2021-03-26

3.ziklokoak patiñetan

                                                      PATIÑEK
3.zikloko ikasleok patiñekin joan ginen. Irteera txiki bat egin genuen, eskolatik Muntsaratzeko merenderora gero arriaundi plazara eta bukatzeko abadiñobiskoko aldapara. Oso ondo pasatu genuen, eskertzen da irteera hauek egitea. Eskerrik asko Oier eta Andreari.

Zelaieta telebistako 43. saioa

EGURALDIA

Eguerditik aurrera behe-hodeiak ugarituko dira. Arratsalde-gauean ez da baztertzen han-hemenka tanta batzuk bota ditzakeenik. 

Bihar giro eguzkitsua egongo da. Lehen orduetan zerua nahiko hodeitsu egongo da  eta arratsaldea eguzkitsua izango da. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperatura ez da 15 ºC-tik pasatuko.

Igandean giro eguzkitsua izango dugu eta tenperatura igo egingo da. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da egun osoan.

         Egilea: Manex Jaio

PATINETEENTZAKO PARKINGA

 

Aste honetan udaletxeak patineteentzako leku berri bat jarri du, baina orain amaitu gabe dago eta Apirilean bukatuko dute.

                                                     

                                   Egileak:Karim eta Itziar

2021-03-05

Zelaieta telebista 41.saioa

EGURALDIA

Gaur aldaketak egongo dira, ipar haizearekin hodeiak ugarituko dira, eta tenperaturak behera egingo dute. 

         
                                                       





Larunbatean hotza egingo du, hodei ugari egongo dira. Egunaren hasieran euria egingo du.
Igandean eguraldia ez da asko aldatuko, hodeiak izango dira nagusi, noizean behin xirimiri apur bat egin dezake.

EGILEAK: PATRICIA ETA MALEN




LILATLONA LEHEN ALDIZ ONLINE EGINGO DUTE.

  Aurten lilatlona berdintazunaren aldeko lasterketa online egingo da, martzoaren 5 etik  8 ra.. Lau modutan egin daiteke, korrika, Hanbike, Nordikck walking eta patinetes. Izenemateko data azken eguna martxoak 4 izan zen .




Egileak: Ager Ogando eta Jurgi Garro.

PAPELERA BERRIAK

 Gaur goizean paperontzi berriak ipini dituzte gure eskolako patioan. 4 zulo daude; Bat plastikoarena, 
bestea papelarena, beste bat organikoarentzat eta beste bat beste mota bateko zakarrak botatzeko. 


EGILEAK:June eta Egoitz.

GURE ESKOLA

 SEXU HEZIKETA

Aste honetan Sexu Heziketa ikastaroa egiten hasi gara. Ikastaro honetan parte hartuko dugu 2, 3, 4, 5 eta 6.  mailak.

Mailaka izango ditugu saioak. 6. mailakoek 4 saio izango dituzte eta gainerakoek berriz, 2 saio. Datorren astean ere jarraituko dugu programarekin.

Hasierarekin gustura gaude eta jarraitzeko gogoz. 4 irakasle etorri dira guri sexu heziketa irakasteko eta haiek dira: Leire, Ihintza, Jone eta Amaia. Eta taldearen izena LAHIA da.


EGILEAK:June eta Egoitz.