2018-01-30

TRINKETERA GOAZ!!!

3.ziklokoak Abadiñoko trinketera joan ziren eskupilota eta palan egitera.Txaflanari ematea eta frontisetik tilatura botatzea ikasi zuten.

Lehenengo 4-5 pertsonako taldeak egin zituzten, gero lerroan jarri ziren pilota frontisera botatzeko. Trinketeko gauzen izenak ikasi zituzten: Txaflana edo frailea, teilatua, frontisa eta paretak. 

Irakasleak hauxe azaldu zien: Trinketea eta frontoia ez direla berdinak, trinketea itxita dagoelako eta txaflana eta teilatua duelako. Frontoiak berriz 2-3 pareta dituelako bakarrik eta ez du txaflanik ez teilaturik ezta sarerik. Sarea da trinketeko gauzarik garrantzitsuena.  
JUNE.S ETA GOIATZ            

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Idatzi hemen zure iritzia