazki bat eta 2. Hiruhilabeteko txandak.

EGUEN ZURI 2016

Kaixo, aurreko  ostegunean otsailak  4  Eguen Zuri ospatu zen. 1. ziklokoek  Zelaietatik abestu zuten,  2. ziklokoek Muntsaratzetik eta gu  3. ziklokoek Gaztelutik. Hemen daukazue argazkitxo  bat.