2018-01-30

TRINKETERA GOAZ!!!

3.ziklokoak Abadiñoko trinketera joan ziren eskupilota eta palan egitera.Txaflanari ematea eta frontisetik tilatura botatzea ikasi zuten.

Lehenengo 4-5 pertsonako taldeak egin zituzten, gero lerroan jarri ziren pilota frontisera botatzeko. Trinketeko gauzen izenak ikasi zituzten: Txaflana edo frailea, teilatua, frontisa eta paretak. 

Irakasleak hauxe azaldu zien: Trinketea eta frontoia ez direla berdinak, trinketea itxita dagoelako eta txaflana eta teilatua duelako. Frontoiak berriz 2-3 pareta dituelako bakarrik eta ez du txaflanik ez teilaturik ezta sarerik. Sarea da trinketeko gauzarik garrantzitsuena.  
JUNE.S ETA GOIATZ            

Eguen zuri 2018

DATA: 2018ko otailaren 8 a, osteguna.

Ordutegia:

 3.zikloa: 9:30-14:00 Gaztelua eta Andra Mari auzoa.
2.ziklo:9:30-13:00 Muntsarants auzoa.
1.zikola: 11:00- 13:00 Zelaieta auzoa.

EGUEN ZURIKO KANTA HEMEN:

Eguen zuri gordetan
Asmo onagaz kantetan
Zelaietako neska mutilak
Hemen daukazuz atetan

Egunon jente noblea
Presta daigula bakia
Orain kopla bi esanda hemendik
Itzaroten limosnia

Etxe honetako burua
Gizon formal ta prestua
Egia dana izango dana
Hobea du testigua

Etxe andre noblia
Zu baino jainko hobia
Guk esin geinke zakua bete
Zu gaindik esperantzia

Oraintze zabiz pentsetan
Txipertxo batzuk gertetan
Zazpi dozena lukainka eta
Arrautza saltsan gerketan

Eskerrak orain patrona
Egi oskuzu limonsa
Gogoan beti
Euki ta emendik
Bagoak agur esanda
                     Agur!

                                                                             HUGO ETA NAHIA.


2.ZIKLOKOAK IGERILEKURA DOAZ

 2018ko Uratarrilaren 8an, 2.ziklokoak igerilekura joaten hasi ziren urtero bezala.
Gelaka joaten dira: lehenengo A taldea, bigarren B taldea, hirugarren C taldea eta laugarren D taldea.
Ariketa asko egiten dituzte, argazkian ikusten duzuenez,  besteak beste, pesa txikitxo batzuk dituzte.

 Igeri egitera Astolako igerilekura joaten dira.
Guk ariketa hoiekin croll eta bizkarra estiloa ikasi genituen.
   HOR BAI FORMAN IPINIKO ZARETELA!!!!!!

                                      

                                                Willy Antwi eta Haritz Caminos.

2018-01-19

KONPOSTA

 Aurten lehengo urtean bezala konpposta egiten ari gara. Agenda 21 ekoak arduratzen dira. Aurten jantokian ere konposta egiten hasi dira. Azteazkenero agenda 21 ekoak konposta jasotzen dute, eta jantokia da konpost gehien biltzen duen tokia. Ez dugu guk bakarrik konposta egiten baizik eta eskolako txikiek ere bai. 



ANIMATU KONPOSTA EGITEN!!!!

ETA BIRZIKLATU!!!!

                                                                          Uxue Farelo eta Miren Zuricaray


2018-01-16

SAN BLASAK BADATOZ!!!!!!



San Blasak badatoz! Otsailaren 3 ospatuko dira Abadiñon. Postu asko egongo dira produktu askorekin adibidez: Koloretako kordelak, taloak, gazta, euskal pastela… Jendea oso goiz ateratzen da kalera eta arratsalderaino gelditzen da. Jende asko taloak bazkaltzen ditu. Idiak ekartzen dituzte idiprobak egiteko saltzeko.
Animali asko saltzen adibides: Behiak, astoak, zaldiak, txalak, ardiak, ahuntzak...
Animatu etortzera! Oso ondo pasatuko duzue.

                                                                               AITOR ETA ABAY



FUTBOLEKO BERTSOAK

Baziren talde batzuk,
Oso onak denak.
Porteria handiak,
Ta portero onak.

Bazein portera on bat,
Lu izenekoa.
Euskadi taldekoa,
eta ona goletan.

Gaur Champion liga
Jokatuko dute.
Aupa Euskadi
Irabazi mese.

Irabaziko dugu
Euskadi talde.
Beztela ezingo dut

Disfruta eguna.












NILE ETA IKER

2018-01-10

KLABE JOLASA

Jolasteko osagaiak hauek dira:

  • 5 adreilu
  • 10 kono koloreskoak
  • 2 koltxoneta 
  • 2 banku
Lehenengo, pertsona bat bankuaren atzean jartzen da eta bost konoak nahi dituen lekuan jartzen ditu.
Gero besteak eraman behar ditu konoak eta asmatu behar du klabea.
Klabe zuzentzaileak  ondo  dauden adreiluak altzatzen ditu eta txarto badaude ez ditu adreiluak altzatzen.
 Hurrengo taldekideak txarto daudenak asmatzen saiatu behar da.
Denak asmatzen dituenean  klabe zuzentzailea aldatzen da.


Iker eta June






2018-01-09

JON-EN AMETSA

Bazen behin mutil bat Jon izenekoa, eta bere ametsa espaziora joatea zen, 13 urte zituen eta Los Angelesekoa zen. Los Angelesen espaziora joatea garrantzitsua eta famatua zen. Baina arazoa zen, aitak ez ziola espaziora joaten uzten ez handitan ez txikitan, baino Jon-ek esaten zion ez zitzaiola bere iritzia axola. Orduan aita haserretu egin zen eta Jon- ek bere aurretik ospa egiten zuen. Baina handia egin zenean 25 urterekin espaziora joan zen eta aitari argazki guztiak bidaltzen zizkion. Jon oso pozik egon zen bere ametsa lortu zuelako.

                                                                                                                                NILE ETA UXUE

LEHENENGO ZIKLOKOEN ARTEA

1.ziklokoek beraien artea erakutsi digute.
Plastilinarekin gauza desberdinak erakutsi dizkigute.
Adibidez: futbol zelaiak, paisaiak, lakuak eta abar.








Denek oso ondo egin dute. Parkeak, hondartzak eta horrelakoak izan dira politenak.







Batzuk olentzero eta dana egin dute! Eta astoaren gainean dago, dortoka bat ere egin dute, dalmata marroi bat eta arbola asko.
Oso politak denak benetan.
ARTE ONA DAUKAZUE!

HUGO ETA HARITZ